Miffy

Dick Brunak sortu pertsonaia

Miffy (nederlanderaz Nijntje ), untxi eme txiki bat da, Dick Bruna artista herbeheretarrak idatzi eta marrazturiko album ilustratu serie baten protagonista. Jatorrizko izen holandarra, Nijntje, konijntje ("untxitxo") txikitzetik dator.

Miffy
Argitalpena
Lehen agerpena1955
SortzaileaDick Bruna
Datu biografikoak
Adina0-4 urte
SexuaEmea
EspezieaUntxia

https://www.nijntje.nl/
Facebook: nijntjeNL Twitter: nijntje_NL Instagram: nijntje_nl Edit the value on Wikidata

Miffyren lehen liburua 1955ean argitaratu zen, eta ia beste 30ek jarraitu diote. Guztira 85 milioi ale baino gehiago saldu dira, bi telesail desberdin ekoiztu eta elementu desberdinak, hala nola, arropa eta jostailuak pertsonaiaren irudiarekin. Nijntje de film (Miffy, filma), luzemetraia 2013ko urtarrilaren 30an estreinatu zen[1].

Pertsonaian oinarritutako bi telesailak Miffy and friends (1992) eta Miffy's Adventures Big and Small (2015) dira.

Ezaugarriak aldatu

Miffy eme bihurtu zen Brunak, bere untxiari, galtzen ordez soinekoa marraztu nahi ziola erabaki zuenean. Istorioaren arabera, Miffyren adina haurtxoa izatetik lau urte izatera pasa daiteke.

Hasierako Miffyk panpin antza zuen, belarri eroriekin, baina 1963tik aurrera, gaur egun ezagutzen dugun itxura hartu zuen, untxi estilizatu bat. Miffy marra argiz marrazten da, estilo minimalistan lerro beltzez. Brunak beltza, zuria, oinarrizko koloreak (gorria, horia eta urdina), berdea eta laranja bakarrik erabiltzea erabaki zuen. Kolorearen erabilerak egiten Miffy hain ezagut erraza, eta eskolaurreko umeen artean ospetsua, bere distira eta kolore bizi eta sinpleengatik[2].

Gaur egun, Miffyren ia 32 izenburu daude. Brunak, guztira, haurrentzako 124 album ilustratu egin ditu. Miffyren liburu bakoitzak hamabi orrialdeko istorioa du, orri bakoitzak ilustrazio bat eta lau lerroko bertso bat, bigarren lerroko azken hitzak laugarrenaren azkenekoarekin errimatzen du. Haurrek ulertzeko moduko gauzei buruzkoak dira, eta aurre egingo dieten egoerei buruz, hala nola erietxera edo ikastetxera joan, eta abar, eta beti amaiera zoriontsua dute. Liburu batzuek ez dute batere testurik, nijntjes droom ("Miffyren ametsa") kasu.

Liburuak formatu txikian inprimituak dira. Brunak, bere irakurleek liburuak beraienak, eta ez beraien gurasoenak, direla sentitzea garrantzitsutzat jotzen du. Miffyren liburu gehienak 4-8 adinekoentzat gomendatuak daude.

Historia aldatu

Miffy 1955ean sortu zen, Brunak bere urtebeteko semeari egun horretan bertan ikusi zuten untxi bati buruzko ipuinak kontzaten hasi zenean, oporretan zirela[2].

Brunaren liburuak 50 hizkuntza ezberdinetara itzuli dira eta 85 milioitik gora ale saldu dira mundu osoan zehar[3]. Hainbat sari irabazi ditu bere liburuengatik, hala nola, Urrezko Eskuila 1990an, Boris Beer ("Boris hartza") ipuinagatik eta Zilarrezko Eskuila nijntje in de tent ("Miffy dendan") liburugatik 1996an. 1997an, Zilarrezko Arbela lortu zuen lieve oma pluis ("Amona Bunny Maitea) liburuagatik, non Miffyren amona gaixotu eta hil egin zen.

Liburuetan agertzen diren beste pertsonaiak bere familiakoak dira: Miffyren gurasoak, aitaren aldeko amona eta aitona, izeba Trijn, aitaren arreba dena, eta 'Osaba vliegenier' familiaren lagun bat, nijntje vliegt ("Miffy hegan") ipuinean azaltzen dena. Miffyren anai edo arreba berri bat azaldu da kleine pluis ("Bunny haurtxoa") ipuinan. Gainera, lagun asko ditu, Boris eta Barbara Hartzak, lehenengoz 1989an agertuak eta mutil eta neska-lagunak direnak, Betje big Txerria, 1977an agertua, eta bere iloba Knorretje, Snuffie, 1969an agertu zena, eta beste untxiak, hala nola, Nina.

Miffy haur liburuen pertsonaia gisa diseinatu zen, baina gaur egun, beste gauza askotan erabiltzen da, arropa, papera, jostailuak, betaurrekoak, etxeko elementuak, etab.

1990eko hamarkadaren hasieran, Miffyren irudi bat giltza zabalgarri bat bizakarraldean eusten zuela azaldu zen, Erresuma Batuko gobernuaren errepideak eraikitzeko programaren aurka zuzeneko ekintza egin zutenek sortua. Baimenik gabeko pertsonaiaren erabilera zabaldu egin zen[4] eta Miffy zuzeneko ekintza radikal ekologiko taldeen maskota bihurtu zen.

 
Miffyren estatua Nijntjepleintjen ('Nijntje txikiaren plaza') Utrecht, Herbehereak.

Miffy telebistan 1992an agertu zen, Dick Brunaren Miffyren ipuin klasikoak ikuskizunan. Atal bakoitzak, gutxi gorabehera, bost minutu irauten zituen. Seriea Herbeheretan, Erresuma Batuan, Kanadan, Australian eta Estatu Batuetan ere estreinatu zen.

Miffy eta Lagunak 2003 eta 2007 artean, haurrentzako telebista-kanaletan eman zuten Kanadan eta Estatu Batuetan. Gerora, telebista publikora pasa zen. Telesailak hainbat pertsonaia berri gehitu zituen. Pedri Animazioa BV-k ekoiztua izan zen, holandako stop-motion animazio enpresa[5].

Miffy Japoniako pertsonaitzat hartzen da, 1974ean sortua izan zen Sanrioren Hello Kittyren antzeko marra-estiloa duelako. Miffy marka ezaguna da Japonian, bere salgaiak arrakastatsuak dira bertan. The Daily Telegraph-en elkarrizketa batean, Brunak Hello Kitty ez zuela gustuko adierazi zuen, Miffyren kopiatzat zuela[6].

Horrez gain, 2010eko abuztuaren 26an, Mercis BV-k, Bruna ordezkatuz, Sanrioren aurka erreklamazio bat aurkeztu zuen, Hello Kittyren pertsonai lagun batek, Cathy izeneko untxi batek, Miffy marka eta copyrighta urratzen zituelako[7]. 2010eko azaroaren 2an, Holandako auzitegi batek Sanrioren aurka egin zuen eta Cathyren produktuak Belgika, Luxenburgo eta Herbeheretan saltzeari uzteko agindu zuen.[8] 2011ko ekainaren 7an, Japoniako Sendaiko lurrikara eta tsunamia eta gero, Sanrio eta Mercis epaitegitik kanpoko akordio batera iritsi ziren, Sanriok Cathyren salgaien ekoizpena geldiarazteko. Auzitegietan burrukan jarraitu ordez, bi konpainiek burrukan jarraitu ezkero ordaindu beharko luketen dirua lurrikararen biktimei laguntzeko emango zituztela iragarri zuten.[9]

Bitxikeriak aldatu

 
Miffyren mundua Aiete Kultur Etxean

Brunaren jaioterrian, Utrechten, Nijntjepleintje izeneko plaza bat dago ("Untxitxoaren plaza)[3] eta 2006tik aurrera, Museo Nagusian erakusketa iraunkorra du Brunak, dick bruna huis ("Dick Brunaren etxea")[10].

Miffyk bere berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatzen du 2005ean

Miffyren izena, besteak beste, Peruko intsektu espezie berria batek du. Intsektuaren izen zientifikoa Trichadenotecnum miffy da, 2008an jarri zitzaion bere epiproktak, sabelaldeko osagarri batek, untxi txiki baten antza duelako.[11]

2014ko uztailean, Brunak erretiroa hartzen zuela iragarri zuen; Miffyren egile eskubideak ez dira salduko[12]. 2017ko otsailaren 16an, Dick Bruna zendu zen 89 urte zituela[13].

Pertsonaiak aldatu

  • Miffy: Miffy untxitxo emea da. Marraztea atsegin du. Baita lagunekin jolastea ere.
  • Miffyren eskola lagunak: Miffy eta bere eskolakideak denbora luzez lagunak izan dira.
  • Daan: Mutil berria Miffyren gelan. Miffyren ondoan esertzen da.
  • Miffyren osaba: Miffyren osabak hegazkin propioa du.
  • Pluis gurasoak: Bunny gurasoak teilatu gorridun etxetxo zuri batean bizi dira. Askotan Miffy zoora, parkera edo museora eramaten dute.
  • Pluis aiton-amonak: Bunny aitaren gurasoak dira. Miffyk oso gustuko du haiei bisita egitea.
  • Izeba Trijn: Bunny aitaren arreba da..
  • Haurtxo berria: Oraindik haurtxo txikia da..
  • Nina: Nina Miffyren gutun bidezko laguna da.
  • Snuffie: Snuffie txakur emea da. Hiru txakurkume ditu.
  • Boris Hartza: Boris Hartza baso ondoko egurrezko etxetxoan bizi da bere neska lagunarekin, Barbara Hartzarekin.
  • Barbara Hartza: Barbara HartzaBoris Hartzaren neska laguna da.
  • Betje big Txerria: Betje big Txerria leiho azpian landareak dituen etxetxo eder batean bizi da.
  • Knorretje: knorretje Betje big Txerriaren iloba da.

Liburuak aldatu

Miffyren liburuak ez dira euskaratu, beraz, jatorrizko izenburuaren ondoren datorren euskarazko bertsioa gertuko itzulpena da.

  • nijntje (1955/1963) (Miffy)
  • nijntje in de dierentuin (1955/1963) (Miffy zooan)
  • nijntje in de sneeuw (1963) (Miffy elurretan)
  • nijntje aan zee (1963) (Miffy itsasoan)
  • nijntje vliegt (1970) (Miffy hegan)
  • het feest van nijntje (1970) (Miffyren festa)
  • nijntje in de speeltuin (1975) (Miffy jolasaldian)
  • nijntje in het ziekenhuis (1975) (Miffy ospitalean)
  • nijntjes droom (1979) (Miffiren ametsa)
  • nijntje op de fiets (1982) (Miffy bizikletaz)
  • nijntje op school (1984) (Miffy eskolan)
  • nijntje gaat logeren (1988) (Miffy geratuko da)
  • opa en oma pluis (1988) (Aitona eta amona Pluis)
  • nijntje huilt (1991) (Miffy negarrez)
  • het huis van nijntje (1991) (Miffyren etxea)
  • het feest van tante trijn (Izeba Trijn festa)
  • nijntje in de tent (1995) (Miffy dendan)
  • lieve oma pluis (1996) (Amona Pluis maitea)
  • nijntje in het museum (1997) (Miffy museoan)
  • nijntje en nina (1999) (Miffy eta Nina)
  • het spook nijntje (2001) (Miffy mamua)
  • nijntje de toverfee (2001) (Miffy maitagarria)
  • nijntje danst (2002) (Miffy dantzan)
  • de brief van nijntje (2003) (Miffyren gutuna)
  • kleine pluis (2003) (Pluis haurtxoa)
  • de tuin van nijntje (2004) (Miffyren lorategia)
  • nijntje in luilekkerland (2005) (Miffy farrearen lurraldean)
  • een fluit voor nijntje (2005) (Txirula Miffyrentzat)
  • hangoor (2006) (Belarri-erori)
  • koningin nijntje (2007) (Miffy erregina)
  • nijntje en de seizoenen (2008) (Miffy eta urtaroak)
  • nijntje is stout (2008) (Miffy bihurria)
  • nijntje wordt kunstenaar (2008, Tate Galleriaren lankidetzarekin) (Miffy artista)
  • een cadeau voor opa pluis (2009) (Oparia aitonarentzat)
  • knorretje en de oren van nijntje (2011) (Txerritxo eta Miffyren belarriak)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) IMBD. (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  2. a b (Ingelesez) Allardice, Lisa. «Bunny love» The Guardian (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  3. a b Literaktum erakusketak: Dick Bruna. Miffyren mundua. (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  4. (Ingelesez) Miffed by Miffy. (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  5. (Ingelesez) Pedri animation. (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  6. (Ingelesez) Harrod, Horatia. «Miffy creator Dick Bruna: 'Hello Kitty is a copy of Miffy. I don't like that at all'» The telegraph (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  7. (Ingelesez) Julia. «Miffy biffs Cathy in Kitty copycat case» The Guardian (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  8. (Ingelesez) Dawson, Chester. «Miffy, Hello Kitty Take Bunny Beef to Court» The Wall Street Journal (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  9. (Ingelesez) Japan's Hello Kitty resolves bunny battle with Miffy. (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  10. (Ingelesez) Dick Bruna Centraal Museum-ean. (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  11. Yoshizawa, K., et al. (2008). Systematics and biogeography of the New World species of Trichadenotecnum Enderlein (Insecta: Psocodea:"Psocoptera": Psocidae). Zoological Journal of the Linnean Society 153(4) 651-723. (pg. 87)
  12. (Ingelesez) Zech, Maxime. Nijntje creator Dick Bruna retires. (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).
  13. (Nederlanderaz) Tekenaar Dick Bruna (89) overleden. (Noiz kontsultatua: 2017/11/24).

Kanpo estekak aldatu