Maite Maiora
Maite Maiora Elizondo (Mendaro, 1980ko ekainaren 20a) gipuzkoar mendi lasterketaria da.
Maite Maiora | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mendaro, 1980ko Ekainaren 20a (43 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta |
![]() ![]() ![]() |
Euskal Herriko hainbat mendi-lasterketa irabazteaz gain 2016an Munduko Txapelketako SkyMarathon modalitateko txapelduna izan zen.[1] eta 2017an Skyrunner World Series txapelketa irabazi zuen.[2] 2021ean Skyrunning Munduko txapelketa irabazi zuen, Katalunian jokatu zena,[3] bai eta Hiru Haundiak ere, errekorra 40 minututan jaitsiz.[4]
Haren lasterketarik gustukoena Dolomites Skyrace da.
2022ko irailaren 22an Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen Bulgarian, Bansko herrian. Bertan euskal koloreak nagusitu ziren nesketan, podiumera Euskal Herriko hiru neska igo ziren eta. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak (Merrell taldea) irabazi zuen proba (5.50.29), denboraldi horretan Munduko Kopan irabazi zuen hirugarrena. 38 kilometroko lasterketa izan da, 3.300 metroko desnibel positibokoa, eta korrikalariek hiru mendi igo behar izan zituzten: Kutelo (2.908 m), Vihren (2.914 m) eta Todorka (2.746 m). Millet taldeko Sandra Sevillano korrikalari santurtziarra sailkatu zen bigarren (5.55.21), eta RaidLight taldeko Maite Maiora mendaroarra hirugarren (5.58.07). Mutiletan, Christian Mathys korrikalari suitzarrak irabazi du (4.49.28).[5]

Palmaresa Aldatu
Euskal Herrian Aldatu
- Zegama-Aizkorri Maratoia (1): 2017
- Hiru Haundiak (2): 2018, 2021
- Kilimon Trail (7): 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017, 2019
- Sorginen lasterketa (2): 2011, 2012
- Aloñako igoera (2): 2013, 2017
- Gorbeia Suzien mendi lasterketa (1): 2014
Mundu mailan Aldatu
- World Series:
- Guztirakoa (1): 2017
- SkyExtreme (1): 2017
- Munduko Txapelketa:
- SkyMarathon (1): 2016
- Skyrunning (1): 2021
- Kilometro bertikala (0): bigarrena 2016an.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Berria.eus. «Maite Maiora, munduko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
- ↑ barren.eus. barren.eus - Maite Maiora 2017ko munduko mendi lasterkari osoena. (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
- ↑ Berria. «Maite Maiora ISF zirkuituko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-10-09). «Maite Maiora mendi lasterkariak Hiru Haundiak probaren errekorra hautsi du (12:09:39)» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- ↑ «Oihana Azkorbebeitia nagusi Munduko Kopako Pirin Extreme lasterketan, Bulgarian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
Kanpo estekak Aldatu
- Webgune ofiziala
- Elkarrizketa Berria egunkarian. konfinamendu garaian. 2020.04.02
- 2018ko iraila-urriko AIZU! aldizkariaren protagonista izan zen. http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=1938:diziplina-atletikoena-40-50-kilometrotik-beherakoa-da&catid=26&Itemid=0[Betiko hautsitako esteka]