Lavrenti Beria

NKVD poliziako sobietar buruzagia, SESBeko arduradun nagusietako bat 1938tik 1953ra

Lavrenti Pavlovitx Beria (georgieraz: ლავრენტი პავლეს ძე ბერია, Lavrent'i P'avles dze Beria; errusieraz: Лаврентий Павлович Берия; Merkheuli, 1899ko martxoaren 29a - Mosku, 1953ko abenduaren 23a) sobietar buruzagi komunista izan zen, 1938 eta 1953 urteen artean polizia eta zerbitzu sekretua (NKVD) zuzendu zuena.

Lavrenti Beria

Sobietar Batasuneko lehen Lehen Ministrordea

1953ko martxoaren 5a - 1953ko ekainaren 26a
Viatxeslav Molotov - Lazar Moiseievitx Kaganovitx
SESBeko Sobiet Goreneko kide

1950eko ekainaren 12a - 1953ko abenduaren 23a
Hautetsia: 3rd legislature of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en) Itzuli
SESBeko Sobiet Goreneko kide

1946ko martxoaren 12a - 1950eko ekainaren 11
Hautetsia: 2nd legislature of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en) Itzuli
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Sobiet Goreneko kidea

1938ko urtarrilaren 17a - 1939ko maiatzaren 31
SESBeko Sobiet Goreneko kide

1938ko urtarrilaren 12a - 1946ko martxoaren 11
Hautetsia: 1st legislature of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en) Itzuli
Georgiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia

1931ko azaroaren 12a - 1938ko abuztuaren 8a - Candide Charkviani (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMerkheuli (en) Itzuli1899ko martxoaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Azerbaijango Errepublika Demokratikoa
 Errusiar Inperioa
 Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista
HeriotzaMosku1953ko abenduaren 23a (54 urte)
Hobiratze lekuaDonskoe cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bala zauria
HiltzaileaPavel Batitsky (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Nino Gegetxkori  (1921 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAzerbaijan State Oil and Industrial University (en) Itzuli
Hizkuntzakmingreliera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Politburoa
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Zerbitzu militarra
Adar militarraNKVD
GraduaSobietar Batasuneko mariskala
Commissar General of State Security (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Errusiako Gerra Zibila
Gerra Hotza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli

Find a Grave: 11389822 Edit the value on Wikidata

Barne arazoetako ministroa, Politburoko kidea eta polizi-burua, Stalin hil ondoren, Sobietar Batasuna gobernatu zuen hirukotea osatu zuen Malenkovekin eta Molotovekin batera.[1]

Askotan Purga Handiaren garaiko erailketa eta atxiloketei lotua, azken aldian baino ez zuen NKVDren zuzendaritza izan.[2] Bigarren Mundu Gerra eta Stalinen heriotza artean botere asko izan zuen; Stalin hil eta gero, traidoretzat hartu eta exekutatu egin zuten[3] ziur asko Nikita Khrustxev eta bere jarraitzaileek desestalinizaziorako oztopotzat zutelako.

Bizitza pertsonala

aldatu

Nino Gegetxkori mingreliarrarekin ezkondu zen hau nerabea zela 1921an, bera ere oso gazte. Handik gutxira izan zuten semea (bakarra), Sergo Beria, ingeniari bilakatuko zena. Emakume gazteekin abenturak izateagatik izan zen ezaguna, sifilisa ere harrapatu zuen, eta Ninorekin ezkontza ez zen zoriontsua izan.

Atxilotu zutenean, Nino emaztea eta Sergo semea ere espetxeratu zituzten, baina urtebeteren buruan, Beria exekutatu eta hilabete batzuetara, askatu zituzten.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b Knight, Amy. (1993). Beria: Stalin's First Lieutenant. Princeton University Press ISBN 0-691-03257-2..
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Beria, Lavrenti Pavlovitx. .