Ireki menu nagusia

Joan Maragall i Gorina (Bartzelona, 1860ko urriaren 10a - Bartzelona, 1911ko abenduaren 20a) olerkari kataluniarra izan zen. Pasqual Maragall politikariaren aitona zen. La vaca cega (1895) haren olerki ezagunenetakoa da.

Joan Maragall
Joan Maragall 1903.jpg
Bizitza
Jaiotza 1860ko urriaren 10a1860ko urriaren 10a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Bartzelona1911ko abenduaren 20a (51 urte) (51 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Clara Noble Malvido Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerak poeta, itzultzailea, idazlea, kazetaria eta legelari-poeta
Influentziak Narcís Oller
Kidetza Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
Mugimendua modernismo katalana
Genero artistikoa olerkigintza
Signatura maragall.svg

BizitzaAldatu

Ehungintzan aritzen zen familia batean jaio zen. Zuzenbide ikasketak amaitu ondoren hasi zen idazten. Lan gehiena katalanez egin zuen, gaztelaniaz ere zerbait idatzi bazuen ere. Haren idazkeraren ezaugarriak gauzen aurrean duen ikuspegi irekia, sentsualtasuna, eta ukitu erlijiozko eta kosmikoa dira. Goetheren itzultzaile ere izan zen. Lan azpimarragarrienak hauek izan zituen: Notes autobiogràfiques (1885-86), L'oda infinita (1888), Poesies (1895), Visions i Cants (1900), Les disperses (1904), Enllà (1906), Seqüències (1911).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Maragall  

ErreferentziakAldatu