Apolonio Rodaskoa
Apolonio Rodaskoa[1] (antzinako grezieraz: Απολλώνιος ο Ρόδιος, Alexandria, K.a. 295 – Rodas, K.a. 215) poeta greziarra zen, Argonauticas poema epikoaren egilea, hain zuzen ere.
Apolonio Rodaskoa | |||
---|---|---|---|
← Zenodotus (en) - Eratostenes → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alexandria, K.a. 295 | ||
Heriotza | Rodas, K.a. 215 (79/80 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, liburuzaina, mythographer (en) , grammarian (en) eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
- Artikulu hau poetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apolonio».
"Rodaskoa" deitzen zaio han igaro izan zuelako bere bizitzaren parterik handiena eta, ia erabateko ziurtasunarekin, hango hiritartasuna hartu zuelako. Alexandrian egin zituen ikasketak, eta Kalimako izan zuen maisu eta ikaskide gisa Eratostenes fisikari eta astronomoa. Hogeita hamar urte inguru zituela, Ptolomeo II.ak bibliotekari izendatu zuen, Efesoko Zenodoto gramatikari ospetsuaren ondorengo izateko. Aldi berean, Ptolomeoren semea, Ptolomeo III.a Evergetes izango zena, eskolatzeko mandatua jaso zuen.
Karguan aritu zen hogei urteetan Argonauticas poema epiko famatua konposatu zuen. Jasonek gidatzen zuen eta era guztietako heroi mitiko tripulatzaile gisa zituen Argos ontziak Kolkidara, urrezko ahari-larruaren bila, egindako bidaia kontatzen du.
Gramatikari buruzko hainbat liburu ere idatzi zituen. Kalimako maisuarekin, narrazio-poema luzeen etsai porrokatua zenarekin, eztabaidan aritzen zen.
Ez dago oso garbi zergatik joan zen Rodasera. Batzuen ustez, Argonauticas poemak haren kideen irainak eragin zituen, eta horrek bultzatu zuen Rodasen bizitzera. Rodasen berridatzi egin zuen bere lana, eta ospea eta esker ona jaso zituen.
Kalimakorekin zuen etsaitasunaz ere ez dira ikertzaileak ados jartzen.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Apolonio Rodaskoa Perseus Proiektuan.