Gorosteta
Euskal Herriko mendia
Gorosteta Bizkaiko mendia da, 1259 metro ditu eta Gorbeia-Itxinako mendilerroan kokatuta dagoena.[1][2]
Gorosteta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.259 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′16″N 2°48′20″W / 43.0544794°N 2.8056395°W |
Mendikatea | Gorbeiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendi hau Itxinara sartzeko leku naturalenetako bat da. Itxina mendilerroaren hegoaldean dago, Kargaleku pasabidetik gora.
Bestela, hemen zegoen antzina Bizkaiko elurzulorik handiena. Bertan elurrak urte osoa irauten zuen eta Orozko eta Bilbora eramaten zuten.
Abiapuntuak
aldatuHona igotzeko bi bide nagusi egon ohi dira:
- Orozkoko Urigoiti auzotik.
- Pagomakurretik (gero Arrabako landetatik)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gailurraren izena: Gorosteta (Mendikat webgunean)
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Gorosteta (Mendikat)
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |