Jone Goirizelaia Ordorika
Jone Goirizelaia Ordorika (Bilbo, Bizkaia, 1956ko urriaren 30a) abokatua eta politikaria da. Bereziki ezaguna ezker abertzaleko militante eta politikaria izateagatik eta baita ETAko kideen abokatu defendatzailea izateagatik ere.
Bizitza
aldatuFamilia
aldatuJone Goirizelaia ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Iñaki Goirizelaia ingeniaritzan doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohiaren arreba da.[1]
Ruper Ordorika abeslari eta musikari gipuzkoarra du lehengusua,[2] amaren partez.
Ibilbide profesionala
aldatuDeustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, Iñigo Iruinekin batera.
Iñigo Iruinekin batera erreferentea da ezker abertzaleari lotutako abokatuen artean. Nabarmen agertzen da Auzitegi Nazionaleko epaiketetan, eta ETAri laguntzea leporatzen dieten ezker abertzaleko kideen aurkako defentsa-lanak egin ohi ditu. Beste kasu batzuen artean, Iñigo Cabacasen familiaren interesak ere defendatu ditu.[3]
Nazio Entzutegian errespetu profesionala diote Joneri. Bikain ezagutzen du eremua, baliabideak bikain erabili, formalismoak aztertu eta errespetuz jarduten du beti.[4]
Jone Goirizelaiak Bilbon dauka abokatu bulegoa Bidebarrieta Abokatuak deitua,[5][6] Kepa Landarekin batera, besteak beste.
Ibilbide politikoa
aldatu1990eko hauteskundeetan, Herri Batasuneko (HB) legebiltzarkide hautatua izan zen Eusko Legebiltzarrean, eta HB eta Euskal Herritarrok (EH) taldekide modura kargua berritu zuen 2005era arte. Urte horretan ezin izan zen berriro hauteskundeetara aurkeztu, Espainiako Alderdien Legea aplikatuz Batasuna legez kanpo geratu zelako.
Ahotsak kolektiboko kide izan da. Euskal gatazkari irtenbide elkarrizketatua eta indarkeriarik gabea ematearen aldeko sentsibilitate politiko desberdineko emakumeen kolektiboa da, eta 2006an sortu zen, Rodríguez Zapateroren gobernu sozialistaren ETArekiko bake-prozesuan zehar.
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskal Herria Bilduren (EH Bildu) Bizkaiko hautagaitzaren zortzigarren lekua hartu zuen, baina ez zen hautetsia izan. Oskar Matutek Kongresuko diputatu aukeratzeari uko egin ondoren, Eusko Legebiltzarreko diputatu aktaz jabetu zen 2016ko uztailaren 18an.[7] Akta berritu zuen 2016ko iraileko hauteskundeetan.[8]
2019an EH Bilduk Bilboko alkategai izateko aurkeztu zuen bere burua, zinegotzi kargua lortuz.[9][10]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 6 Argazkitan. eitb.eus.
- ↑ dantzancom. «Iñaki Goirizelaia: «Bailar es una forma de comunicarse»» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2017-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'La sentencia de Cabacas se queda corta; no se ajusta a lo que ocurrió'» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ C. Martínez, Isabel. «El último rostro 'abertzale'» El País.
- ↑ «Landa Goirizelaia Tudanca Altuna Sociedad Limitada Profesional» axesor.es.
- ↑ «Landa Goirizelaia Tudanca Altuna Sociedad Limitada Profesional» justicia24.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jone Goirizelaia vuelve al Parlamento Vasco para sustituir a Oskar Matute» ELMUNDO 2016-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ «Composición del Parlamento vasco 2016: los 75 parlamentarios . El Correo» web.archive.org 2017-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El ex alcalde José María Gorordo apoya a Jone Goirizelaia a la alcaldía de Bilbao» ELMUNDO 2019-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ Press, Europa. (2018-06-11). «Jone Goirizelaia será la candidata de EH Bildu a la Alcaldía de Bilbao y Bea Ilardia a las Juntas de Vizcaya» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jone Goirizelaia Ordorika |