Ireki menu nagusia

María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos (laburrago, Cristina Brunetti; Madril 1831 - Donostia 1914[1]), jatorri italiarreko aristokrata espainiar bat izan zen, Donostian bizi izan zena. Kristinaenea parkeak bere omenez darama izen hori.

Cristina Brunetti
Cristina Brunetti, Duquesa de Mandas.png
Bizitza
Jaiotza Madril1831ko urtarrilaren 25a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Donostia1914ko abuztuaren 13a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Fermín Lasala Collado
Jarduerak
Jarduerak aristokrata

Cristina Brunetti XIV. Mandas eta Villanueva Dukerriaren jabea zen; baita ere XVIII. Belalcázar Konderriaren jabea. Donostiar batekin ezkondu zen 1859an, Fermin Lasalarekin, eta hala, bere senarra Mandasko eta Villanuevako duke kontsorte bihurtu zen[2].

Senarra baino lehenago hil zen (ondorengorik gabe), eta urte gutxiren buruan, Fermin Lasala Mandasko Dukea hil zenean, honen testamentuan agertu zen bere jauregia eta inguruko lurrak Donostiako herriari ematen zizkiola zenbait baldintzarekin, horien artean bat emaztearen izena eraman zezala beti parkeak, Cristina Enea, zehazki. Donostiako Udalak 1926an onartu zuen eskaintza.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «María Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos» geni_family_tree . Noiz kontsultatua: 2018-08-18.
  2. «Mandasko_Duke-Dukesak, foiletoa», Cristina Enea Fundazioa, 2018.01.01, . Noiz kontsultatua: 2018-08-17.