Ireki menu nagusia

Mezzosoprano edo mezzo-soprano, emakumezkoaren ahotsa, soprano eta kontraltoaren artekoa; ahots hori duen emakumezkoa.

Italierako terminoa da, altuago adierazten duena. Mezzosoprano ahotsak soprano ahotsa barruan hartzen du, eta ahots oso altua izateak ahots-apaingarri konplexuak egitea ahalbidetzen du. Tinbre zorrotzeko ahotsa da, sopranoarena baino baxuagoa.

TesituraAldatu

 
Mezzosopranoen tesitura

Harvard Dictionary of Musicen arabera, mezzosopranoaren tesitura mi3 notatik fa5 notarainokoa da. Hala ere, tesitura asko alda daiteke paper bakoitzaren ñabardura gizabanakoarenaren araberakoa baita. Mezzosoprano batek, soprano edo kontralto baten paperak abes ditzake, baina mezzosopranoak ahots-kolore ezberdina du, eta tarteko notak hobeto eusten ditu.

Mezzosoprano motakAldatu

Mezzosoprano arinaAldatu

Mezzosoprano arina soprano dramatikoaren ia parekoa da, baina arintasun handiagoarekin; frantziar errepertorioaren Falcon sopranoarekin ere parekatzen da. Ahots honek musika-apaingarri benetan birtuosoak egiteko gaitasuna izan behar du.

Mezzosoprano lirikoaAldatu

Mezzosoprano lirikoa indartutako grabeak dituen ahotsa da, soprano lirikoarekin parekagarria, vibrato azkarra eta kontrolatua, eta eskalak eta arpegioak zalutasunez egiteko gaitasunarekin. Gioacchino Rossiniren obretan espezializatutako mezzosopranoak mezzosoprano rossinianoak bezala ere ezagutzen dira. Mezzosoprano lirikoen adibide batzuk dira: Elīna Garanča, Conchita Supervía, Teresa Berganza, Frederica von Stade eta Marilyn Horne.

Mezzosoprano dramatikoaAldatu

Mezzosoprano dramatikoa ahots indartsuagoa da, eta Falcon soprano ahotsetik gertuago dago. Mezzosoprano dramatikoaren adibideak dira: Grace Bumbry, Fiorenza Cossotto, Shirley Verrett, Rita Gorr, Giulietta Simionato, Dolora Zajick, Olga Borodina, Waltraud Meier, Christa Ludwig eta Stephanie Blythe.

ErrepertorioaAldatu

Mezzosopranoen errepertorioa hurrengo paper dramatikoetan daude:

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu