Hello Kitty
Hello Kitty (japonieraz: ハロー・キティ Hepburn: Harō Kiti ) [1] Sanrio japoiniar konpainiak ekoitzitako fikziozko marka eta pertsonaia bat da, urte askoan markaren ezagunena izan dena. Yuko Shimizuk diseinatu zuen eta lehendabizikoz 1974an Japonian eta 1976an Estatu Batuetan kaleratu zuten.[2][3] Shimizuk egindako lehen diseinuaren ondoren, Yuko Yamaguchi Hello Kittyren diseinatzaile ofiziala izan zen eta hogei urte baino gehiago daramatza Hello Kittyren mota guztietako produktuak, osagarriak eta osagarriak diseinatzen.
Hello Kitty | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Yuko Shimizu (en) |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza-izena | Kitty White |
Jaiotza | Londres, 1974 |
Sexua | emakumezkoa |
Garaiera | 5 sagar |
Pisua | 3 sagar |
Egoitza | Londres |
sanrio.com… | |
Pertsonaia, japoniar bobtail katu zuri bat da, begizta arrosa edo ezkerreko belarrian beste apaindura bat duena. Ez dauka ahorik bere sentimenduak ez azaltzeko eta ikusten duen pertsona bakoitzak bereak isladatuta sentitzeko. Bere atze historiaren arabera, Londres kanpoaldean bizi den hirugarren mailako ikaslea da. 1976an autore eskubideak lortu zituen eta gaur egun internazionalki ezaguna den marka da. Hello Kitty markak 250 miloi euro eskuratzen ditu urtero lizentzia salmentetatik eta Sanrio-ren parke tematiko bat existitzen da Sanrio Puroland izenekoa.
Telesailak
aldatuHello Kitty-ri buruzko lehen telesail animatua "Hello Kitty's furry tale theater" izeneko telesail estatubatuarra izan zen, 1986 aldera estreinatua. Estatu Batuetan "The Family Channel" kanalean igorri zen eta orduan ezagunar ziren maitagarrien istorioak imitatzen zituen.
"Hello Kitty and Friends" izeneko telesail japoniarra TV Japon kanalean, Japonen eta CBS kanalean, Estatu Batuetan igorri zen 1991 urtean. 13 kapitulu izan zituen, eta bertan Kitty bere guraso eta ahizparekin bizi da.
1993 eta 1994 urteetan, berriro ere telebista japoniarrean, "Hello Kitty's Paradise" anime telesaila igorri zen, 16 kapituluduna, beranduago ingelesera itzulia izan zena.
Perfil ofiziala
aldatuTelesailetarako, Hello Kittyren hurrengo biografia sortu zen:
- Espeziea: giza-katu antropomorfoa
- Urtebetetzea: 1974ko azaroaren 1a
- Odol taldea: A
- Jaiotza tokia: Londres
- Janari gustukoena: Bere ama Mary Kitty-k egindako sagar tarta
- Altuera: 5 sagar (40 cm)
- Pisua: 3 sagar (630 gr.)
- Hitz gustukoena: adiskidetasuna
- Bildumak: karameluak bezalako gauza txiki eta politak, izarrak eta koloretako arrainak
- Ikasgai gustukoenak: ingelesa, musika eta artea
Bideojokoak
aldatuBere sorreratik, hainbat izan dira bere inguruak sorturiko bideojokoak, baina hauetako asko ez dira inoiz Japonetik kanpora zabaldu. Hauek dira bideojoko horietako batzuk:
- Hello Kitty no Hanabatake (1992, NES)
- Hello Kitty World (1992, Famicom)
- Hello Kitty's Big Fun Piano (1994, PC)
- Hello Kitty's in the search for Laura Lemon (1998, Game Boy Color)
- DDR Hello Kitty (1999, Bemani Pocket)
- Hello Kitty Simple 1500 serie (PlayStation)
- Hello Kitty: Happy Party Pals (2005, Game Boy Advance)
- Hello Kitty: Roller Rescue (2005, Xbox)
- Mainichi Suteki! Hello Kitty no Life Kit (2007, Nintendo DS)
- Hello Kitty Simple 2000 serie (2007, Play Station2)
- Hello Kitty: Big City Dreams (2008, Nintendo DS)
Produktuak
aldatuHello Kitty-ren produktuen artean eskola materialetik moda apaingarri eta bitxietaraino aurkitu daiteke. Hasiera batean, publiko preadoleszente femeninoari bideratutako produktuak atera ziren: panpinak, pegatinak, txartelak, arropa, telebistak, ekipo teknologikoak eta abar. 2007 urtean, bere irudia egokitu zen publiko maskulinoa ere erakartzeko intentzioarekin. Horretarako, buruko begizta arrosa ordez urdina jarri zioten.
Beste produktu batzuen artean, gitarrak, gama altuko bitxiak, erlojuak eta hegazkinak ere badaude.
Zabaltzea
aldatuMarkak garrantzia irabazi zuen 1990 hamarkadaren amaieran Mariah Carey bezalako artistak bere irudia moda elementu bezala erabiltzen hasi zirenean. Gaur egun oraindik, Paris Hilton edo Steven Tyler bezalako pertsona famatuek tendentzia hau jarraitzen dute. Espainia Hello Kitty-ren produktu gehien saltzen duen hirugarren herrialdea da munduan, bere irudia lizentzia bereziekin erabiltzen duten konpainiak kontatu gabe.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Japonieraz) サンリオキャラクターたちの本名、言えますか?. 2008-7-11.
- ↑ (Ingelesez) Dhamija, Tina. (2003-4-1). «Designer profile Designing an Icon: Hello Kitty Transcends Generational and Cultural Limits» www.toydirectory.com.
- ↑ (Ingelesez) «Hello Kitty celebrates 30» China Daily 2005-8-19.