Ireki menu nagusia

Erraldoiak, antzinako mitologietan, literaturan eta erlijioan agertzen diren pertsonaiak dira. Ohi, giza itxurakoak dira, baina gizakiak baino askoz garaiagoak. Batzuetan, inozoak izaten dira, baita maltzurrak ere. Beste batzuetan, berriz, gizakiei laguntzeko prest egoten dira. Erraldoi bezala, erraldoitasun izeneko gaixotasuna jasaten duten pertsonei ere ematen zaie.

Erraldoienganako sinensmenaren jatorriaAldatu

Erraldoiei buruzko istorioak, baliteke antzinako zibilizazioetatik etortzea. Saxo Grammaticusek, adibidez, erraldoiek derrigorrez existitu behar zutela esaten zuen, beste ezerk ez baitzukeen azalduko harresi, harrizko monumentu eta estatuen esistentzia. Orain, argi dago horiek erromatar eraikuntzen hondakinak direla. Antzeko moduan, El Navegante izeneko olerki anglosaxoiak, egile jakinik ez duena, erraldoiek eraikitako harresi altuez hitz egiten du. Erraldoiak ziren halako eraikuntzen jatorriaren azalpenik errazena.

Ziklopeek, euren jatorria, Sizilia aldean aurkitutako historiaurreko elefanteen burezurretan izan dezake. Elefante batek ze itxura duen jakin ezean, tronpa dagoen tokia, begizulo erraldoitzat har daiteke.

Erraldoiak antzinateko historianAldatu

Gilgamesh eta EnkiduAldatu

Erraldoiekin harremana duen lehen mitoa, Gilgameshena da, mesopotamiar mitologiari dagokiona, sumertarrenari zehazki. Gilgameshi buruz, ukondo (neurri)tan 5,60 metroko altuera baliokidea hartzen zuela esaten da, positiboki hartutako altuera kasu bat izanda, bere heroi eta errege balioa gehitzeko

Enkidu, Gilgameshen Epopeiako bere laguna izaki oso primitibo bezala agertzen da, baita zibilizatu gabea ere, eta zoofiliaren praktikatzailea. Hala eta guztiz ere, pertsonaia positibo bat da, heroiaren lagun bihurtzen dena.

Krishna eta PutanaAldatu

Indiar mitologian, Putana izeneko deabru anderea agertzen da. Bere botere mistikoekin, altuera normaleko emakume bihurtu ahal izan zen, eta Iashodágana hurbilduz, honi, honen seme zen Krishnari titia ematea eskatuz. Krishnak, Putanaren titi pozoitutik edaten du, Putanak berak propio pozoitua zuena, eta, honela, Krishnak deabru anderea akabatu zuen bere pran (bizi energia) xurgatuz.

Putana berehala iritsi zen izpirituen mundura, purutzeko berraragiztatzetik pasa gabe, Krishnak, ama edo inude bezala onartu baitzuen.

Greziar mitologiaAldatu

Greziar mitologiak, Hiperboreoei buruz hitz egiten du, iparraldeko haizetik haratago bizi ziren erraldoiak. Eta, euren mitoen artean erraldoiei buruzko erreferentzia anitz aurki daiteke, titanenak bezala, horietako bat, Prometeo izaki, gizakiei sua ekarri ziena. Erraldoiak, Homerok idatzitako Odisea liburuan agertzen diren ziklopeak ere badira, horien artean, Polifemo ezagunena. Honek, Odiseo eta bere lagunak harrapatu zituen, jateko asmoz, baina Odiseok, ziklopea garaitzea lortu zuen.

Germaniar mitologiakAldatu

Eskandinabiar mitologian, erraldoiak, (Jotunak) sarri ibiltzen dira jainkoen aurkako borrokan. Bereziki, Europa iparraldeko mitologietan, non Odin gurtzen zen, izotzezko erraldoiak agertzen dira, Æsir jainkoen aurka amaigabeko borrokan arituz. Jainko hauek berak, Bestla erraldoia eta Bor jainkoaren ondorengoak dira, eta, Ragnarök izeneko munduaren amaierako gudan, izotzezko erraldoiek Asgarda hartuko dute, jainkoen egoitza, eta munduaren amaiera eragingo dute. Eddako prosa eta olerkietan bildutako mitologia honen forma landuagoan, erraldoiak dira eskandinabiar mitologiako munstro gehienen jatorria, Fenrir otsoa kasu, batzuetan, jainkoekin modu baketsuan eta adeikorrean ere jokatzen duten arren.

Jotunen aita Ymir izan zen, existitu zen lehen izaki biziduna, eskandinabiar mitologiako sorketaren mitoaren arabera. Gainontzeko erraldoiak, Ymirren izerditik jaio ziren.

Gales eta Irlandako folklorean, erraldoien aurkako borroken istorioak oso arruntak dira. Hortik, erraldoiak erromantze bilduma bretoi eta arturikoetara pasa ziren, eta, iturri hauetatik, Torcuato Tasso, Ludovico Ariosto, eta, azken honen jarraitzaile izan zen Edmund Spenserren ipuin heroikoetara pasa zen. Desesperación izeneko erraldoia, John Bunyanen El progreso del peregrino izeneko liburuan agertzen da. Eskandinabiar eta anglosaxoi mitologiak, erraldoiei buruzko istorioetan oso aberatsak dira, non, hemen, banandutako arraza bat bezala agertzen diren, baina jainkoen oso antzekoak, eta sarri borrokatzen dute Thorren aurka. Ogroak eta trollak, erraldoien oso antzekoak diren gizaki itxurako izakiak dira, hainbat europar lurraldetako folklorean agertzen direnak.

Hebrear erlijioanAldatu

Itun Zaharrean, Nephilim izeneko erraldoi arraza bat dago. Arraza honetakoa zen Goliat, Davidek habailarekin garaitu zuen erraldoia. Nimrod ere arraza honetakoa zela esaten da.

Euskal mitologianAldatu

Euskal mitologiako erraldoiak, jentilak, basajaun eta basandereak eta Tartalo ziklopea daude

LiteraturanAldatu

Erraldoi historikoakAldatu

Ikus, gaineraAldatu