Mikroskopio optikoa

Mikroskopioak begi hutsez ikusten ez ditugun gauzak ikusi ahal izateko erabiltzen diren aparatuak dira.

Lehenengo mikroskopioa Anton van Leeuwenhoek-ek asmatu zuen, XVII. mendean.

Mikroskopio mota asko daude, baina eskoletan eta laborategietan gehien erabiltzen dena mikroskopio optikoa da. Mikroskopio mota honek gauza txikien irudia 2.000 aldiz, gehienez, handitu dezake, baina normalean 400-800 aldiz handitutako irudiekin lan egiten du.

Irudiak handitzeko, mikroskopio optikoek lente batzuk dituzte barruan.

Biologian asko erabiltzen dira mikroskopioak, zelulak ikusteko, adibidez. Zelulak bizidun guztien oinarrizko osagaiak dira, oso txikiak, mikroskopioarekin soilik ikusten direnak. Mikrobioak ikusteko ere (adibidez, bakterioak) mikroskopioaren laguntza behar dugu.

Gauza txikien irudia gehien handitzen duen mikroskopio mota mikroskopio elektronikoa da. Irudia 1.000.000 aldiz handitu dezake mikroskopio honek.

Tresna zientifikoa honi esker, objektu txikiak handiago ikusteko aukera dugu. Medikuek eta zientzialariek sarritan erabiltzen dituzte eguneroko lanetan. Zientzia ikasleek (hala nola biologia edo kimikakoek) askotan erabiltzen dituzte mikroskopioak ikertzeko.

   Ba al dakizu   
Anton van Leeuwenhoek izan zen izaki mikroskopikoak ikusi zituen lehena. XVII. mendeko zientzialari herbeheretar honek lupak hobetzeari ekin zion eta irudiak 300 aldiz handiagotzea lortu zuen. Horri esker, mikrobioak, bakterioak, globulu gorriak eta espermatozoideak ikusi eta deskribatu zituen.

Hasierako mikroskopioek lente bakarra zuten, eta horiei mikroskopio sinpleak deritze. Mikroskopio konposatuek, ostera, bi lente dituzte, gutxienez. Mikroskopio konposatuetan, begitik hurbilen dagoenari lente okularra deritzo; eta lentearen beste muturrean dagoenari objektiboa. Lenteak anplitudeak biderkatzen ditu; beraz, 10x-ko okularra badu eta 40x-ko objektiboa, objektua edo substantzia 400 aldiz handiago ikusiko dugu.

Esan bezala, mikroskopioan ikusita, objektuek edo substantziek handiagoak dirudite; gehienez, 1.000 bat aldiz handiagoak. Horrek esan nahi du mikroskopio arruten moduan funtzionatzen duten lupak baino askoz zehatzagoak direla.