Konstantinoplako Patriarkatza Ekumenikoa

eliza ortodoxo autozefaloa
Konstantinoplako Patriarkatu Ekumenikoa» orritik birbideratua)

Konstantinoplako Patriarkatza Ekumenikoa (grezieraz: Οἰκουμενικόν Πατριαρχεῖον ΚωνσταντινουπόλεωςOikoumenikón Patriarkhíon Konstantinoupóleos, ikumeniˈkon patriarˈçion konstandinuˈpoleos ahoskatua; latinez: Patriarchatus Oecumenicus Constantinopolitanus;[1] turkieraz: Rum Ortodoks Patrikhanesi[2]) komunio ortodoxoko eliza autozefaloetako bat da. Konstantinoplako patriarka du buru, Eliza ortodoxoaren patriarka ekumenikoa ere badena. Ekumeniko titulua, soilik ohorezkoa da, ez baitu berezko eskumenik beste Eliza ortodoxoen gaietan, baina Eliza ortodoxoen hierarkian ohorezko nagusitasuna (primus inter pares) onartzen zaio.[3] Gaur egun, diasporan sakabanatuta dauden 3,5 milioi fededunen gaineko jurisdikzioa du, baita Turkiako eta Egeo itsasoko ortodoxoen gainekoa ere. Egoitza patriarkala Fanar auzoan dago, Istanbulgo Fatih barrutian.

Konstantinoplako Patriarkatza Ekumenikoa
Datuak
Mota Eastern Orthodox patriarchate (en) Itzuli
Herrialdea Turkia
Gobernantza
Presidentea Patriarch Bartholomew of Constantinople (en) Itzuli
Egoitza Istanbul
Osatuta
ec-patr.org

ErreferentziakAldatu

  1. (Latinez) Vaticako Hiria. (1978). Pontificia Commissio Codici Iuris Canonici Orientalis Recognoscendo. , 3 or..
  2. Ortaylı, İlber. (2003). Osmanlı Barışı. , 14 or. ISBN 975-6571-50-0.
  3. The Patriarch Bartholomew. in: 60 Minutes. CBS 2009-12-20.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.