![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/75/Firewood_to_dry_Luc_Viatour.jpg/330px-Firewood_to_dry_Luc_Viatour.jpg)
Materia organikoa karbonoa duten sustantzia kimikoak dira. Gehienbat izaki bizidunek eratzen dituzte. Elementu hauek eta beste zenbait izaten dituzte askotan: oxigenoa, hidrogenoa, nitrogenoa, sufrea, fosforoa, boroa eta halogenoak.
Molekula organikoak bi motatakoak izan daitezke:
• Naturalak: biomolekulak deitzen zaie. Izaki bizidunek naturalki sortzen dituzte. Lipidoak, gluzidoak, azido nukleikoak eta proteinak dira.
• Artifizialak: naturan ez daudenak dira. Gizakiak sortzen ditu. Adibidez, plastikoak.