Pello Zubiria
Pello Zubiria Kamino (Aginaga, Gipuzkoa, 1958 - ) euskal herritar kazetaria da eta Argia astekariko zuzendari izan da urte luzez. Euskaldunon Egunkariako lehenengo zuzendaria izan zen. Gaur egun Argiako zuzendariaren albokoa da.
Pello Zubiria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pello Zubiria Kamino |
Jaiotza | Usurbil, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuPello Zubiria Usurbilgo Aginaga auzoan jaio zen. 1979an hasi zen kazetaritza munduan Zeruko Argia aldizkarian musikako kritikak egiten. 1981ean, soldadutzatik bueltan Argia astekarian hasi zen lanean. Politika sailean egin zuen lan gehienbat. Larrun pentsamendu aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen.
1990eko abenduan Euskaldunon Egunkariako lehenengo zuzendari izendatu zuten. 1991 arte aritu zen lan horretan, ostera Argiara itzultzeko. 1994an astekariko zuzendari izendatu zuten eta lan horretan aritu zen 2002ra bitartean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordeko kide izan zen urte askoan.
Gaur egun Argia astekariko Net Hurbil sailean idazten du Zubiriak, nazioarteko gaien inguruan, altermundismoaren ezkerreko ikuspegi ekologistatik.
Espondilitis ankilopoietikoa izeneko gaitza du Zubiriak, eta gai horren inguruko hainbat dokumentazio bildua du Izorrategi web gunean.[1] Horretaz gain, apiterapiaren inguruko Erlea&Apiterapia izeneko bloka idazten du.[2] Apiterapia erle-produktuak erabiltzen dituen medikuntza alternatiboa da.[3]
Argia aldizkaria berpiztea (1980)
aldatu1980an Zeruko Argia aldizkaria krisi ekonomiko gorrian zegoenean, Kaputxinoen babesa desagertu zenean, Joxemi Zumalabe eta Jose Mari Ostolaza bakarrik geratu ziren. Baina gazte talde gogotsu baten laguntzarekin aldizkaria berpiztu zuten Argia izenarekin. Pello Zubiria zen gazte 'argiero' horietako bat Josu Landa, Iñaki Uria eta Jon Barandiaranekin batera. Juanjo de Marcos Poco eta Simeon Barrosori esker bideratu ahal izan zituzten arazo teknikoak, hasieran argitaratze-prozesuak 15 egun behar baitzituen aldizkaria amaitu eta etxeetara heldu bitartean. 1981ean hogeita lau zenbaki baino gehiago ezin ziren zuten atera, baina kide berriak biltzen hasi ziren: Pablo Sastre, Joseba Alvarez... Lehen hiru urteak oso biziak eta gogorrak izan ziren. Haietako inor ez zen aldizkarian egindako lanetik bizi. Uriak eta Landak bezalaxe, euskarazko eskolak ematen eta itzulpenak egiten irabazten zituen sosak. Urte gutxitan, kiebran zegoen aldizkaria berrindartu zuten eta inguruan enpresak sortu zituzten: Apika informatikan eta Antza diseinu grafikoan.[4]
Euskal prentsaren aldeko kanpaina (1988)
aldatuArgia aldizkaria sendotuta euskarazko egunkari bat sortzeko erronka planteatzen hasi ziren. Erdarazko prentsak erabateko nagusitasuna zuen orduan ere merkatuan. Deia eta Egin egunkarien euskararen erabilera %10-%20a zen hasieran eta ez zen aurreikusten %30a gainditzea, epe luzean ere ez. Euskaraz funtzionatuko zuten egiturak eta elkarlan sareak sortu behar zirela planteatzen zuten. Euskal prentsaren aldeko kanpaina abiatu zen orduan.
Argian teknologikoki oso aurreratuta zeudenez, 1988-89an egunkari bat egiteko behar zen guztia zutela eta egiteko erabakia hartu zuten. Proiektua ARGIAtik zetorren, baina aurrera ateratzeko bere bidea egin behar zuenez Egunkaria Sortzen talde eragilea sortu zen 1990ko urtarrilean eta diru-bilketa erraldoia martxan jarri zuten.[4]
Euskaldunon Egunkaria (1990)
aldatuEuskarazko egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. 1990eko abenduaren 6an argitaratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren 1. zenbakia Hasiera hartan Uria izan zen zuzendariordea eta Pello Zubiria zuzendaria 1993ra bitarte. orduan Martxelo Otamendik egunkariko zuzendaritza hartu zuenean.[5][6]
Egunkaria auzia
aldatu2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkariaren aurkako polizia operazioan atxilotu zuten. Otsailaren 23an ospitalean sartu zuten jasandako tratuaren ondorioz. Akusazio haietaz guztiez absolbitu zuten 2010ean, jasandako guztia jasanda, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Txema Auzmendi, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai lankideekin batera.
Sariak
aldatu- 1991: Bilboko aste nagusiko pregoilaria izan zen Euskaldunon Egunkaria zuzendari gisa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Izorrategi Espondilitis» www.izorrategi.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
- ↑ «Apiterapia» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
- ↑ Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ a b Arbelaitz Mitxelena, Ander. (2015-12-06). «Euskarazko egunkaria aldarrikatzetik egitera» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
- ↑ «Iñaki Uria izango da Hamaika Telebistako zuzendaria» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
- ↑ «'Egunkaria auzia' | 'Egunkaria'-ren itxierako auzipetuak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pello Zubiria |