Sopelako lasterketa nudista

Sopelako lasterketa nudista. Patxi Ros Saria urtero Sopelako Barinatxe hondartzan ospatzen den proba da. Hondartza hau nudista da; bertan, 1999tik egiten da nazioarteko mailan ezaguna den lasterketa hau.[1]

Lasterketa Barinatxe hondartza nudistan urtero egiten da.

Historia aldatu

1999an, Patxi Ros, kirol eta naturismoaren zalea, bere bi zaletasun biltzen zituen proba hau sortu zuen: Sopelako I. lasterketa nudista. 2002an txapelketa ez zen egin. hala ere, ekimena indarra joan zen hartzen eta 2003an Euskal Naturista Elkarteak ekimenaren ardura gainean hartu zuen. Urte horretan ere «Patxi Ros Txapelketa» izena eman zioten ere bai, bere sortzaileari omentzeko. 2012an, Patxi Rosek berriro ere probaren ardura hartu zuen zeren eta ENE elkartea desagertu baitzen.[2]

Kategoriak aldatu

Normalean marea beherarekin egiten da, hondarra gogorrago dagoelako,. Ohituraz, bi kategoria ditu:

  • Testimoninala: kilometro bakarra du.
  • Erabatekoa: bost kilometrokoa.

Kategoria hauen barruan beste batzuk daude: emakumezkoa, gizonezkoa, beteranoena, haurrena...

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu