Rotiferoak uretako animalia mikroskopikoak dira. Ezagunak dira planktonaren osagarri nagusienetako bat direlako. Oso garrantzitsuak dira itsasoko ekosistemetan, elikagaiak direlako animalientzat. Daukaten tamaina txikiarengatik arrainen bizitzaren lehen etapetako ezinbesteko elikagai dira. Gehienak bakarrik eta aske bizi dira, baina espezie batzuek koloniak sortzen dituzte.


   Ba al dakizu   
Rotifera emeak arrak baino 10 aldiz handiagoak izan ahal dira.

Nolakoak dira? aldatu

Zelulen tamaina 0.1-0.3 milimetro artekoa da. Baina badira batzuk 0.5-2 milimetro tamaina izan dezaketela. Zilindro baten forma izan ohi dute. Ahoa, espiralaren ertz batean dago eta beste aldean flageloa deritzon buztana. Tamainari erreparatuz, espezie gehienetan, emeak arrak baino handiagoak dira.

 
Rotifero baten desplazamendua

Non bizi dira? aldatu

Ur gezatan gehien bat, itsasoko beste espezie batzuekin. Honetaz aparte, lur hezean, onddoetan, likenean edota ur gazitan bizi ahal dira. Igeri eginez edo arrastaka mugitzen dira leku hauetatik.

Zer jaten dute? aldatu

Bakterio oso txikiak jaten dituzte. Normalean, izaki bizidun hauek algaz elikatzen dira, baina plankton txikien taldekoa izanik beste animalia batzuen elikagaia dira, besteak beste, arrain txiki eta kumeena. Hori dela eta, oso inportanteak dira urazpiko Ekosistemetan

Ugalketa aldatu

Rotifero gehienak emeak dira, hau da, espezie gehienetan rotifera arra ez dago. Kasu hauetan emeak ugaltzen dira partenogenesiaren bitartez. Organismo txiki hauek neguan eta udan jartzen dituzte arrautzak.

 
Hau Rotifero bat da