Rafael Pikabea Legia

Gipuzkoar politikaria
Rafael Pikabea» orritik birbideratua)

Rafael Pikabea Legia (Oiartzun, Gipuzkoa, 1867ko abenduaren 2a - Paris, Frantzia, 1946ko uztailaren 5a) politikari jeltzalea izan zen. Bere bizitzan hiru alor handi izan zituen: enpresa munduan eginiko jarduna, euskal prentsa modernoaren bilakaeran bete zuen lana eta, azkenik, politikan izan zuen ibilbidea.[1]

Rafael Pikabea Legia


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 10a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 25a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 9a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a

Erresumako senataria

Bizitza
JaiotzaOiartzun1867ko abenduaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaParis1946ko uztailaren 5a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Lantokia(k)Madril
Donibane Lohizune eta Paris
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Alcibar

Biografia

aldatu

Frantzia eta Ingalaterran merkataritza ikasi ostean, 1887an Bilbora joan eta Federico Etxebarria enpresaburuaren lantegian lanean hasi eta haren alabarekin ezkondu zen. Koinatuarekin batera Papelera Española, Cooperativa Eléctrica Donostiarra, Luzaideko Saltos de Agua de Valcarlos eta Sociedad General de Obras de Saneamiento enpresak sortu zituen. Honela, dirutza egin eta Bilboko Ekoizleen Ligako kide bilakatuko da.

1901-1905 bitartean katoliko independiente gisa Donostia ordezkatuz diputatu hautatua atera zen, 1907-1910 artean diputatu aukeratu zuten, betiere Antonio Mauraren korronteari atxikitu zitzaiolarik.

1902an Sabin Aranaren askapena kudeatu eta El Pueblo Vasco egunkaria sortu zuen. 1931an Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatuz aukeratu zituzten Espainiako Gorteetarako diputatuetako bat izan zen.

Espainiako Gerra Zibilan Euzko Jaurlaritzako Parisko ordezkaria izan zen. 1939an Hirugarren Reichak Frantzia inbaditzean okupatutako eremura iragan eta Marseillan bizitzen jarri zen. Vichyko gobernuko poliziak atxilotu eta preso egon zen. Frantziaren Askapenaren ondoren, lehenbizi Atharratze-Sorholüze udalerrian ezarri zen, ondoren Donibane Lohizunen bizitzen jartzeko. Han 1943an Gernika Institutua eta Gernika aldizkari humanista sortu zituen, 1945an Euskal Kulturaren Hedapen Institutuaren pean jarri zirelarik. Ekintza horietan Isidoro Fagoaga eta Juan Thalamas Labandibar mailako intelektualen laguntza izan zuen. 1946an erbestean, Parisen, hil zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. A. Delgado, XV.or.

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu