Jose Larrinaga

Jose Larrañaga» orritik birbideratua)

Jose Larrinaga (Mendaro, 1801-Bilbo, 1826ko urriaren 13a) beste testu batzuk ere Jose Larrañaga diote, Markina Etxebarrian (Bizkaian) bere baserrian aterpea eskaini zion familia oso bat hil zuen 1825ean. Aurretik ere Lerida aldean, beste familia hil omen zuen. Ondorioz, heriotz zigor jaso zuen eta garrotez hil zuten. Haren historia odoltsua bertso paperetan zabaldu zen.

Jose Larrinaga
Bizitza
Jaiotza Mendaro, 1801
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1826ko urriaren 13a (24/25 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: Garrotea
Jarduerak
Jarduerak kriminala

Izenen aferaAldatu

Hiltzaile bera bi abizenekin ezagutzen zaio. Larrañaga batez ere Gipuzkoan erabili izan da, tradizio literarioan. Larrinaga, aldiz, Bilboko epaiketaren dokumentazioan jasotzen da.

BiografiaAldatu

Horrela laburbildu du Hektor Ortega Bilbao aldizkarian:[1] "Mendaron jaio zen 1801ean. Aita laster galdu zuen eta amarekin bizitza alderraia egin zuen, herri askotan egon baitziren: Plentzian, Markinan, Zeanurin, Azpeitian eta Markina Etxebarrian. Azken herri horretan, Altzibar baserrian, bizi izan zen, zortzi edo hamar urteko txotxoa zenean. Altzibarren agertu zen berriz ere 1825eko urriaren 13ko zorigaiztoko gauean". Etxekoek, Migel Galdos, Kataliana Gandiaga eta bien alaba zen Mikaelak, ezagutu eta ondo hartu zuten. Afaria eskaini zioten eta, ondoren, oheratu ziren, Migel eta Jose goiko pisuko ohean, ama-alaba beheko pisukoan. Altxatu zirenean Josek aizkoraz eraso eraso egin zion Migeli. Era berean Mikaela alaba akabatu zuen. Ondoren, Jose lapurtzeko asmotan, etxea arakatzen hasi zen. Katalina, bitartean, ihes egiten saiatu zen baina Josek harrapatu zuen eta aizkoraz hil zuen. Hiltzaileak alde egin zuen, Katalina bizirik gelditzen zela ikusi gabe. Emakumea esnatu zenean garraxika hasi zen laguntza eske. Auzokideek lagundu zioten baina egunetan hil zen baina aurretik gertatutakoa azaldu zuen.

Asteetara Jose harrapatu zuten eta Bilbora eraman zuten. Egindako aitortu zuen baina zergatia ez zuen oso garbi azaldu. Esan zuen arabera Altzibarren bizi izan zen garaian behin Migelek errieta egin zion kopla bat abesteagatik. Epaileak Eladio Alonso Valdenebro korrejidorea, Pedro Nobia Saltzedo eta Baldespinako markesa ahaldun nagusiak izan ziren. Epaila zalantzarik gabekoa izan zen: heriotz zigorra.

1826ko ekainaren 14an garroteaz hil zuten. Borreroa Juan Carnero izan zen. Exekuzioa Bilboko plazan izan zen, horretarako prestatu zen oholtza baten gainean. Arratsaldean frantziskotar fraideek gorpua jaso zuten eta, elizkizunak egin ondoren, San Frantzizko komentuko hilerrian lurperatu zuten.

Larrinaga tradizioanAldatu

Gertaera lazgarri hauek berehala zabaldu ziren Euskal Herri osoan. Horren testigu Tolosan zabaldu ziren bertso paperak historia azalduz. Lehenengo pertsonan idatzita daude, egilea Jose Larrinaga bera izango balitz, bere aitortza eginez. Berto horietan hamalau krimen azaltzen ditu, Altzibar baserrikoak eta Lerida aldean egindako beste batzuk; bertsotan hiltzailea egindakoaz damututa agertzen da. Bertso horiek ahoz-aho zabaldu ziren, egilea anonimoa izanik. Hor sortuko ziren, ziur asko, abizenen aldaketa.

AbestiaAldatu

Bertso paperetan oinarrituta Julen Lekuonak eta Antton Valverdek abesti ospetsua sortu zuten, "Hamalau heriotza" alegia. Kanta horren beste bertsioak ere zabaldu dira, esaterako Morauk eta Oskorrik egindakoak.

ErreferentziakAldatu

  1. 363.zk., 2020ko azaroan, 42 or.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu