Itsas luzoker arrea Ozeano Atlantikoan bizi den itsas luzoker mota bat da. Mediterraneoan aurkitu daitekeen ohikoena da.
Izena
aldatuBere izen zientifikoa Holothuria tubulosa da. Tubulosa latinetik dator eta "hodia" esan nahi du, hodi baten itxura duelako.
Deskribapena
aldatuZilindro itxura eta 20-30cm-ko luzera du. Aurreko muturrean ahoa du eta beste muturretik hondakinak kanporatzen ditu. Azpialdea laua dauka.
Gorputza kolore ilunekoa du eta gorrixka edo more kolorekoa izan daiteke.
Azal lodikoa da eta gorputzean punta bigunak ditu. Azpialdean bentosa itxurako hanka batzuk ditu. Algak, harri txikiak eta maskor zatiak itsasten zaizkio ezkutatzeko.
Bizitokia
aldatuUr epeletan egotea gustuko du. Bizkaiko golkoan eta Mediterraneo itsasoan aurkitzen da, kostaldean. Gehienez 100 m-ko sakonera duen hondar ugariko hondoetan bizi da.
Elikadura
aldatuLurrean dauden elikagaiak xurgatzen ditu, hau da, algak eta planktonak.
Ugalketa
aldatuUgalketa, dirudienez, ilargi betean gertatzen da eta 24 ordu igarotakoan arrautzetatik larbak ateratzen dira.
Sukaldaritza
aldatuAsiako hainbat herrialdetan jaten da. Oso garesti saltzen da. Lehortutakoan zopatan edo gisatuta jaten da.