Gaur irekiko ditu ateak
Gaur irekiko ditu ateak 2016ko Eriz Zapirain donostiar zinema zuzendariaren film dokumentala da, Euskaldunon Egunkaria egunkariaren sorrerari buruzkoa.
Gaur irekiko ditu ateak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Gaur irekiko ditu ateak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 88 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Hamaika Telebista |
gaurirekikodituateak.eus |
Egunkariaren ernalkuntzan parte hartu zuten 40 lagunekin egindako elkarrizketak dira dokumentalaren muina.[1]
Sinopsia
aldatuNola sor daiteke egunkari bat hizkuntza gutxitu batekin, hizkuntza handi eta hegemonikoen artean? 1990. urtean Euskal Herrian saiatu ziren. Irakurlerik ez zegoela zioten, kazetaririk ez zegoela, dirurik ez zegoela. Nolanahi ere, lortu zen. Lortu zuten.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Urkizu, Urtzi. (2016-12-04). «'Gaur irekiko ditu ateak' lana BERRIAn eta Hamaikan, asteartean» Berria.
- ↑ www.sansebastianfestival.com
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |