Arralde (Goenkale)
Arralde Goenkalen agertzen zen euskal fikziozko herria da, telesaileko paisaia eta kokalekua dena.
Geografia
aldatuArraldeko kale nagusia da Goenkale, eta bertan topa ditzakegu hainbat agerleku. 22 denboraldietan hainbat dekoratu agertu dira: udaletxea, Sobia taberna, Muñagorri hotela, Madariaga ontziola, eta hainbat pertsonaiaren bizileku eta lantokiak. Guztietan aipagarriena 'Boga' taberna da; lehenengo denboralditik azkeneraino. Arraldeko tokirik mitikoena izan bada ere 19. denboraldian ikusi dugu lehenengoz bertako sukaldea. Hauek dira egon diren dekoratuetako batzuk:
- Boga taberna, bere sukaldea eta logelak (1-22. denboraldiak)
- Goenkale kalea. (1-22. denboraldiak)
- Atxuri taberna. (12-22. denboraldiak)
- Bar Sobia (1-11. denboraldiak)
- Komisaldegia. (5-22. denboraldiak)
- Alizia eta Kandidoren pisuak. (15-22. denboraldiak)
- Mirandatarren txalet handia. (18-22. denboraldiak)
- Etxegaraitarren botika. (21-22. denboraldiak)
- Maria Luisaren txakolindegia. (6-22. denboraldiak)
- Sabin eta Axunen etxea. (19-22. denboraldiak)
- Gazteen etxeak. (10-11, 14-17, 18-22. denboraldiak)
- Parrokia. (3-11. denboraldiak)
- Bideo-kluba. (5-7. denboraldiak)
- Udaletxea. (12-14, 16, 22. denboraldiak)
- Lutxiren botika. (7-8. denboraldiak)
- Elkartea. (8-10. denboraldiak)
- Medikuaren kontsulta. (4-6. denboraldiak)
- Madariaga ontziola. (15-20. denboraldiak)
- Muñagorri hotela. (13-18. denboraldiak)
- Hortentsiren ile-apaindegia. (8-11. denboraldiak)
- Eduardo Zaldua eta Agurtzane Etxabururen etxea. (12-14. denboraldiak)
- Imanol Mendizabalen etxea (3-8. denboraldiak)
- Mendiarrain enpresa (3-4. denboraldiak)
- Kultur etxea (1-2. denboraldiak)
- Begoña Perez de Rozasen etxea eta konsulta (1-5. denboraldiak)
- Herriko parkea (16-22. denboraldiak)
- Agustin, Presen eta euren bizilagunen etxebizitza-blokea (9-11. denboraldiak)
- Joseba Zubeldiaren etxea (7-8. denboraldiak)
- Koldo eta Leonorren etxea (6-7. denboraldiak)
- Nekane eta Naroaren etxea (14-17. denboraldiak)
- Maitiena hotela (3-6. denboraldiak)
- Isaias Muruaren etxea (ondoren Julia Bilbaorena) (6-7, 12. denboraldiak)
- Arralde irratia (2. denboraldia)
- Arraldeko hondartza (Orioko Antilla, Getariako Malkorbe eta Zumaiako Itzurun hondartzak) (4, 6-9, 11-17. denboraldiak)
- Arraldeko plaza nagusia eta portua (Orio) (3-13, 16. denboraldiak)
- Arraldeko plaza nagusia eta ibaiertzeko pasealekua (Tolosa) (13-20. denboraldiak)
Arralde herria eta ingurua osatu duten hainbat leku:
aldatu- Orio: Bertako plaza nagusia eta portua izan dira Arralde herriaren erdigune nagusi gisa, kanpoko eszenen ardatz nagusi gisa (3-13, 16. denboraldiak)
- Tolosa: Bertako Triangulo plaza, ibaiertzeko pasealekua eta azoka egiteko erabiltzen den plaza Arralde herriaren erdigune nagusi gisa azaldu dira, kanpoko eszenen ardatz nagusi gisa (13-20. denboraldiak)
- Orioko Antilla, Getariako Malkorbe eta Zumaiako Itzurun hondartzak: Arraldeko hondartza kokaketzeko erabili dira telesailaren denboraldi askotan zehar (4, 6-9, 11-17. denboraldiak)
- Lekeitio: Bertan grabatu zen 6. denboraldiaren amaiera (Maria Luisaren bilobaren bahiketa)
- Zumaia: 13. denboraldiaren amaierako eszena Zumaiako Flyschetan grabatu zen. Horrez gain, Madariaga ontziolaren kanpoaldeko eszenak bertako Balentziaga ontziolaren kanpoaldean grabatu ziren, 15-20. denboraldien artean
- Getaria: Lehen eta hasierako eszenak herriko Alde Zaharrean grabatu ziren
- Eszena berezien arabera, besteak beste ondorengo lekuak ere azaldu dira: Kontxako pasealekua (Donostia), Guggenheim museoa eta Azkuna zentroa (Bilbo), Andre Mari Zuriaren plaza (Gasteiz), Hendaiako pasealekua (Hendaia), San Markos gotorlekua (Errenteria), Poliklinika (Donostia), Pasaiako Badia, Arantzazuko santutegia (Oñati)...
Polemikak
aldatu2009ko irailean Espainia osoan ospetsu bilakatu zen: Arralden presoen aldeko bazkaria antolatu zutela-eta, ABC berri faltsua zabaldu[1] eta Audientzia Nazionalak eginbideak ireki zituen.[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |