Guarania[1] (guaranieraz: aba guariní, "gudari") Hego Amerikako etnia indigena bat da. Gaur egun, guaraniak bizi dira nagusiki Brasilen eta Paraguain, baina baita Bolivian, Argentinan eta Uruguain ere.

Guaraniak

Guarani etniako pertsona bat.
Biztanleak guztira
c. 270.700
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Paraguai: 61.000
 Brasil: 85.000
 Argentina: 54.000
 Bolivia: 83.000
 Uruguai
Hizkuntza
Guaraniera
Erlijioa
Kristautasun sinkretista
Zerikusia duten beste giza taldeak
Aché, Chané, Kaingang, Mbayá, Tupí
Artikulu hau Guarani etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guarani (argipena)».

Tupi jatorrizko amerindiarren nazio bat dira guaraniak. Tupi-guarani hizkuntzaz mintzatzen dira.

Ameriketako konkista aurretik Atlantikoko kostaldearen eta Parana, Uruguai eta Paraguai ibaien arteko lurraldeetan bizi ziren; gaur egun, kristautu gabeko talde bakartuak geratzen dira Paraguain eta Brasilen. Guaraniak Paraguaiko biztanleen % 65 dira. Guaraniera ofiziala da Paraguai osoan eta Argentinako probintzia batean, Corrientesen hain zuzen ere.

Antzinako guaraniak basoetako argiuneak lantzen zituzten, eta fruitu biltzaileak, ehiztariak eta arrantzaleak ziren. Komunitate bakoitzak buruzagi bat eta horren aholkulari zen zahar taldea izaten zuen; animistak ziren eta xamana zen jainkoekiko bitartekari lana egiten zuena. Gerretan preso hartutakoak jan egiten zituzten.

Konkistaren ondoren, encomienda delako sistemaren bidez esklabo hartu zituzten bertakoak; hala ere, Parana goiko aldeko eta Uruguai ibaiaren arroko leinuak jesuiten erredukzio babestokietan geratu ziren; herrigune horietan elkarlanean aritzen ziren, eta bizi baldintzak onak ziren. Eraso asko jasan arren erredukzio guneek aurrera egin zuten harik eta jesuitak Ameriketatik kanporatu zituzten arte.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu