Itsas izarraren gorputz atal gorenak
Itsas-trikuen fosilak

Ekinodermatuak itsas-sakonean bizi diren animalien artean topa ditzakegu. 7000 ekinodermo mota desberdin aurkitu ditzakegu eta adibide ohikoenak itsas izarrak eta itsas trikuak dira. Ekinodermoak antzinatik ezagutzen dira erregistro fosiletan gehien aurkitzen den animalia delako.

NON BIZI DIRA? aldatu

Ekinodermo guztiak itsas sakonean bizi dira. Hori gertatzen da ur gazia behar dutelako bizi irauteko, ordea, ur gezatan hil egiten dira. Ezin dute lurrean bizi arnas-egiturarik ez dutelako.

NOLAKOAK DIRA? aldatu

   Ba al dakizu    
Munduko eskualde batzuetan itsas-trikua jaten da. Donostian, adibidez, itsas-triku pintxoa topa daiteke


Ekinodermoak ornogabeak dira eta hainbat gorputz atal dituzte, hala nola: ahoa, oinak, anus, digestio guruinak, sabela. Goiko irudian, atal hauek non dauden kokatuta ikusi dezakegu. Ekinodermoek ez daukate bihotzik ezta zirkulazio-sistemarik.

NOLA BANATZEN DA BERAIEN GORPUTZA? aldatu

1-TXIKIAK DIRENEAN:  larbak deitzen zaie eta bilateralak dira. Honek esan nahi du ardatz ebakitzaile bakar bat dagoela larba simetrikoa izateko.

 
Ekinodermo batzuk

2-HELDUAK DIRENEAN: haien itxura aldatzen da eta animali pentaradial bihurtzen dira, hau da, bost ardatz ebakitzaile izango ditu.

UGALKETA aldatu

Ekinodermo gehienak ugalketa sexualaren bitartez ugaltzen dira, eta uretan gertatzen da normalean, nahiz eta espezie askok inkubatzaileak izan. Baina badaude ekinodermo batzuk asexualki ugaltzen direnak ere.

NOLA MUGITZEN ETA GARRAIATZEN DIRA? aldatu

Animali hauek oso motel mugitzen dira normalean.

Seguruenik Bob Belakia telesaila ikusi duzuela noizbait, ba bere laguna den Patricio itsas-izarra ekinodermoa da!!!

NOLA EGOKITZEN DIRA ALDAKETEN AURREAN? aldatu

Itsasoan bizi direnez, aldaketen aurrean bere gorputzaren atalak aldatzen eta gogortzen dituzte beren harraparietatik defendatzeko. Honako hauek dira aldaketa nabarmen batzuk: Haien gorputzean arantzak sortzen dira (kasu batzuetan arantza pozoituak, harraparia hiltzen dituenak). Gainera, itsas trikuek kentzeko zailak diren errai luzeak askatzen dituzte. Zauri horiek oso mingarriak dira.

   Ba al dakizu    
Itsas izarrak ez dira kezkatzen beso bat galtzen badute, beso berri bat hasiko zaie eta!