Herbehereetako futbol selekzio nazionala
Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna.

HistoriaAldatu
1900-1920Aldatu
Bi hamarkada hauetan hiru aldiz brontzezko domina eskuratu zuen Olinpiar Jokoetan, 1908, 1912 eta 1920an.
1974-1978Aldatu
Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen 1974an (Alemania Federalak 2:1 Herbehereek) eta 1978an (Argentinak 3:1 Herbehereek), tartean Johan Cruyff, Johan Neeskens, Rob Rensenbrink, Willy van de Kerkhof eta René van de Kerkhof jokatzen ari zirelarik.
1988Aldatu
Bestela, Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1988an, tartean Ruud Gullit, Marco van Basten, Frank Rijkaard eta Ronald Koeman jokalariek osatzen zuten taldearekin.
1998Aldatu
1998ko Munduko Futbol Txapelketan 4. postua eskuratu zuten, Edwin van der Sar, Dennis Bergkamp eta De Boer anaiak tartean zirelarik.
2010-2014Aldatu
2010eko Munduko Futbol Txapelketaan hirugarren eta azken aldiz munduko txapeldunorde bilakatu zen (Espainiak 1:0 Herbehereek), Arjen Robben, Robin Van Persie eta Wesley Sneijder jokalari nabarmenen artean zeudelarik.
2014ko Munduko Futbol Txapelketan 3. postua eskuratu zuen, Arjen Robben eta Robin Van Persie berriro nabarmendu zirelarik.
PalmaresaAldatu
Munduko Futbol TxapelketaAldatu
- Txapeldun (0):
- Txapeldunorde (3): 1974an, 1978an eta 2010ean.
- 3. postua (1): 2014an.
- 4. postua (1): 1998an.
Joko Olinpikoetako Futbol TxapelketaAldatu
Hirugarrenak 1908, 1912 eta 1920an.
Europako Futbol TxapelketaAldatu
IbilbideaAldatu
|
|
UniformeaAldatu
HistorikoaAldatu
|
|
|
|
Irabazitako TxapelketaAldatu
|
Azken Munduko TxapelketakAldatu
|
|
|
|
|
Jokalari aipagarrienakAldatu
2017ko irailaren 3an eguneratua.
Parte hartzeakAldatu
|
GolegileakAldatu
|
EntrenatzaileakAldatu
Urte gehien egondako entrenatzailea Bob Glendenning (1923 eta 1925-1940) izan zen, eta bere atzetik Elek Schwartz (1957–1964).
Nabarmendu dira selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik Rinus Michels (1974 eta 1988), Ernst Happel (1978), Guus Hiddink (1998), Bert van Marwijk (2010) eta Louis van Gaal (2014).
Emakumezkoen selekzioaAldatu
Sorrera | 1971 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Entrenatzailea | Sarina Wiegman | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen nazioarteko partida |
Frantzia 4 - 0 Herbehereak Hazebrouck, Frantzia, 1971ko apirilaren 17a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Emaitzarik onena | Herbehereak 12 - 0 Israel Zaandam, Herbehereak, 1977ko abuztuaren 22a Herbehereak 13 - 1 Mazedonia Zwolle, Herbehereak, 2009ko urriaren 29a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Emaitzarik okerrena | Suedia 7 - 0 Herbehereak Borås, Suedia, 1981eko irailaren 26a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Golegile onena | Manon Melis (59) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
1971 urtean debuta egin arren hamarkadetan maila apala izan du. 2009an sailkatu zen lehen aldiz Europako Futbol Txapelketa jokatzeko eta final laurdenetara iritsi zen. Ordutik aurrera Europako eta Munduko txapelketetan aritu da. 2017an Europako Txapelketa antolatu zuen eta Txpelduna izan zen.
PalmaresaAldatu
- Munduko Futbol Txapelketa:
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2019.
- Europako Futbol Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2017.
- Hirugarrena (1): 2009.
- Algarbeko Futbol Kopa:
- Txapelduna (1): 2018.
Kanpo estekakAldatu
- (Nederlanderaz) Ons Oranje
- (Ingelesez) Selekzioaren jokalarien markak historian zehar