Organismo zelulaniztun
Organismo zelulaniztuna zelula bat baino gehiagoz eratutako organismoa da. Zelula horiek euren jarduera koordinatzen dute, eta hasierako zelula beretik sortu dira guztiak[1]. Organismo zelulaniztun gehienetan, zelulak egitura konplexuagoetan biltzen dira: ehunetan. Ehunek, era berean, organoak osatzen dituzte, eta horiek aparatu edo sistematan daude antolaturik.
Organismo zelulaniztun | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Zelulaniztunak dira protisto gutxi batzuk, alga batzuk, onddo batzuk, landare guztiak eta animalia guztiak.
Organismo hauek hainbat ezaugarri komun dituzte: organismoko zelula guztiak zelula bakarretik datoz, zelulak ezin dira independenteki bizi (organismoa osatzen duten beste zelulen beharra dute) eta zelula talde ezberdinek funtzio ezberdinak betetzen dituzte organismoaren barruan [2].
ErreferentziakAldatu
- ↑ The world of the cell. (7th ed. argitaraldia) Pearson/Benjamin Cummings 2009 ISBN 9780805393934. PMC 175174348..
- ↑ «Proyecto Biosfera» recursostic.educacion.es Noiz kontsultatua: 2021-03-01.