Nikita Khrustxov

Sobietar politikaria eta SESBeko Alderdi Komunistaren idazkari nagusia (1894-1971)
Krustxev» orritik birbideratua)

Nikita Sergeievitx Khrustxov[1] (errusieraz: Ники́та Серге́евич Хрущёв, /nʲɪˈkʲitə sʲɪrˈɡʲejɪvʲɪ̈t͡ɕ xrʊˈɕɕof/ ahoskatua; Kalinovka, Ukraina, 1894ko apirilaren 15agreg./ apirilaren 3ajul.Mosku, 1971ko irailaren 11) sobietar estatu-politikaria izan zen, Sobietar Batasunean agindu zuena Gerra Hotzaren garaian. Iosif Stalinen ondorengoa, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren idazkari nagusia izan zen 1953 eta 1964 bitartean, eta Ministro Kontseiluko burua 1958tik 1964 arte. Alderdikideek 1964an boteretik kendu zuten eta haren ordez Leonid Brezhnev jarri.

Nikita Khrustxov

Sobietar Batasuneko lehen ministro

1958ko martxoaren 27a - 1964ko urriaren 14a
Nikolai Bulganin - Aleksei Kosygin

Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako idazkari nagusi

1953ko irailaren 14a - 1964ko urriaren 14a
Iosif Stalin - Leonid Brezhnev
Ukrainako Alderdi Komunistako idazkari nagusia

1947ko abenduaren 26a - 1949ko abenduaren 19a
Lazar Moiseievitx Kaganovitx - Leonid Melnikov (en) Itzuli
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
JaiotzaKalinovka (en) Itzuli1894ko apirilaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa  1922)
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoaerrusiarra
HeriotzaMosku1971ko irailaren 11 (77 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Efrosinya Khrushcheva (en) Itzuli  (1914 -  1919)
Nina Khrustxova  (1965 -  1971ko irailaren 11)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDonetskeko Unibertsitate Tekniko Nazionala
(1922ko abuztua -
Batasun Osoko Industria Akademia
(1929 -
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta iraultzailea
Lantokia(k)Mosku
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Politburoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada Gorria
Graduateniente jeneral
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Bigarren Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Battle of Tsaritsyn (en) Itzuli
Red Army invasion of Georgia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0451979 Musicbrainz: 917807b8-1776-4b0a-ac7a-377c415cd406 Discogs: 3619234 Find a Grave: 579 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1918an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen, eta Batzorde Nagusiko kide izendatu zuten 1934an. Ukrainako Alderdi Sozialistako buru izan zen. Stalinek Politburora eraman zuen Ukrainako abertzaleen aurka egindako lanagatik.

Bigarren Mundu Gerra

aldatu

Bigarren Mundu Gerran, Molotov-Ribbentrop itunaren ondorioz, Alemania naziak eta Sobiet Batasunak Polonia zatikatu zutenean, Khrustxovek parte aktiboa izan zuen sobietarren esku erori ziren eskualde batzuk Ukrainan integratzeko ahaleginean[2].

Geroago, Alemaniak Sobiet Batasuna inbaditu zuenean, alderdi komunistaren izeneko komisario lanak egin zituen Khrustovek fronteko zenbait puntu garrantzitsutan, hala nola 1941eko Kieveko defentsan, 1942ko Kharkoveko erasoan (sobietarrentzat porrotak biak), eta Stalingradeko Guduan (hura, ordea, garaipen handia izan zen)[3].

Gerran, Leonid semea galdu zuen, aireko armadako pilotu zela. Heriotza misteriotsua suertatu zen, ez baitzen aurkitu ez gorpurik ez hegazkinik. Zurrumurrua izan zen urteetan, ihes egin zuela Leonid Khrustxovek alemanen aldera, eta geroago atxilotu zutenean, Stalinen aginduz exekutatu zutela, Nikita aitaren erreguei muzin eginez[4]. Istorioa zurrumurruen esparruan geratu da, baieztapenik gabe.

Stalinen heriotza eta boterera iristea

aldatu

Gerraren ondoren, Stalin 1953ko martxoan hil zen, eta irailean bilakatu zen Khrustxov Alderdi Komunistako idazkari nagusi.[5] Hiru urte behar izan zituen, ordea, Sobietar Batasuneko botere guztia bereganatzeko. Lavrenti Beria, Georgi Malenkov eta Viatxeslav Molotov izan zituen aurkari nagusi botere leia horretan. 1957rako ez zuen aurkari politiko garrantzitsurik alderdiaren barruan, eta ondorengo urteetan ez zuen inolako oztoporik eduki bere politika aurrera eramateko.

Hartutako lehenetariko neurri bat, Stalinen gorpua Moskuko Plaza Gorrian dagoen mausoleotik kentzea izan zen. Hau bertan jarri zuten bere heriotzaren ondoren, Leninen gorpuaren aldamenean. Keinu hori hurrengo urteetan Khrustxov berak bultzatu zituen desestalinizazioaren eta erreformen ikur bihurtu zen. Hala ere, Khrustxoven agintaldian gertatu ziren Gerra Hotzeko unerik tirabiratsuenak, hala nola Kubako misilen krisia.

Khrustxov eta desestalinizazioa

aldatu

Khrustxovek berak bultzatu zituen desestalinizazioaren ondorioz, aldaketa eta krisi sakonak sorrarazi zituen COMECONeko, Sobietar Batasuneko herrialde aliatuetan. 1956ko hitzaldi sekretuan hurrengoa adierazi zuen:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Hitzaldi sekretua (Khrustxev)
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Argi dago Stalinen aginduei jarraituz egin zirela gehiegikeria asko, Alderdiaren arauak eta sobietar legezkotasuna bortxatuz. Stalin ez zen inorekin fidatzen, bere mesfidantza gehiegizkoa zen. Norbaiti begiratu eta ondokoa esateko gai zen: Zergatik da gaur hain iheskorra horren begirada? Edo, zergatik ematen dit bizkarra eta ez dit begietara zuzenean begiratzen? Gaixo-izaerako errezelo horrek erabateko mesfidantza sortzen zuen harengan, baita aspalditik ezagutzen zituen alderdiaren baitako goi-mailako langileenganakoa ere. Toki guztietan eta une oro «etsaiak» ikusten zituen, aurpegi bikoitzeko lagunak, «espioiak». Mugarik gabeko boterea zuenez, erabaki bidegabeak hartzen zituen eta pertsonak moralki zein fisikoki txikitzen zituen. Horren guztiaren ondorioz, inork ez zuen iritzirik ematen. [...]

Arazo hori seriotasunez eta behar bezala aztertu behar dugu (pertsonalitateari aintza), Stalinen bizitzan gertatu zen bezalakorik berriro ere gerta ez dadin. Berak ez zuen inondik inora ez zuzendaritzarik, ez talde-lanik onartzen, eta indarkeria beldurgarriz baliatu zen, ez soilik aurka zegoen edonoren aurka, baita bere izaera despota eta apetatsua zalantzan jartzen zuen edonoren aurka ere. [...]

Stalinek sortu zuen «herriaren etsai» kontzeptua. Esapide horren arabera, alferrik zen arazo baten erdian harrapatuta zeuden lagunen akats ideologikoaren proba bilatzea. (...) Funtsean, eta egia esateko, arau juridiko guztiei muzin eginez, erruduntasun-proba bakarra akusatuaren «aitorpena» zen eta, ondoren egin diren ikerkuntzek erakutsi dutenaren arabera, «aitorpenak» akusatuak fisikoki presionatu ondoren lortzen zituzten.

»

[6]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


1959an New Yorken emandako hitzaldian, distentsioa proposatu zien AEBei.

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Nikita Khrustxev-en hitzaldia
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Proposatzen dizuegun bakezko bizikidetzarako politikak benetan «banatu» egingo lukeela mundua irakurri dut zuen egunkarietan. Bakezko bizikidetza zehazki zer den ulertzeko era ezin okerragoa da interpretazio hori. Guk, berez, kontrakoa lortu nahi dugu: bakezko bizikidetza eta gero eta harreman zabalagoak herrien artean, ekonomiaren eta kulturaren arloetan. Aitzitik, kontrakoa gertatzen da bizikidetza eta konpetentzia ukatuz gero, ukatze horrek herrialdeen arteko harremanak etenarazten baititu eta «gerra hotza» bultzatzen baitu.

»

[6]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri



Botere galera

aldatu

1964an, SBAKak agintetik kendu eta Leonid Brezhnev jarri zuen haren ordez. Politika mundutik guztiz baztertua igaro zituen azken urteak. 1971n hil zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Berria Estilo Liburua. Berria.
  2. Taubman, William,. Khrushchev : the man and his era. (1st ed. argitaraldia), 135-137 or. ISBN 0393051447. PMC 50124301. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  3. Taubman, William,. Khrushchev : the man and his era. (1st ed. argitaraldia), 168-171 or. ISBN 0393051447. PMC 50124301. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  4. Tompson, William J.. (). Khrushchev--a political life. St. Martin's Press, 82 or. ISBN 0312123655. PMC 30623891. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  5. Lur entziklopedietatik hartua.
  6. a b Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikita Khrustxov  
Mikhail GorbatxevKonstantin TxernenkoYuri AndropovLeonid BrezhnevNikita KhrustxevStalinLenin