Ireki menu nagusia

Fermin Lasala Collado

Mandasko dukea» orritik birbideratua)

Fermín Lasala Collado (Donostia, Gipuzkoa, 1832ko uztailaren 17a - Madril, Espainia, 1918ko abenduaren 17a) gipuzkoar politikaria eta historialaria izan zen. Mandas eta Villanuevako duke ezkontide titulua eskuratu zuen, Maria Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobosekin ezkondu zenean, XIV Mandas eta Villanuevako Dukesa eta XVIII Belalcazarreko Kontesa. Ez zuten ondorengorik izan.

Fermin Lasala Collado
Fermín Lasala y Collado.jpg
enbaxadore


Espainiako enbaxadorea Erresuma Batuan


Espainiako enbaxadorea Frantzian


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Espainiako senataria

Bizitza
Izen osoa Fermín de Lasala y Collado
Jaiotza Donostia1832ko uztailaren 17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril1918ko abenduaren 17a (86 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Familia
Aita Fermin Lasala Urbieta
Ezkontidea(k) María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta diplomazialaria
Lantokia(k) Madril
Kidetza Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberal-Kontserbadorea
Artikulu hau semeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fermin Lasala».

Donostiako Egia auzoan lurrak erosi zituen eta etxalde bat egin zuen. Emaztearen omenez Cristina Enea izena jarri zion. Bertan kokatzen da gaur egun Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea. Handik gertu, kale bat dago Mandasko Dukearen izenean, Egia kalea, Alkolea kalexka eta Mundaiz pasealekua elkartzen diren puntuan, Cristina Enea parkearen sarreran. Parte Zaharrean dagoen Lasala plazatxoak (erdian lehoi bat duena), ordea, ez omen darama bere izena, aitarena baizik: Fermin Lasala Urbieta. Hain zuzen ere, aita semeen artean bereizteko, semeari Mandasko duke deitzen zaio gehienetan.[1]

BizitzaAldatu

Donostiako Puyuelo kalean jaio zen, gaur Fermín Calbetón kalea. Familia dirudun batean jaio zen. Fermin Lasala Urbieta zuen aita, Jean Lassalle izeneko merkatari frantziar baten eta bere emazte euskaldunaren semea, eta osaba, berriz, Jose Manuel Collado Parada, biak ere politikoak eta enpresariak eta Donostiako eta Gipuzkoako oligarkiako kide garrantzitsuenetakoak (batez ere, bigarrena).

Gaztetan zuzenbide ikasketak egin zituen eta laster politikan sartu zen. Madrilgo Gorteetan bi aldiz izan zen diputatu (1857 eta 1869an) eta, Crédito Mobiliariorekin, Norteko burdinbidea Gipuzkoan zehar egitea sinatu zuen Parisen aldundiaren izenean. XIV. Mandas eta Villanuevako dukesarekin ezkondu zen, eta ezkontza horren bitartez Mandaseko duke ezkontide bihurtu zen.

Liberala zen, jarrera iluna agertu zuen euskal foruen aurrean eta monarkiaren alde jokatu zuen beti. Cánovas del Castilloren adiskide eta laguntzailea izan zen foruen behin betiko abolizioaren garaian. Probintzia Baskongadoetako Ekonomia Ituna sortzeko zubi lana egin zuen. 1879-1881 urteen artean, ministroa izan zen Espainian, eta Espainiako enbaxadore Parisen (1890) eta Londresen (1895). Historiarako zaletasuna zuen eta hainbat liburu argitaratu zituen:

  • Vicisitudes de la monarquía constitucional en Francia, 1878
  • Discursos leídos ante la Real Academia de Ciencias Morales y Políticas en la recepción pública del Excmo. señor Fermín de Lasala y Collado el domingo 19 de Marzo de 1882, 1882.
  • Una agrupación bascongada de 1820 a 1850, 1888
  • La separación de Guipúzcoa y la paz de Basilea, 1895
  • Última etapa de la unidad nacional: los Fueros vascongados en 1876, obra póstuma del excmo. Sr. D. Fermín de Lasala y Collado, 1924

Oso aberatsa, 85 urterekin hil zen 1918an. Hildakoan, Donostiako hiriari utzi zizkion Cristina Enea etxaldea eta parkea, baita liburutegia ere (18.000 liburukitik gora). Liburutegia Donostiako Liburutegi Nagusian, Konstituzio plazako Udal Liburutegi zaharrean dago, Mandas Dukearen Liburutegia izeneko aretoan. Artxiboa berriz, Foru Aldundiari utzi zion.

KaleakAldatu

ErreferentziakAldatu

 
Fermin Lasalaren omenezko zutarria Cristina Enean (Donostia)
  1. TXILLARDEGI: "Lasalako lehoina". Irutxuloko Hitza, 2007-VII-6.

Ikus, gaineraAldatu