The Economic Consequences of the Peace

The Economic Consequences of the Peace edo euskaraz Bakearen Ondorio Ekonomikoak, John Maynard Keynesek 1919an argitaratutako liburu ospetsu bat da. Keynes Versaillesko Itunean egon zen Britaniarren ekonomilari ordezkari gisa.

The Economic Consequences of the Peace
Datuak
IdazleaJohn Maynard Keynes
Argitaratze-data1919 eta 1920
Generoasaiakera
Jatorrizko izenburuaThe Economic Consequences of the Peace eta Les Conséquences économiques de la paix
HerrialdeaErresuma Batua

Alemaniarekin egindako bake itun eskuzabalago baten aldekoa zen. Versaillesko Konferentziaren emaitzen aurkako iritzia izan zuen.

Estatu Batuarren iritzia Versaillesko Itunaren kontra jarri zen hein handi batean Keynesek idatzitako liburuaren ondorioz. Best Seller bihurtu zen liburu honek britaniarrengan ere izan zuen eragina, eta bertako herritarren artean ituna gogorregia zelako iritzia zabaldu zen. Honen ondorioz, Versaillesko Itunaren hainbat arlo indarrean ez jartzeko iritzia orokortu zen britaniarren artean. Keynesen liburuaren ideiak izugarrizko oihartzuna eta onarpena izan zuen batez ere ideologia ezkertiarra zutenen aldetik. Marshall Planaren ideiak Keynesek bere liburuan (Bakearen Ondorio Ekonomikoak) zekartzaten ideia asko bereganatu zituen.

Liburuaren zati esanguratsuak aldatu

« Alemania belaunaldi batez zerbitzari bihurtu, hango milioika pertsonaren bizitza zitaldu eta nazio oso bati zoriontasuna kendu. Halako politika gorrotagarria eta higuingarria izango litzateke, nahiz eta posible izan (...).

Itunak ez du ezer erabaki Europa berregiteko; ezer ere ez Errusia altxatzeko, ezta aliatuen euren artean elkartasun ekonomiko estua nolabait bultzatzeko ere.

Hurbileko egoera adierazten duten ezaugarriak hiru izenburutan elkar daitezke:

1) osoko hondamendia Europako barruko produktibitatearen etorkizunerako;

2) produktuak gehien behar ziren une eta lekuetara eramateko garraio eta trukearen gainbehera;

3) Europaren itsasoz bestaldetik produktuak lortzeko ezintasuna.

»


« Alemaniari gerra-zorrak ordainarazteko kanpaina betearazlea gure estatu-gizonek inoiz egindako politika-ekintzarik larriena eta burugabeena dela iruditzen zaigu (...).

Alemaniak ordainketak egiteko zer-nolako gaitasuna zuen neurtzeko azterketa zientifikoa alboratu egin zen hasieratik (...). Frantziaren eta Italiaren egoera finantziarioa oso txarra zen; hori dela-eta, ezinezkoa zen herrialde horiek Alemaniaren kalte-ordainen aferan ezagueran sarraraztea, aldi berean ez bazen beste bitartekorik eskaintzen, herrialde horiek beren zailtasun finantziarioak gainditzeko. Gure ustez, Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek huts egin zuten, ez baitzuten inolako proposamen eraikitzailerik egin Europako egoera nahasiari eta ahulari konponbidea bilatzeko.

»


« Nabarmena da Alemaniaren ahalmena atzerriari urteko zerga bat ordaintzeko oso murriztu izana kolonia ia guztien, itsasoz-haraindiko harremanen, merkataritza-flotaren eta atzerrian zituen jabegoen galerak direla eta; bere lurraldearen eta populazioaren % 10 ematea dela eta; bere harrikatzaren heren baten eta bere burdina-mearen hiru laurdenen galera dela eta; bizitzaren adin hoberenean zeuden bi milioi gizonen heriotza dela eta; gerra-zorraren zama handia dela eta; bere dibisaren antzinako balioaren zazpiren baterako desbalioztapena dela eta; bere aliatuekiko eta hauen lurraldeekiko etetea dela eta; bertan gertatutako iraultza eta inguruetako boltxebismoa direla eta; eta dena xahutu zuen lau urteko gerrak eta azkeneko porrotak neurtu ezineko indar eta itxaropenen hondamena direla eta. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu