Lekittarra Arraun Elkartea
Lekittarra Arraun Elkartea (2010 artean Isuntza Arraun Elkartea) Lekeitioko arraun elkartea da. 1977an sortu zuten Balerio Basozabal algortarrak eta lekeitiar kuadrila batek.[1] Orain TKE Ligan ari da.
Lekittarra Arraun Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Isuntza |
Sorrera | Isuntza A.E. (1977) Lekittarra A.E. (2010) |
Herria | Lekeitio, Bizkaia |
Lehendakaria | Santi Zumaran |
Entrenatzailea | Osertz Alday |
Patroia(k) | Iñaki Goikoetxea Kepa Arantzamendi Igor Santxez |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | Lekittarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 KAE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 1 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 7.a (TKE Liga) |
Webgunea | www.lekittarra.com |
Isuntza Arraun Elkartea sortu aurretik arraunketa tradizio txikia izan zuen Lekeitiok. Klubak 1982an atera zuen trainerua lehenengoz eta 1986an Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen. 1999an sailkatu zen bigarren aldiz, oraingoz azken aldia.
TKE Ligako lehen 3 denboraldietan izan zen. 2018an play-offetan igoera lortu[2] eta ordutik TKE Ligan ari da.
Emakumezkoen trainerua ere atera izan du.
Uniformea
aldatuIsuntza taldearen kolorea zuria izan zen eta marra urdin diagonala izan zuen elastikoan. Lekittarrak ere urdina eta zuria konbinatzen ditu elastikoan. Traineruaren izena Lekeittarra izan da beti eta zuria da. Azken urteetan babeslearen eraginez traineruaren aurrealdea kolore laranja deigarriz margoturik dauka eta traineru barrualdea ere laranja kolorekoa da.
Historia
aldatuXIX mendeko garaipenak
aldatuLekeitioko traineru baten lehenengo garaipena oso aspaldikoa da, izan ere 1855ean gertatu baitzen Baionan. 1888an Bilbon arraunean aritu izanaren idatzi bat ere badago.
Isuntza Arraun Elkartea
aldatuAurrez esan bezala elkartea 1977an sortu zen eta 1982an atera zuen lehenengo aldiz trainerua, eta debuta Castro Urdialesko Portus Amanus estropadan izan zuen. 1984an iritsi ziren lehenengo garaipenak, etxean bertan San Antolin jaietan eta 15 egun beranduago El Corte Inglés Banderako bizkaitarren promozio sarian. 1985ean etxeko ABC banderan bakarrik hartu zuen parte berau irabaziz gainera. 1986an sorpresa itzela eman zuen Kontxako banderara sartzean. Hurrengo bi urtetan estropadarik ia ez eta 1989an berriz ere denboraldi osoa egin zuen Carasako Junta de Votoko bandera irabaziz. 90.hamarkadan urtero aritu izan da, eta tarteka Bandera txiki batzutan gailendu da.
1996an Traineruen Euskal Ligan sartu zen eta goranzko joera hasi zuen. 1999an izugarrizko denboraldia egin zuen: Traineru bizkaitarren Ligan bigarren gelditu zen guztira bost estropada irabaziz eta batez ere Kontxara sartu zen oraingoz azkenengo aldiz. Bolada on horrek aurrera jarraitu zuen 2000an Traineruen Euskal Ligako seigarren postua eskuratu baitzuen eta baita liga nagusiko estropada bat irabazi ere, San Pedron hain justu, eta azkenik Bizkaiko txapelduna izan zen.
XXI mendea
aldatuLiga nagusian lehiatzen jarraitu zuen, 2002 arte Euskal Ligan eta ondoren TKE Ligan 2005ean jaitsi zen arte. 2006an berriz igotzeko zorian egon zen, bigarren gelditu baitzen KAE Ligan, non hiru estropada ere irabazi baitzituen. Hurrengo urteetan beti geldituko zen lau onenen artean Ligako traineru indartsuetako bat zela erakutsiz.
2013 urtean denboraldi bikaina osatu zuen. KAE Ligan bigarren postua eskuratu zuen eta bi bandera ere lortu zituen. Play-offetan ehunekoengatik ez zuen lortu TKE Ligara igotzerik, izan ere Bermeon 58 ehunekorengatik bi puntu galdu zituen eta Portugaleten 63 ehunenekorengatik ez zuen estropada irabazi. Hurrengo urteetan ere goialdean ibili zen eta 2018an bigarren egin ondoren play-offetan mailaz igotzea lortu zuen[2].
Hurrengo urtetan arazorik gabe mantendu da goren mailan baina 2022an 11. postua egin eta jaitsiera play-offak jokatu behar izan zituen. Estropada horietan arazorik gabe eutsi zion mailari, Bermeon lehenengo postua eta Portugaleten bigarrena lortu baitzuten; ondorioz, play-offeko sailkapen orokorrean lehenengo postua lortuta mantentzea lortu zuen. 2023ko TKE ligan erdiko txandan finkatu zen, zortzigarren eginez. Kontxako Banderara sailkatzear egon zen, Ondarroak hartu zion aurrea bi segundo eskasengatik[3]. 2024an bigarren txandan egonkortu zen eta zazpigarren postua lortu zuten Ligan, inoizko posturik onena. Ez zuen Kontxako Banderara sailkatzerik lortu.
Palmaresa
aldatu- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Sailkatua (2): 1986 eta 1999
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Zazpigarrena (1): 2024
- Parte hartzeak (9): 2003, 2004, 2005, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
- KAE Liga (0): Bigarren 2006, 2008, 2013 eta 2018an.
- Euskal Liga (0): Seigarren 2000an.
- Traineru bizkaitarren Liga (0): bigarren 1999an.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 1999.
- Txapelduna (1): 2000.
Estropada zaharrak
aldatu- Lapurdiko estropada zaharrak (1): 1855
Gainontzeko estropadak
aldatuTrainerillatan
aldatu- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (1): 2003.
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (2): 2001, 2003.
Bateletan
aldatu- Bizkaiko Batel Txapelketa (1): 2002, 2003
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | TKE Liga, 11.a | - |
2004 | TKE Liga, 11.a | - |
2005 | TKE Liga, 11.a | - |
2006 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2007 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2009 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2010 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2011 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2012 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2013 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2014 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2015 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2016 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2017 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2019 | TKE Liga, 10.a | - |
2020 | TKE Liga, 8.a | - |
2021 | TKE Liga, 10.a | - |
2022 | TKE Liga, 11.a | - |
2023 | TKE Liga, 8.a | - |
2024 | TKE Liga, 7.a | - |
Emakumezkoen trainerua
aldatuLekittarra Arraun Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Isuntza |
Herria | Lekeitio |
Entrenatzailea | Fernando Zugasti |
Patroia(k) | Irati Zendoia |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Lekittarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
2017 urtean emakumezkoen trainerua atera zuen, Lea-Artibai izenarekin[4]. Isuntzako 9 arraunlarik, Ondarroako 9k eta Elantxobeko beste 4 arraunlarik bat egin zuten taldea osatzeko. 2018an formatua errepikatu zuten eta Bizkaiko txapelketan brontzezko domina lortu zuten. 2019tik aurrera Isuntza eta Ondarroa gai izan ziren traineru bana ateratzeko.
2022an emakumezkoen junior taldeak Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi zuen[5]. Talde nagusiak ordea ezin izan zuen trainerua osatu.
- Bizkaiko txapelketa (0): hirugarren 2017an eta 2018an (Lea Artibai) eta 2020an eta 2021ean (Isuntza)
Denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017* | Gipuzkoako Liga, 9.a | - |
2018* | ETE Liga, 7.a | - |
2019 | ETE Liga, 7.a | - |
2020 | ETE Liga, 7.a | - |
2021 | ETE Liga, 7.a | - |
2022 | ez |
- 2017an eta 2018an Lea-Artibai izan zen.
Antolaturiko estropadak
aldatuEstropada ugari antolatzen ditu Isuntzak Lekeition. Garrantzitsuena Lekeitioko Bandera da, urte askotan El Correo-BBK izena izan zuena babesleak zirela eta. Irailean herriko jaietan Lekeitioko San Antolin Bandera antolatzen du.
Honetaz gain ekainean eta Ligaz kanpo Lekeitio-ABC bandera antolatu izan zuen eta azken urteetan Isuntzaren Bandera jokatu da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ISUNTZA Arraun Elkartea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El ascenso de Lekittarra coloca a Bizkaia con la mitad de los botes de la ACT» Mundo Deportivo 2018-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-08-31). «Gozoa dastatu du Ondarroak; gazia, ordea, Lekittarrak eta Kaikuk» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ Torner, Jon. (2017-06-09). «Emakumezkoen arraunean "gauza asko" dago finkatzeko» Slump doktorearen zaintiratua (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ Mikel, Reina(e)ko. (2022-05-30). «Isuntzako gazte mailako emakumeek Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi dute» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
Kanpo estekak
aldatu