Munarriko Landako Estazio Megalitikoa

Munarriko Landako Estazio Megalitikoa Bizkaiko aztarnategi megalitiko garrantzitsua da nahiz eta monumentu asko ez izan, zazpi besterik ez, baina mota askotarikoaz: tumuluak, trikuharriak, egitura bat. Estazioa Berango, Sopela eta Urduliz herrien lurraldetan dago. Estazio horretan monumentu-multzo ugari dago eta oso gertu daude elkarren artean. Gizakien presentzia handia dago inguru horietan eta horrek monumentuen kontserbazioa arriskuan jar dezake.

Kronologia

aldatu

Kronologia orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa

aldatu

Udalerriak: Urduliz, Sopela eta Berango. Txorierri eta Ibaizabal bereizten dituen mendilerroko azken mendiak dira. Ia itsasoraino iristen dira; horregatik alturak behera doaz eta altitude erlatiboak baxuan dira: 100 eta 200 metro artekoak. Kotarik altuena Munarriko Landak du, 256 metroko altuera. Lurrari dagokionez, berriz, harearrizkoa da.

Sailkatutako monumentuak

aldatu

Inguru horretan hogeita monumentu aurkitu dira.

Trikuharriak

aldatu

Hiru katalogatu dira:

  • Goikogana
  • Munarriko Landa 1
  • Saierriko Landa 1

Tumuluak

aldatu

Lau dira:

  • Munarriko Landa 2
  • Saierriko Landa,
  • Saierri Muinoa
  • Saierriko Landa 2

Egoera legala

aldatu

Estazio megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu