Bidebarrieta Abokatuak
Bidebarrieta Abokatuak (gaztelaniaz: Abogados Bidebarrieta), Euskal Herriko abokatu bulego bat da[1].[2] Zuzenbide Penalean eta Giza Eskubideetan espezializatua dago.
Bidebarrieta Abokatuak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | abokatu-langela |
Jarduera sektorea | abokatu-langela |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Enplegatuak | 6 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sociedad de responsabilidad limitada |
Historia | |
Sorrera | 2008 |
Historia
aldatu2008ko ekainaren 2an[3] sortu zuten abokatu bulego hau Ana Tudanca de la Guardiak, Kepa Landa Fernandezek, Jone Goirizelaia Ordorikak eta Luis Altuna Urrestik. Empresa-erregistroko izena Landa, Goirizelaia, Tudanca & Altuna (Abokatuak) B.M.P. (Baltzu Mugatu Profesionala), baina abokatu-bulegoaren izena Bidebarrieta Abokatuak da.
Abokatu bulego honek ezker abertzalearen eta euskal ezkerraren defentsa eraman du askotan, haien artean: Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Rafa Díez, Patxi Zabaleta... Bulego honi errespetu profesional handia dio Espainiako Nazio-Entzutegiak, bere lan txukun eta errespetuzkoa dela eta[4].
Gaur egun abokatu-bulego honetan jarduten dute Ana Tudancak, Kepa Landak, Jone Goirizelaiak (legebiltzarkidea), Luis Altunak (Maruri-Jatabeko zinegotzia) eta Ibon Altuna Goirizelaiak (Jone Gorizelaiaren semea, abokatua eta Itziarren Semeak taldeko abeslaria).
Bulegoak defendatutako kasu ezagunak
aldatuBidebarrieta Abokatuak abokatu bulegoak defendatu dituen kasuen artean:
- Arnaldo Otegiren auzia (2011)[5][6][7]
- KutxaBanken presidente ohia Mario Fernandezen kontrako auzia (2014[8])[9]
- Sandra Barrenetxearen tortura eta sexu-erasoen kasua (2015[10])[11]
- Iñigo Cabacasen kausa, Ertzaintzak pilotazo bidez erailda (2015)[12]
Jardun eremuak
aldatuAbokatu bulego honen jardun eremuen artean daude:
- Zuzenbide Administratiboa
- Zuzenbide Penala
- Giza Eskubideak
- Europar Batasuneko Zuzenbidea
- Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa
- Lan Zuzenbidea
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Landa Goirizelaia Tudanca Altuna Sociedad Limitada Profesional - Informe comercial mercantil financiero y de riesgo AXESOR. (kontsulta data: 2017-12-01).
- ↑ Landa Goirizelaia Tudanca Altuna Sociedad Limitada Profesional. | JUSTICIA 24. (kontsulta data: 2017-12-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Información de Landa Goirizelaia Tudanca Altuna Sociedad Limitada Profesional. | Guía Empresas. (kontsulta data: 2017-12-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2008-02-18). «El último rostro 'abertzale'» EL PAÍS (kontsulta data: 2017-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Entrevista con Jone Goirizelaia, abogada de Arnaldo Otegi|Boulevard | EITB Audios. (kontsulta data: 2017-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2005-11-05). «Jone Goirizelaia, abogada de Otegi» EL PAÍS (kontsulta data: 2017-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Otegi desiste de recurrir su inhabilitación ante el Tribunal Supremo. Deia, Noticias de Bizkaia. (kontsulta data: 2017-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El fiscal afirma que Mario Fernández "jugó" con el dinero de Kutxabank "como si fuera suyo"» ELMUNDO (kontsulta data: 2017-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Goirizelaia pide aplazar una vista del 'caso Kutxabank' porque tiene Parlamento» Bizkaia - El Correo.com 2017-01-31 (kontsulta data: 2017-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Jone Goirizelaia: 'Aún no hemos decidió si recurriremos'. (kontsulta data: 2017-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-04-06). «Goirizelaia: «La sentencia exige que las acusaciones se demuestren de un modo que es imposible»» naiz: (kontsulta data: 2017-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-03-03). «Jone Goirizelaia señala que la actitud del fiscal del «caso Cabacas» es «incomprensible»» naiz: (kontsulta data: 2017-12-04).