Lytton Strachey
idazle britainiarra
Giles Lytton Strachey (Londres, 1880ko martxoaren 1a - Ham, Wiltshire, 1932ko urtarrilaren 21a) ingeles idazle eta kritikaria izan zen. Bloomsburyko Taldeko sortzaileetako bat eta biografia berritzaileen egilea izan zen. Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen. Bere biografietan ikuspegi psikologikoa eta sinpatia uztartzen ditu gatzarekin eta irreberentziarekin. Bere lan nagusia Eminent Victorians da eta James Tait Memorial Saria irabazi zuen Victoria erreginaren biografiagatik. John Maynard Keynes, Vanessa Bell eta Virginia Woolfen laguna izan zen eta Bloomsbury Taldearen zirkuluan izan zituen harremanak. Homosexuala bazen ere, Dora Carrington margolariarekin maitasun-harreman platonikoa izan zuen.
Lytton Strachey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1880ko martxoaren 1a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Berkshire, 1932ko urtarrilaren 21a (51 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Aita | Richard Strachey |
Ama | Jane Strachey |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College 1905) Liverpoolgo Unibertsitatea Abbotsholme School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, margolaria, idazlea, literatura-kritikaria eta biografoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Cambridge Apostles (en) |
Mugimendua | Bloomsburyko Taldea |
Lanak
aldatuLan akademikoak eta biografiak
aldatu- Landmarks in French Literature (1912)
- Eminent Victorians: Cardinal Manning, Florence Nightingale, Dr Arnold, General Gordon (1918)
- Queen Victoria (1921)
- Books and Characters (1922)
- Elizabeth and Essex: A Tragic History (1928)
- Portraits in Miniature and Other Essays (1931)
Hil osteko lanak
aldatu- Characters and Commentaries, arg.: James Strachey (1933)
- Spectatorial Essays, arg.: James Strachey (1964)
- Ermyntrude and Esmeralda. An Entertainment, irudigilea: Erté (1969)
- Lytton Strachey by Himself: A Self-Portrait, arg.: Michael Holroyd (1971) (ISBN 978-0-349-11812-3)
- The Really Interesting Question, and Other Papers, arg.: Paul Levy (1972)
- The Shorter Strachey, arg.: Michael Holroyd eta Paul Levy (1980)
- The Letters of Lytton Strachey, arg.: Paul Levy (2005) (ISBN 0-670-89112-6)
- Unpublished Works of Lytton Strachey: Early Papers, arg.: Todd Avery (2011)