Galtzaundi Euskara Taldea
Galtzaundi Euskara Taldea Tolosaldeko (Gipuzkoa) euskara elkartea da. 1990eko abenduaren 13an sortu zuten eskualdeko zenbait euskaltzalek, Tolosaldea eskualdean euskara normalizatzeko helburuarekin. Euskara elkarteen loraldian sortu zen Galtzaundi, baina bere aurretik ere Tolosaldea Berreuskalduntzeko Elkartea izeneko taldeanere aritu zen bailaran asmo berdinekin lanean. Axun Aierbe izan zen elkarteko lehen lehendakaria. Gaur egun, Kike Amonarriz da Galtzaundiko lehendakaria.
Galtzaundi Euskara Taldea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | kultur elkartea eta euskara elkartea |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1990eko abenduaren 13a |
webgune ofiziala |
Elkartearen sorreran ezarritako helburuek betetzeko lanean jarraitzen du Galtzaundik gaur egun ere[1]:
- Tolosaldeko euskaltzale guztiak batzea.
- Norberak bere inguruan euskararen erabilpenaren alde egin ditzakeen lanak bateratzea eta bideratzea.
- Tolosaldean euskararen normalizazioa lekuan-leku dauden euskaltzaleen bidez gizarteko alor guztietara hedatzea.
- Tolosaldeko bizitza sozial eta kulturala euskalduntzea.
- Euskarazko kultur jardueran eragin, lagundu eta sortaraztea.
Helburu horiei eragiteko asmoz, hainbat kultur eta normalizazio-ekimen antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak urtean zehar. Elkartearen jarduera esparru nagusia eskualdeko euskaltzale eta herritarren aktibazioan eragitea da. Aktibazioaz gain, aisialdian euskara bultzatzea helburu duten egitasmoak burutzen dira, kultur ekimenak bultzatzen ditu, normalizazio prozesurako beharrezkoak diren diagnosiak eta analisiak egiten dira eta gizarteko hainbat esparrutan eragiten da: lan mundua, etorkinak, hezkuntza, komunikabideak, etab.
Elkartearen sorrera
aldatuSorrera
aldatu80ko hamarkadaren bueltan sortu zen Tolosaldea Berreuskalduntzeko Elkartea eskualdean eta urte batzuetan zehar indartsu aritu ondoren desegin zen. 1990. urtean, ordea, Tolosaldeko euskaltzaleak batzea asmo zuen elkartea sortzeko asmoari ekin zioten euskararen alde lan egiteko asmoa zuten zenbait herritar. Asmo horien ondorioz sortu zen urte bereko abenduaren 13an Galtzaundi Euskara Taldea izeneko elkartea. Tolosako Antonio Maria Labaien Kultur Etxean egindako batzar eratzailean onartu ziren elkartearen estatutuak eta lehenengo zuzendaritza taldea. Honako hauek osatu zuten Galtzaundi elkarteko lehen zuzendaritza taldea[2]:
- Lehendakaria: Axun Aierbe.
- Lehendakari-ordea: Isitxo Larrañaga.
- Idazkaria: Silvia Mateo.
- Diruzaina: Joxe Antonio Goikoetxea.
- Ekonomia-arduraduna: Mikel Mendizabal.
- Kultura-arduraduna: Felix Aiestaran.
- Sentsibilizazio-arduraduna: Josu Iztueta.
- Normalizazio-arduraduna: Kike Amonarriz.
Izenaren jatorria
aldatuElkartearen izena hautatzeko garaian Tolosako Iñauterietako Galtzaundi pertsonaiaren izena hautatu zuten elkartekideek. 'Galtzaundi' Ramos Azkarate idazle tolosarrak sortutako bertso batzuen[3] izena da, herriko Santos Aldasoro Iriarte zapatagile batean oinarritutako istorioa kontatzen duena[4]. Bertso horiek habanera erritmoarekin dira ezagunak; Tolosako inauterietako abesti ezagunenetarikoa eta maitatuena da Galtzaundi[5]. Kantuaren bertsoak Azkaraterenak badira ere, habaneraren doinua Jose Rogel musikagile alakantarraren en El último figurín zarzuelaren zati batean oinarrituta dago[6].
Izen hori hautatzeko ideia Udaberri Dantza Taldean landutako aparteko proposamen bati esker sortu zen. Tolosako plaza eta kale banarentzako izenak jartzeko proposamenak egitea eskatu zuen Tolosako Udalak, eta kale bati Galtzaundi izena jartzea proposatu zuten Udaberritik, horrela, Tolosak hirigintzak ere inauteri ukitua izan zezan. Gero, udalak ideia ukatu zutenean, Joxemi Saizarrek eman zuen proposamena euskara elkartera[7].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Galtzaundi Euskara Taldea - Galtzaundi Euskara Taldea. (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ «Duela 30 urte sortu zen Galtzaundi Euskara Taldea -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ ««Bizimodu zaila izan zuen gizon xumea izan zen Galtzaundi» -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ Galtzaundi. (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ «Urtez urte aldatzen eta irauten duten tradiziozko festak - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
- ↑ «Galtza handietan sartu zuten hanka - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).