Ida mendia (Turkia)
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Ida mendia[1] (turkieraz: Kazdağı, kazdaːɯ ahoskatua, Kaz Dağları, edo Karataş Tepesi)Asiako mendikate bat da (1774 metro punturik garaienean), Troadean, Turkian dagoena, Troiako lurraldea mugatzen duena. Tontorrik garaienak Cotyle eta Gargaro dira. Azken hau, sarri elurtuta egoten da. Troaden aurrera egiten duen gainak, Lekto izena hartzen du.
Ida mendia (Turkia) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.770 m |
Azalera | 700 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 39°42′N 26°50′E / 39.7°N 26.83°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Turkiako probintzia | Balikesir probintzia |
- Artikulu hau Turkiako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ida».
Lekto, antzinatean, antzinatean, Tenedosetik Lesbosera nabigatzeko kostaldeko ibilbidean kokatua zegoen.
Kareso (Kokabas Çay), Rodio (Koka Çay), Graniko (Biga Çayi), Esepo (Gönen Çay), Eskamandro (Mendere Çay) eta Simois (Dümruk Su) mendi honen iparraldeko magaletik igarotzen dira, Lektotik nahiko urrun.
Estrabonen arabera[2][3], Lektoko gainean okertu ondoren Ideo edo Adramiteno Golkoa zabaltzen da, Gargara eta Pirra gainek mugatua alde banatatik.
Mitologia[4] Aldatu
Homeroren[5] testuetatik eta Troiar Ziklotik sortutako elezaharrek, hainbat gertaera mitologikoen eskenategi bihurtzen dute:
- Ganimedes printze troiarra Zeusek bertan hazten du.
- Afroditak, bertan liluratu zuen Ankises hilkorra
- Paris, Priamo erregearen semea bertan utzia da jaio ondoren, eta, Parisek berak, bertan aurkitzen du beranduago bere emaztea izango den Enone. Bere epaiketa ospetsuaren tokia ere bada.
- Olinpiar jainkoak, bertan geratzen dira Troiako gerra ikusteko
Hera eta Zibeleren santutegia ere bazen. Zibele, han, Mater deum magna Idaea, "Jainkoen Jainkosa Ama, Idako jainkosa" zen. Izan ere, bertan ezarriko zen K. a. VIII. mendean Galaziako Pesinonte utzi ondoren.
Homerok, mendikatea, "Mila iturrien Ida" bezala deitu zuen. Mendiaren maldak, animalia basati asko dituen basoz estaliak daude. Ida, "animalia basatien ama" bezala ere deitua da.
Batzuetan, Ida izenak, Troade osoa izendatzen du.
- Çoban, Ramazan Volkan. İda Dağı'ndan Kaz Dağına; Yöre Anlatılarının Karşılaştırmalı Mitoloji Tarafından İncelenmesi, III. Ulusal Kazdağları Sempozyumu (Balıkesir, 2012)
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Ida mendia» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ (Grezieraz) «Γεωγραφικά - Βικιθήκη» el.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ «LacusCurtius • Strabo's Geography» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dioses y héroes en las montañas sagradas de Grecia» historia.nationalgeographic.com.es 2018-08-02 (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
- ↑ «Biografia de Homero» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).