Otarrainxka

Otarrainxka krustazeo mota bat da, izkirak baino handiagoa dena. Izena otarrainaren txikigarritik datorkio, antz handia baitu.

Deskribapena aldatu

Otarrainxka Mediterraneoan bizi da. Beste krustazeoak bezala, gorputz osoa maskor batek babesten du. Gorputzaren aurrealdea, zefalotaraxa, buruaren eta toraxaren bategitea da eta organo garrantzitsuenak ditu: nerbio sistema, zakatzak, bihotza eta urdaila. Aurrealdera antenak ateratzen dira, bibrazioak sumatzeko gai direnak, eta antenatxoak ere ateratzen dira, usaintzeko eta oreka mantentzeko erabiltzen dituenak.

Sukaldaritza aldatu

  • Arrautzaztatua
  • Plantxan limoiarekin

Izenak beste hizkuntzetan aldatu

  • Gaztelaniaz: Langostino
  • Ingelesez: Langoustine
  • Frantsezes: Gambas