Lezea
Lezea (La Leze gazteleraz) Arabako Egino herrian (Asparrena) dagoen haitzuloa edo leizea da, Ilarduiatik gertu. Haitzuloa ezohikoa da, sarrera eta irteera duela, Altzaniako mendilerroa iparretik hegora guztiz zeharkatzen baitu. Olano (1.082 m) eta Albeiz (1.012 m) mendiak kobazuloaren goiko aldean daude.
Lezea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Egino eta Araba |
Koordenatuak | 42°52′50″N 2°16′27″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 745-636[1] |
Sakonera | 107[1] |
Luzera | 572[1] |
Bisitagarria | bai |
Haitzuloan barrena mendilerroa aldez alde zeharkatzea kirol abenturako jarduera gisa inguru hartan eskaintzen den aukeretako bat da; eskaladako materiala behar da horretarako. Kobazuloaren inguruetan, eskalada eskola dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Cueva de la Leze. Barranquismo 2003-04-01 (Noiz kontsultatua: 2010-06-27).
Kanpo estekak
aldatu- «Barranquismo en La Leze», Gasteiz-ric.blogspot.com bloga. Lezearen deskribapena dakar.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |