José Manuel Collado
José Manuel Collado Parada (Donostia, Gipuzkoa, 1792ko urtarrilaren 1a - Madril, Espainia, 1864ko abenduaren 11) politikaria izan zen, Donostiako oligarkiaren ordezkari nagusietako bat Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Aduanak Ebrotik Bidasora igaro zitezen eskatu zuen (Azpeitiko Batzar Nagusiak, 1831). Gipuzkoako diputatua izan zen Madrilgo Gorteetan (1836); eta Finantza (1854) eta Sustapeneko ministroa (1856), ondoren. Isabel II.a erreginak 1862an La Lagunako markes eta "Grande de España" izendatu zuen (Baeza, Andaluzia).
José Manuel Collado | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | José Manuel Collado y Parada | ||
Jaiotza | Donostia, 1792ko urtarrilaren 1a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Madril, 1864ko abenduaren 11 (72 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Progresista |
Colladotarrek XIX. mende hasieran Donostiako merkatal etxe boteretsuenetako bat osatu zuten, Iberiar Penintsulako Gerran (1808-1814) eskualdea okupatu zuten armada ezberdinak hornitu baitzituzten.[1] Jose Manuelen aita, Manuel Collado Regato, Santanderkoa zen; ama berriz, Cayetana Parada Etxenagusia, Donostian jaioa.[2]
1828an María de los Dolores Leocadia Echagüe Aracuesekin ezkondu zen. Emakume hau Donostiako beste familia oligarkiko garrantzitsu batekoa zen eta bere lehengusuetako bat, berriz, Rafael Etxague Bermingham jenerala.[3][4] Bestalde, Jose Manuel Collado Fermin Lasala Collado Mandasko dukearen osaba ere izan zen.
1820tik aurrera, La Balandra izeneko elkarte garrantzitsua osatu zuen bere etxean, hango partaide zirelarik besteak beste Elias Legarda, Joaquín Maria Ferrer, Jose, Francisco eta Jose Manuel Brunet, Eustasio Amilibia, Joaquín Calbetón, Claudio Antón Luzuriaga eta Etxague familiako zenbait kide, denak ere Donostiako eta inguruko herrietako eliteko partaide eta merkataritza, finantza mundua edo legegintzari lotuak (Agustin Paskual Iturriaga ezik). Jose Muxika abokatu eta historialariak zioenez, elkarte hau "presio-talde" edo zehazkiago "erabaki-talde" boteretsu bat bilakatu zen, handik zuzentzen ziren Donostiako interes ekonomiko eta politikoak, hiri horretako udala eta merkataritza batzordea norabide batera edo bestera bultzatuz. Herritarren artean liberalismoaren aldeko jarrera sortzen ere bere biziko garrantzia izan omen zuen tertulia honek, baita Donostiako udalak Gipuzkoako foru erakundeekin izandako gatazka politikoa berotzen ere.
Burdinbide Legearen garaian (1855), Madrilen zebilen lanean, eta SEMIren Kontseiluko presidenteordea izan zen. 1856an, berriz, Sustapeneko Ministroa zen Madrilen eta, ondorioz, MZAk, SEMIren erakunde senideak, Aldudeko burdinbide egitasmoa zehazteko aukera ikusi zuen, baina Collado ordezkatua izan zen postuan, eta Aldudeko egitasmoa ere bertan behera geratu zen.
Ezinikusi pertsonal edo politikoen ondorioz, Juan Ignazio Iztuetak Elias Legarda Donostiako jauntxoaren aurka idatzitako poesia anonimoan, beste zenbait oligarken artean Collado ere aipatu zuen (Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda):[5][6]
« | (...) Cuando meto ruido en mi rinconcito, |
» |
Bere alaba Maria de los Dolores 1850ean Castaños jeneralaren ondorengo zen Eduardo Carondelet Donadorekin ezkondu zen, hots, 1851an Portugaleteko lehen markes eta 1869tik aurrera Bailengo hirugarren duke bilakatuko zenarekin. 1878an Donostiako Aiete baserria erosi eta bertan izen bereko jauregi eta parke ezaguna eraiki zituzten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ MUGICA, José: Carlistas, moderados y progresistas (Claudio Antón de Luzuriaga). Donostia: Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, 1950.29. orria.
- ↑ http://ortizdepinedo.com/f2572.htm
- ↑ http://www.geneall.net/H/per_page.php?id=646206
- ↑ http://www.geni.com/people/Mar%C3%ADa-Leocadia-Echag%C3%BCe-Aracues/6000000017746299284
- ↑ https://web.archive.org/web/20140315185025/http://www.euskerazaintza.org/PDF/Euskerazaintza%20Liburuak/Iztueta%B4ren%20olerkiak%20-%20Jose%20Garmendia%20Arruebarrena%20.pdf. 170. orria
- ↑ http://www.iztueta.com/index.php/bibliografia-mainmenu-594/iztuetaren-lanez/537-b-96959115