Joan Ebanjelaria
Joan Ebanjelaria edo Joanes Ebanjelaria[1] —arameraz: ܝܘܚܢܢ ܫܠܝܚܐ, Yohanan Shliha; hebreeraz: יוחנן בן זבדי, Yohanan ben Zavdi; koinéz: Ἰωάννης; latinez: Ioannes, «Jaungoikoa errukitsua da»— Jesus Nazaretekoaren apostoluetako bat izan zen. Adituen artean eztabaidatua da, Joan apostolua eta Joan Ebanjelaria, Joanen Ebanjelioa idatzi zuena, pertsona bera diren, baina Elizak horrela dela onartzen du. Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: Asia Txikia, Toskanako zenbait hiri eta abar. Jaieguna abenduaren 27an ospatzen da. Hainbat titulurekin ere izendatzen da: Done Joanes, Jaun Done Joanes, San Joan, San Joanes, Jondoni Joanes (Lap. eta BNaf.) edo Jondane Joanes (Zub.).[2][3]
Joan Ebanjelaria | |||
---|---|---|---|
30 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Betsaida, 11 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Talde etnikoa | Juduak | ||
Heriotza | Efeso, c. 100 (87/88 urte) | ||
Hobiratze lekua | Turkia | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Zebedee | ||
Ama | Maria Salome | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | aramera | ||
Irakaslea(k) | Jesu Kristo historikoa Jesus Nazaretekoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Arrantzalea, teologoa, mistikoa eta autorea | ||
Santutegia | |||
Abenduaren 27 eta Abenduaren 26 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna judaismoa | ||
Bizitza
aldatuGalileako Betsaidan sortu zen, Tiberiadesko aintziratik hurbil, Zebedeo eta Salome izan zituen guraso eta Jakue Nagusia apostolua zuen anaia. Jesu Kristoren lehen jarraitzaileetariko bat izan zen eta, Ebanjelioen arabera, bere begiz ikusi zituen Tabor mendiko antzaldaketa eta Kristoren nekaldia, Kristok bere ama zaintzeko ardura eman zion gurutzean zegoela eta Petrirekin batera aurkitu zuen Hilobi Santua hutsik. Tradizioaren arabera, Efeson hil zen, K.o. 100. urte aldera. Laugarren Ebanjelioa, Apokalipsia eta hiru Epistola idatzi omen zituen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.