Tolosaldeko Hitza 2001eko abenduaren 11n sortu zen euskara hutsezko egunkaria da. Tolosaldeko eskualdea osatzen duten 28 udalerrietako eta Nafarroako Areso eta Leitza herrietako albisteak biltzen zituen.

Tolosaldeko Hitza
MotaTolosaldeko egunkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaTolosa
ArgitaletxeaTolosa Herria Hedabideak
Banaketa
Ekoizpen osoa330
Banatze-eremuaTolosaldea
Maiztasunaegunkaria
www.tolosaldekohitza.info

2013ko urrian ordea, aurrera pauso handi bat eman zuen eta Tolosaldeko Ataria[1] sortu zuten. Aldi horretan Tolosaldean zeuden hiru komunikabideren bateratzetik sortu zen azken hau: Galtzaundi aldizkaria, Tolosaldeko Hitza egunkaria eta Txolarre irratia. Ordura arte eskualdeko herritarrei informatzeko betekizuna zuen hedabide bakoitzak bere aldetik, baina batasun honek Tolosaldeko Ataria izeneko proiektu multimedia aurrera eramateko aukera sortu zuen, sinergiak batuz eskualdeko herritarrei informazio zuzena, multimedikoa eta profesionala emanez.

Udalerriak

aldatu

Tolosaldea

aldatu

Leitzaldea

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Tolosaldea interneten - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu