Josep Carner i Puig-Oriol, literatura munduan José Carner izenarekin ezaguna (Bartzelona, 1884ko otsailaren 9Brusela, 1970eko ekainaren 4), poeta, kazetari, antzerkigile eta itzultzaile katalana izan zen. Poeta katalanen printzea gisa definitu zitzaion.

Josep Carner

(1970)
president of PEN català (en) Itzuli

1959 - 1965
Carles Riba - Jordi Rubió i Balaguer
Bizitza
JaiotzaBartzelona1884ko otsailaren 9a
Herrialdea Mexiko
 Espainia
BizilekuaBartzelona
Hendaia
Le Havre
San José
Genova
Mexiko
Paris
Beirut
Brusela
HeriotzaBrusela1970eko ekainaren 4a (86 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Familia
AitaSebastián J. Carner
Ezkontidea(k)Émilie Noulet (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea, diplomazialaria, antzerkigilea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Europako Kolegioa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaKatalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
MugimenduaNoucentismea
Q11942501 Itzuli
Izengoitia(k)Pere de Maldar, Bellafila, Calíban, Joan d'Albaflor eta Joan Sitjar
Genero artistikoaolerkigintza
antzerkia

Musicbrainz: 22864dc5-1bcf-4dd0-9448-b9b1302f1c0c Discogs: 2740657 Find a Grave: 25338111 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere aita kazetari ezaguna zen, Sebastián J. Carner, redactor jefe del diario carlista El Correo Catalán egunkari karlistaren erredaktorea eta La Hormiga de Oro aldizkari katolikoaren zuzendaria. 1897an Bartzelonako Unibertsitatean sartu zen; han ideia katalanistak ezagutu zituen. Zuzenbidearen eta Filosofiaren lizentziak atera zituen. Hedabide desberdinetan idazten hasi zen, besteak beste Montserrat eta La Atlántida aldizkarietan. Beste hedabide zuzendu zituen: Catalunya (1903-1905), Empori (1907-1908) eta Catalunya (1913-1914). 1911an Institut d'Estudis Catalans erakundean Filologi sailaren partaidea izendatu zuten. Pompeu Fabrarekin batera hizkuntza normalizatzen eta aberasten lan egin zuen. Katalanezko literatura, bestetik, lanbide gisa bultzatu nahi zuen eta helburu horrekin Enric Prat de la Ribarekin lan egin zuen.

XX. mende hasieran La Veu de Catalunya egunkarian lanean hasi zen; han 1928 arte idatzi zuen. 1915ean Carmen de Ossa txiletarrarekin ezkondu zen; bi seme-alaba izan zituzten: Anna Maria eta Josep.

1920an, Carner, Madrilen, kontsul gorputzetarako oposizioetara aurkeztu zen. 1921eko martxoan diplomazian sartu zen. Lehen tokia Genova izan zen, Espainiako kontsul ordea gisa. Hara joan zen familia guztiarekin. Lanaren bidez beste leku askotan bizi ziren: Costa Ricako San José, Haga, Hendaia, Beirut, Bruselas eta Paris. Espainian militarrek estatu kolpea 1936an eman zutenean, Carner Errepublikaren aldeko jarrera hartu zuen, diplomakari artean gutxienekoa izan zen. Inoiz ez zen Kataluniara itzuliko. Frankisten garaipenak erbestera kondentau zuen. Paul Valéryren idazkaria izan zen Émilie Nouletekin ezkondu zen eta lehendabizi Mexikora joan zen, 1939tik 1945ra, eta ondoren Belgikara.

Mexikon erbesteratuen aldeko lan handia egin zuen, bai Junta de Cultura Española zelakoan, baite ere Laguntza Batzordean. Ondoren, Mexikoko Espainiako Etxean eta El Colegio de Méxicon aritu zen, 1940tik 1945ra. Beste aktibitateen artean ere irakasle gisa aritu zen, historiari buruz eta literaturari buruz kurtso batzuk ematen. Mexikoko bi unibertsitateetan lan egin zuen halaber: Guadalajarako Unibertsitatean eta Moreliako Michoacana Unibertsitatean.

Josep Carnerren artxiboak eta liburutegia Kataluniako Liburutegian daude jasota.

Garrantzia poesian aldatu

Parnasianismo eta sinbolismo frantsesesaren eragina nabaria izan zuen. Hizkuntza klasikoa erabili zuen. Idazle belaunaldi berrien eredua izan zen. Charles Dickens, Thackeray, George Eliot eta beste idazle ingeles batzuen lanak katalanez itzuli zituen.[1]

Carner euskaraz aldatu

Gerardo Markuletak Carnerren poema batzuk euskaratu ditu. Antologia honetan aurki daitezke:

Obra aldatu

Poesia aldatu

Josep Carner Kataluniako lehen poeta modernoa izan zen.

  • Llibre dels poetes (1904)
  • Primer llibre de sonets (1905)
  • Els fruits saborosos (1906)
  • Segon llibre de sonets (1907)
  • Verger de les galanies (1911)
  • La paraula en el vent (1914)
  • Auques i ventalls (1914)
  • El cor quiet (1925)
  • El veire encantat (1933)
  • La primavera al poblet (1935)
  • Nabi (1941)
  • Paliers (1950)
  • Llunyania (1952)
  • Arbres (1953)
  • Poesía (1957) (aurreko poesiaren bilduma berrantolatuta).
  • Absència (1957) (Poesía barruan sail bat bezala agertu zen).
  • El tomb de l'any (1966)

Antzerkia aldatu

  • El giravolt de maig (1928) (Eduard Toldrà operarentzako liburuxka izan zen).
  • Misterio de Quanaxhuata (1943) (Mexikoren omenez gaztelaniaz idatzitako lana).
  • El Ben Cofat i l'Altre (1951) (aurrekoaren egilearen katalanezko bertsioa).
  • Cop de vent (1966)

Prosa aldatu

  • L'idil·li dels nyanyos (1903)
  • La malvestat d'Oriana (1910)

Artikuluak, ipuinak, hizkuntza-jolasak aldatu

  • Les planetes del verdum (1918)
  • Les bonhomies (1925)
  • Tres estels i un ròssec (1927)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu