Sisiforen paperak
Sisiforen paperak Harkaitz Canok idatzitako antzerki-obra da. 2020an estreinatu zen Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian.[1][2][3] Euskaldunon Egunkariaren itxieran libreki inspiratutako antzezlana da.[4]
Sisiforen paperak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Harkaitz Cano |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Sisiforen paperak |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta gaztelania |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fernando Bernués Kike Diaz de Rada Sara Cozar |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arriaga Antzokia Principal antzokia Victoria Eugenia antzokia Centro Dramático Nacional |
Sinopsia
aldatuKazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia da. Egunkari bateko eguneroko jarduera deskribatzen da. Kazetaritza eta Literaturaren arteko antzekotasunaz aritzen dira pertsonaiak. Egunkaria «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea omen da egunkaria, munduko kaosa lau zutabetan estututa. Egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde. Aldi berean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Egunkari deserosoaren kontra operazio juridiko-polizial bat zabaltzen dute. Egunkaria itxi egingo dute, horrek duen larritasunarekin. Zuzendaria eta administrazio-kontseiluko lehendakaria torturatzen dituzte komisariako itaunketetan. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da baina, eszena horietan galdekatutakoa kazetaria bera da. Egunkaria itxi egin zenean kalean manifestazio handiak egon ziren eta langileek beste egunkari bat atera zuten biharamunean. Hamar urte geroago, epaitegiek kasuko pertsona guztien errugabetasuna aitortu zuten.[1]
Pertsonaiak
aldatuKazetari heldu berria, beteranoa, kiroletakoa, zuzentzailea, polizia gogorra, ustez ez hain gogorra... "Karmelo Beramendi Tolosa" egunkariko zuzendaria (Errasti) eta "Torregarai" Administrazio Kontseiluko lehendakaria (Alkain).
Eszenografia
aldatu‘Eleak’ izena duen fikziozko egunkari baten bitartez bi egoera ezberdin azaltzen dira: batetik kazetariek erredakzioan egiten duten lana; bestetik, polizia etxe batean jasandako bortizkeria. Eszenarioan aldi berean ikusten dira erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean eta, bitartean, epailea zein poliziak nola dituzten atzetik, besteek arrastorik izan gabe. Errealitatearen alde paralelo biak aldi berean. Egunkaria auziko irudiak oholtzaren hiru paretetan ikusten dira tarte batzuetan, alboetan eta goian.
Taldea
aldatu- Egilea: Harkaitz Cano.
- Aktoreak: Anjel Alkain ("Torregarai"), Joseba Apaolaza (Joseba, euskarazko funtzioan) / Mikel Losada, Iñigo Azpitarte (Txano, euskarazko funtzioan) Xabi Lopez (Jabato - Txano, gaztelerazko funtzioan), Kepa Errasti ("Karmelo Beramendi Tolosa", egunkariko zuzendaria), Mireia Gabilondo (Natalia Ruiz Arcas epailea) / Aizpea Goenaga, Olaia Gil (Mónica), Asier Hernandez (Portu), Asier Hormaza (Langueiro), Iñaki Rikarte (Torque), Alexandru Stanciu (Ruben), Dorleta Urretabizkaia (Maialen), Markos Marin (Karmelo Beramendi)...
- Zuzeneko musika: Ikerne Giménez.
- Zuzendaritza: Fernando Bernués.
- Zuzendaritza adjuntua: Kike Díaz de Rada.
- Zuzendaritza laguntzaile: Sara Cozar.
- Eszenografia: Ikerne Giménez.
- Jantzitegia: Ana Turrillas.
- Argiztapen eta ikus-entzunezkoen diseinua: David Bernués.
- Argazkilaritza: Mikel Blasco.
- Ekoizpen exekutiboa: Teatro Arriaga
- Koprodukzioa: Lau antzokik sustatu dute: Bilboko Arriaga, Gasteizko Principal Antzokia Donostiako Victoria Eugenia, eta Espainiako Zentro Dramatiko Nazionalak (ia diruaren erdia).
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Antzokia, Teatro Arriaga. «SISIFOREN PAPERAK» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
- ↑ Fernandez, Harri. (2021-01-28). «Sisiforen Paperak | Harkaitz Cano: "Ahots kordak moztu izan balizkidate bezala gogoratzen dut 'Egunkaria'-ren itxiera"» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
- ↑ NAIZ. (2020-11-19). ««Sisiforen paperak», ‘Egunkaria’ auzian oinarritzen den antzezlana estreinatu da Gasteizen» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (202-01-20). «'Sisiforen paperak': galdekatua hizkuntza denean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
- ↑ Berria. «'Sisiforen paperak' gaur estreinatuko dute Madrilen» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- 'Sisiforen Paperak' antzezlana. Berriatb, Youtube, 2020-11-14