Toys "R" Us
Toys "R" Us jostailuen nazioarteko denda-kate bat zen, 1948an sortua eta 2018an desegina. Ipar Amerikan, Europan, Asian, Ozeanian eta Afrikan zituen dendak. Desegin zen urtean, zehazki, 860 denda zituen Estatu Batuetan, eta 716 denda beste 34 herrialdetan. Munduko jostailu denda handiena zuen New Yorkeko Times Square plazan; barruan, 18 metroko noria bat zegoen.
Toys "R" Us | |
---|---|
Datuak | |
Mota | denda-katea eta jostailu-denda |
Jarduera sektorea | Merkataritza |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Toys "R" Us Japan (en) |
Enplegatuak | 66.000 |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | David Brandon (en) |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Erantzukizun mugatuko sozietate |
Jabea | Kohlberg Kravis Roberts (en) eta Tru Kids (en) |
Historia | |
Sorrera | 1948 |
Sortzailea | Charles Lazarus (en) |
Sorlekua | Washington |
Desagerpena | 2018ko ekainaren 29a 2018ko apirilaren 24a 2018ko abuztuaren 5a 2019ko ekainaren 19a 2018ko apirilaren 21a |
webgune ofiziala |
2017an, konpainiak bere porrota onartu zuen. Arrazoi nagusiak, online dendek hartu zuten indarra, eta haur eta gazteen erosketa gustuak aldatu izana izan ziren. 2018ko martxoaren 15ean, David Brandon konpainiaren arduradun nagusiak jakinarazi zuen Estatu Batuetako, Puerto Ricoko, Erresuma Batuko eta Australiako denda guztiak itxi edo saldu behar zituztela jakinarazi zuen. Azkenean, Amazon, Walmart eta Target konpainiekin (besteak beste) ezin lehiaturik, denda guztiak itxi zituzten, Espainiakoak eta Portugalgoak izan ezik.
Historia
aldatuLehen urteak
aldatuToys "R" Us 1948an sortu zen Estatu Batuetan, Charles Lazarusek txikitatik zuen ametsari jarraitu eta bere aitaren bizikleta denda haurrentzako altzari denda batean bihurtu zuenean.
Lazarus, bezero batzuen eskaerak jarraituz, haurrentzako jostailu batzuk saltzeari ekin zion, eta hauek zuten arrakasta ikusita, trizikloak, liburuak edo bestelako jostailu batzuk saltzearik ekin zion, aurretik salgai zituen altzariez gain.
Pixkanaka, dendako eskaintza handitu zuen Lazarusek, eta bigarren denda ireki zuenean sortu zuen Toys "R" Us izena. Baby boomaren garaiean bete-betean sarturik, Lazarusek negozioa oso-osorik haurrengan enfokatu zuen.
Hedapena
aldatu1984ean,Toys "R" Us mundura zabaltzen hasi zen, Kanada eta Singapurren lehen dendak irekiz. 1991an Japonia eta Espainian ireki zituzten lehen dendak eta 1993an Portugalen.
1996ean, konpainiak Babies "R" Us marka argitaratu zuen, bereziki haurtzaintzan espezializaturiko lehen denda-katea. [1]
2005eko Erosketa
aldatuToys "R" Usek 2004eko abuztuan konpainiaren banaketaren berri eman zuen. John Eyler enpresaren presidenteak arrazoi nagusia konpententziaren presoia (Wal-Mart eta Target enpresen konpetentzia batez ere) zela esan zuen. Jostailuen salmenta aparte utzi eta haurtzaintzako artikuluen salmentarekin jarraitzea zen asmoa, bigarren hau baitzen irabaziak ematen zizkiena. Azkenean, bi marken lotura estua zela medio, konpainia osoa erosi zuen inbertitzaile talde batek 6.600dolarren prezioan. Bain Capital Partners LLC, Kohlberg Kravis Roberts & Co. (KKR) eta Vornado Realty Trust izan ziren inbertitzaile nagusiak.[2][3]
Amazonen aurkako auzia
aldatu2006an Toys "R" Usek Amazonen aurkako auzia irabazi zuen. Toys "R" Usek salatu zuenez, bi enpresek 2000tik zuten kontratua hautsi zuen Amazonek, azken honen web horrialdean haurrentzako produktuetan Toys "R" Usen produktuak bakarrik saltzea behartzen zuena.
Toys "R" Usek 200 milioi dolar eskatu zituen jasan zituen kalte komertzialak zirela medio, konpainiak esan zuenez, Amazoni ordaindu zioten kopuru bera esklusibotasun eskubideengatik. Amazonek, bestalde, 750 milioi dolarreko kalte-ordainketa eskaera egin zuen. Konpainiaren hitzetan, Toys "R" Us ez zen sinaturik zuten kontratua betetzeko gai izan, ez zituztelako salmentarako produktuak era egokian hautatzen.
Azkenean, Toys "R" Us konpainia izan zen auzi honetan garaile. Margarita Maria McVeigh Auzitegi Goreneko epaileak Amazoneko exekutibo batzuen(Jeff Bezzos konpainiaren sortzailea barne) testigantzen indar falta zela medio.
Amazonek 51 milioi dolar ordaindu behar izan zizkion Toys "R" Us-i.[4][5]
Porrota
aldatuBezeroen erosketa ohituren aldaketek erabat eragin ziotenn Toys "R" Us konpainiari. Alde batetik, Amazon, Wal-Mart edo Targed bezalako enpresen konpetentzia gogorra izan zen itxiera horren errudunetako bat. Bestalde, erosketak online egiteko ohituren hazkundeak eta haur eta gazteen gustuen aldaketak dira beste arrazoi garrantzitsuetako bat. Haur eta gaztek gailu elektronikoetara jotzen dute jostailu tradizionaletara baino gehiago. Azkenik, konpainiak zituen zorrek ez zioten lagundu porrotari aurre egiten.[6]
2017an konpainiak porrot adierazpen judiziala egin zuen Estatu Batuetan bost mila milioi dolarreko zorrari aurre egiteko.
2017ko abenduaren 4ean, Erresuma Batuko 26 denda itxiko zirela adierazi zuen konpainiak, eta 2018ko urtarrilean, Estatu Batuetako 180 denda itxiko zirela.
2018ko otsailaren 28an, Erresuma Batuko Toys “R” Us-en dibisioa, administrazioaren esku geratuko zen. 2018ko martxoaren 14tik aurrera, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko dibisioak itxiko zirela adierazi zuten. Asiako, Ozeaniako eta Europako gainerako dendek normaltasunez jarraitu zuten 2018ko ekainaren 21era arte, Australiako dendak itxi behar izan baitzituzten, eta azkenik Espainia eta Portugalgoak izan ezik beste mundu guztiko beste guztiak itxi ziren 2018ko ekainaren 28an. Honek 33.00 langile inguru langabezian gelditzea eragin zuen.[7][8][9]
Espainia eta Portugalgo dendak, Green Swan SGPS taldeak erosiko zituen aurreko zuzendaritza taldearekin batera. 51 denda Espainian eta 10 Portugalen. Erosketa honek 80 milioi euroko ordainketa eskatu zion Green Swan eta inbertitzaile taldeari.[10]
Euskal Herrian
aldatuToys "R" Us konpainiak 6 denda ditu gaur egun Euskal Herrian: Donostiako Garbera merkataritza gunean[11], Barakaldoko Megaparkean[12], Gasteizko Boulevard-en[13], Basauriko Bilbondon[14], Iruñean eta Baionan.
Kate afiliatuak
aldatuToys "R" Us konpainia hainbat denda kateren jabe zen, besteak beste:
- Imaginarium: Jostailu denda independiente bat,, besteak beste:izan zen 1999an Toys "R" Us-ek erosi zuen arte. Imaginariumeko produktuak ikaskuntzara bideratutako jostailuak ziren.
- Babies "R" Us: Haurren arropa, jostailu, altzari eta beste osagarri batzuetara bideratua, 1996ean sortua.
- Kids "R" Us: Haurren arropara bideratutako denda katea.
- FAO Schwarz: Luxuzko jostailuetan espezializatutako denda katea. Toys "R" Us konpainiak 2009an eskuratu zuen kate hau.
Munduan zehar
aldatuMunduan zehar hainbat herrialdetan zituen dendak konpainiak:
- Alemania
- Arabiar Emirerri Batuak
- Australia
- Austria
- Bahrain
- Cabo Verde
- Danimarka
- Egipto
- Erresuma Batua
- Espainia
- Estatu Batuak
- Filipinak
- Finlandia
- Frantzia
- Hegoafrika
- Herbehereak
- Islandia
- Indonesia
- Israel
- Japonia
- Kanada
- Macao
- Malaysia
- Norvegia
- Portugal
- Puerto Rico
- Qatar
- Saudi Arabia
- Singapur
- Suedia
- Suitza
- Taiwán
- Thailandia
- Turkia
- Txina
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Historia de la compañía | ToysRUs | Tienda de juguetes y videojuegos Juguetería Online Toysrus» www.toysrus.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un grupo de inversores compra la juguetera Toys 'R' Us por 5.000 millones» El País 2005-03-17 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «Compran Toys R Us por 4.250 millones de euros - elmundo.es economía» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «Amazon contra Toys R Us» La Crónica de internet 2004-06-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «Amazon y Toys 'R' Us se tiran los trastos a la cabeza» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ Txantiloi:Es-CO Casa Editorial El Tiempo. «Las cuatro causas del cierre de Toys ‘R’ Us» Portafolio.co (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pozzi, Sandro. (2018-06-29). «El fin de la gran juguetera: Toy’s ‘R’ Us cierra hoy todas sus tiendas en EE UU» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ Martin, Xabier. «Toys 'R' Us jostailu konpainiak kiebra jo du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Martin, Xabier. «Toys R Us ez dago jolaserako» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salvatierra, Javier. (2018-08-20). «Toys ‘R’ Us se salva en España tras encontrar un comprador» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «TODA LA INFORMACIÓN» www.ccgarbera.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Megapark Barakaldo» Spain - Mega Park Barakaldo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ Dendak. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Parque Comercial Bilbondo | Basauri (Bizkaia)» Bilbondo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).