Isidoro Fagoaga
Isidoro Fagoaga Larratxe (Bera, Nafarroa, 1893ko apirilaren 4a - Donostia, Gipuzkoa, 1976ko martxoaren 16a) nafar opera-abeslaria eta idazlea izan zen.
Isidoro Fagoaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bera, 1893ko apirilaren 4a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Donostia, 1976ko martxoaren 16a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak |
opera abeslaria, poeta, abeslaria, musikaria eta musicographer (en) ![]() |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
BiografiaAldatu
Berako Ilekueta auzoko Agramontea etxean sortu zen. Hamalau urterekin, Argentinara joan zen, han bizi zen osabarengana. Florencio Constantino eta Titta Ruffo abeslariak ezagutu zituen Buenos Airesen, eta, haien eskutik, Italiara joateko urratsa egin zuen.[1] Lehen Mundu Gerran etxera itzuli baina 1920 inguruan egin zuen debuta Napolin, Antonio Paoli eta Julian Gaiarre nafarren "laguntza"rekin.[2]
Tenor bikaina izan zen, haren izen handia mundu osora zabaldu zen eta Wagnerren operetako abeslari nagusia izan zen. 1936. urteaz geroztik idazteari ekin zion, eta Gernika nahiz Eusko Jakintza aldizkariak bultzatu zituen Buenos Airesen. Gaztelaniaz idatzi zuen eta Euskal Herriko gaiak jorratu zituen nagusiki.
1937an, Gernikako bonbardaketa zela eta, Italia eta antzokia bazter uztea erabaki zuen, eta, Ipar Euskal Herrira mugitu zenean, atxilo hartu eta Gurseko kontzentrazio esparrura eraman zuten. Handik atera eta Donibane Lohizunen eta Argentinan erbesteratu zen.[3]
ObraAldatu
- Pedro Garat, el Orfeo de Francia. Buenos Aires: Ekin, 1948, 277 or.
- Domingo Garat, el defensor del Biltzar. Buenos Aires: Ekin, 1951, 242 or. Frantsesez: Dominque Garat. Le défenseur du Biltzar. Inprimerie Darracq, Baiona, 1970-1972. Euskaraz: Domiku Garat. Biltzarraren defentzaille. Bilbo: Gero, Euskal Liburuak, Mensajero Argitaletxea, 1979.
- Los poetas y el País Vasco. Donostia: SGEP, 1969, 184 or.
- El teatro por dentro. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1971, 271 or.
Ikus, gaineraAldatu
BibliografiaAldatu
- Edurado Arnosi: "Isidoro Fagoaga", The Record Collector. A magazine for collectors of recorded vocal art, Ipswich Suffolk, 60-73 or.
- Miguel Pelay Orozco: "Isidoro Fagoaga y el amor al país". Todos los caminos son válidos. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 1978, 79-92 or.
- Juan Thalamas Labandibar: "Isidoro Fagoaga Larrache. Una vida señera de artista y de escritor". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, XXXII urtea, 3. eta 4. koadernoak, Donostia, 1976, 343-413 or.
- Gernika aldizkariko euskal literatura: ppta
- Ortiz de Pinedo, A. (2009). Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean (1945-53) Zornotza. Erroteta. Liburuaren azala.
- Martin Ugalde: "Isidoro de Fagoaga". Hablando con los vascos. Bartzelona: Ariel, 1974, 146-178 or.
- Jose Ramon Zabala: "Isidoro de Fagoaga. La soledad del humanista". Sesenta años después. Euskal Erbestearen kultura, II liburukia, Xabier Apaolaza, Jose Angel Ascunce eta Iratxe Momoitio, Donostia, 2000, 91-114.or.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Elizondo, Edurne. (2017-04-17). «Bonbek isildu zuten tenorra» Berria.
- ↑ Amatiño. «Paoli tenore puertoricarra edota Irulegi espiritista nafarra» Eibar.ORG | Eibarko peoria Noiz kontsultatua: 2020-06-05.
- ↑ Román, Montse. (2007-10-7). «El tesoro de 'Sigfrido' Fagoaga» El Diario Vasco.
Kanpo loturakAldatu
- (Gaztelaniaz) Isidoro Fagoagaren biografia Jose Ramon Zabalak idatzita.