Bigarren Mundu Gerrako Aliatuak

Aliatu» orritik birbideratua)

Aliatuak Bigarren Mundu Gerran borrokan zihardun alderdi bat izan zen, Ardatzaren aurkakoa.

Aliatuen hiru gobernuburu boteretsuenak: Joseph Stalin, Franklin D. Roosevelt eta Winston Churchill (Tehrango Biltzarra, 1943).

Hasiera batean, herrialde aliatu nagusiak ondoko hauek ziren: Erresuma Batua, Frantzia (Frantzia Askea 1940ko uztailetik aurrera), Polonia, Kanada, Hegoafrika, Australia eta Zeelanda Berria. Txina Japoniaren kontrako borrokan zebilen 1937tik. Alemaniaren inbasioak zirela eta, Norvegiak (1940ko apirilean), Herbehereek eta Belgikak (1940ko maiatzean) nahiz Greziak (1940ko urrian, Italiak eraso egindakoan) bat egin zuten. Sobiet Batasunak, nahiz eta Alemaniarekin ituna sinatuta izan, 1941eko ekainean Alemaniaren inbasioa pairatu behar izan zuen ondoren, Aliatuekin bat egin zuen. 1941eko abenduan Japoniak Pearl Harbor bonbardatu zuten, gerran AEBen parte-hartzea eraginez. Horietako guztietakoak, AEBak, Sobiet Batasuna eta Erresuma Batua ziren, ekonomikoki zein militarki, boteretsuenak. Frantzia ere, askatutakoan, Aliatu nagusietakotzat jo zen.

Aliatu nagusiak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu