Jone Goirizelaia

euskal politikaria eta abokatua

Jone Goirizelaia Ordorika (Bilbo, Bizkaia, 1956ko urriaren 30a) abokatua eta politikari ezkertiar abertzalea da, bereziki ezaguna ezker abertzaleko eta ETAko kideen abokatu defendatzailea izateagatik.

Jone Goirizelaia


Eusko Legebiltzarreko diputatua

2016ko urriaren 21a - 2019ko irailaren 13a - Diana Urrea Herrera
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

2016ko uztailaren 18a - 2016ko abuztuaren 2a
Oskar Matute
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

2001eko ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1994ko azaroaren 30a - 1998ko irailaren 1a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJone Goirizelaia Ordorika
JaiotzaBilbo1956ko urriaren 30a (67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AmaPilar Ordorika
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Enplegatzailea(k)Landa, Goirizelaia, Tudanca, Altuna (Abokatuak)
KidetzaBizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok
Euskal Herria Bildu

Bizitza aldatu

Familia aldatu

Jone Goirizelaiak Iñaki Goirizelaia du neba, ingenieritzan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia.[1]

Ruper Ordorika abeslari eta musikari gipuzkoarra du lehengusua,[2] amaren partez.

Ibilbide profesionala aldatu

Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, Iñigo Iruinekin batera.

Nazio Entzutegian errespetu profesionala diote Joneri. Bikain ezagutzen du eremua, baliabideak bikain erabili, formalismoak aztertu eta errespetuz jarduten du beti.[3]

Jone Goirizelaiak Bilbon dauka abokatu bulegoa Bidebarrieta Abokatuak deitua,[4][5] Kepa Landarekin batera, besteak beste.

Ibilbide politikoa aldatu

1990etik 2005 urtera arte Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok alderdietako eusko legebiltzarkidea izan da.

Oskar Matutek karguari uko egin ostean 2016ko uztailaren 18an Jone Goirizelaia Eusko Legebiltzarrera bueltatu zen.[6][7]

2016ko irailean berritu zuen bere diputatu akta,[8] eta 2016ko abendutik Eusko Legebiltzarraren Justizia Batzordearen Presidentea da.[9]

2018ko ekainean EH Bilduk 2019ko udal hauteskundeetan koalizioaren Bilboko alkatetzarako hautagaia izango zela eman zuen aditzera, primarioetan boto-emaileen %75,99 eskuratu ondoren (bere aurkariak, Joana Marcoartuk, %16,7 eskuratu zituen), %50 inguruko parte-hartzearekin.[10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jone Goirizelaia