COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia Euskal Herrian

COVID-19 birusak Euskal Herrian izandako eragina
2019-nCoV-CDC-23312.png
COVID-19 pandemia

• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19Txikipedia.svg
• Pandemiari buruzko informazioa: COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia • Euskal Herrian: COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia Euskal HerrianZerrenda:COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hildakoak
Adi! Wikipediak ez du aholku medikurik ematen. Arazoren bat izanez gero, deitu telefono hauetara: EAE: 900 20 30 50, Nafarroa: 948 290 290 edo Ipar Euskal Herria (Frantzia osokoa): 0 800 130 000

Artikulu hau gaitzak Euskal Herrian izandako eraginari buruzkoa da; mundu eremuko agerraldiari buruzko artikulua beste hau da: «COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia».

Artikulu honetan, SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako COVID-19 gaixotasunaren pandemiak Euskal Herrian 2020an izandako eragina azaltzen da. Hasiera batean, nahiz eta munduan gero eta gai indartsuagoa eta ezagunagoa izan, Osakidetzak Euskadin alertarako arrazoirik ez zegoela adierazi zuen behin baino gehiagotan, eta SARS-CoV-2 koronabirusari aurre egiteko protokolo berezi bat zuela ziurtatu zuen.[1] Infekzio Gaixotasun Berrien Aholku Batzordea, Osakidetzaren barnekoa, SARS-CoV-2 koronabirusak duen bilakaera aztertu zuen 2020ko urtarrilaren 24an eta ez zuen kezkatzeko arrazoirik ikusi.[2]

COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia Euskal Herrian
COVID-19 gaixotasunaren 2020ko pandemia Europan eta COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia
Euskal Herria Covid 19 fotomuntaia.jpg
Gertakaria
Data 2020ko otsailaren 28a
Kokapena Euskal Herria
Herrialdeak Espainia eta Frantzia
Eragilea SARS-CoV-2 eta COVID-19
Kalteak
Hilak 501 (2020ko apirilaren 1a)
Kasu kopurua 9.358 (2020ko apirilaren 1a)

Hala ere, 2020ko otsailaren 28an baieztatu ziren Euskal Herriko lehen bi gaixoak, eta hurrengo egunean beste bi atzeman ziren.[3] Gaixoetako bat Nafarroako Ospitalera eraman zuten, Belgikatik egun batzuk igaro ondoren. Araban beste bi kasu atzeman ziren, lehena Andaluzia aldean ibilitako mediku batena, eta bigarrena aurrekoaren lankide bat. Gipuzkoan beste kasu bat zegoen, ustez Italiara egindako bidaia baten ondoren kutsatua. Martxoaren 4an lehen hildakoa izan zen Euskal Herrian: 82 urteko pertsona bat hil zen Bizkaian.[4]

Eskala handiko lehen neurria Araban hartu zen martxoaren 9an: Bastidako bi ikastetxeak itxi ziren goizeko lehen orduan, Errioxakoak ziren eta kutsatuak izan zitezkeen ikasleak omen zeudelako, eta eguerdian Gasteizko ikastetxe guztiak (haur hezkuntzatik unibertsitateraino) 14 egunez ixteko agindua iritsi zen.[5] Gizarte osorako lehen neurriak, berriz, martxoaren 12 eta 13an heldu ziren (Nafarroako eta EAEko lehendakari Urkullu eta Chiviteren aginduak); estatu osorako aginduak martxoaren 14an eman ziren Espainiarako (Pedro Sanchezen dekretua), eta martxoaren 17an Frantziarako, azken biek kaleko zirkulazio normala murriztuz eta konfinamendua aginduz.[6][7][8][9]

TestuinguruaAldatu

2019ko abenduan COVID-19 gaitza zuten lehen gaixoak atzeman ziren Wuhanen (Txinako Herri Errepublika), eta hilabete berean birusaren genoma bere osotasunean sekuentziatzea lortu zen.[10] 2020ko urtarrilaren hasieratik aurrera hasi zen gaixotasuna eragiten zuen SARS-CoV-2 birusa hedapen nabaria gauzatzen, hasiera batean Txina barnean eta gerora, mundu mailan. Urtarrilaren bigarren erdian gertatu zen Txinatik kanpoko lehen tokiko kutsapena, Vietnamen eta urtarrilaren 22an,[11] Bavarian (Alemania) Europako lehen tokiko kutsapena erregistratu zen.[12] Garai horretarako zortzi mila kasutik gora baieztatu ziren Txinan. Txinako Herri Errepublikak gogor erantzun zion izurrite bihur zitekeen gaitzari, berrogeita hamar milioiko eskualdea, Wuhan hiriburu zuena, berrogeialdian ezarriz.[13] Gainera, handik gutxira neurri zorrotzak hartu zituen Hubei probintziatik (epizentrotik) kanpoko beste lurralde ugaritan, hala nola, ikastetxeen itxiera, garraiobideen itxiera eta ekitaldi jendetsuen debekua.[14][15]

Alabaina, Txinak ez zuen gaitzaren hedapena gelditzea lortu eta otsailaren bukaeratik aurrera bereziki, munduko bost kontinente populatuetan gaitzak kalte handiak sortu zituen.[16] Europa izan zen eragin handienetakoa jaso zuena; urtarrilaren 29an erregistratu zen Italiako lehen kasua eta handik hilabete eskasera 200 ziren kutsatuak herrialde hartan, gehienak Lombardian.[17][18] Izan ere, Italia izan zen, hasiera batean behintzat, Europako foku nagusia, 2020ko martxoaren 10 baino lehen zortzi mila kasutik gora baitzituen eta 450 hildakotik gora.[19] Neurri zorrotzak ezarri zituen gobernuak, hala nola, herrialdeko ikastetxe guztien itxiera (martxoaren 5ean) eta herrialdearen barne zein kanpo bakanketa (martxoaren 9an).[20] Espainia (martxoaren 10ean 1600 kasutik gora),[21] Frantzia (1412 kasutik gora, data berean) eta Alemania (1281 kasutik gora egun berean) izan ziren gaitzaren beste foku nabarmen batzuk, nahiz eta Europa guztira zabaldu zen.[22] Iran, Hego Korea, Japonia eta Estatu Batuek ere kasu kopuru nabarmena eduki zuten, besteak beste.[16]

Gaitza 2020ko otsailaren 28an iritsi zen Euskal Herrira, Gipuzkoan eta Araban erregistratu ziren lehen kutsatuak, bakoitzean bat.[23] Hala ere, hedakuntza nabarmena martxoaren bigarren astetik aurrera hasi zela esan daiteke, Araba foku nagusi bihurtu zenean, martxoaren 9an 100 kasuak gainditurik. Egun horretan bertan hartu zuen Eusko Jaurlaritzak gaitzari aurre egiteko lehen neurri esanguratsua: Guardia, Bastida eta Gasteizko ikastetxe guztien itxiera, unibertsitatea eta haur-eskolak barne, hamabost egunez.[24][25] Hego Euskal Herriko gainerako herrialdeetan eta Ipar Euskal Herrian polikiago hedatu zen gaitza, behintzat hasiera batean.[26]

GarapenaAldatu

Lehen kasuakAldatu

Arestian esan bezala, COVID-19 gaitza pairatu zuten lehen norbanako identifikatuak gipuzkoar eta arabar bat izan ziren, 2020ko otsailaren 28an.[23] Egun horretatik aurrera Euskal Herriko zazpi herrialdeetan garapen desberdina izan zuen gaitzak, foku nagusia martxoaren bigarren astera arte, behintzat, Araba izan zen. Lehen bi pertsona horiei azterketa egin izanaren arrazoia, biek ere azken egunetan gaitza hedatuago zegoen herrialdeetara bidaiatu izana zen, Italiara hain zuzen.[27][28] Hurrengo egunean Araban beste kutsatu bat atzeman zen, ospitaleko langile bat, aurreko arabarra bezalaxe.[29] Lehen hiru kutsatu hauek Italiara bidaiatu izanaz gain, Andaluziara ere joana zen horietako bat azken hamabost egunetan eta hortaz, baliteke lurralde hartan ere kutsapena egin izana.[29] Lehen kasu hauen larritasuna ez zen kezkatzekoa izan.[27]

Otsailaren 29an, Nafarroan lehen kasua baieztatu zen: 39 urteko emakume bati gaitza atzeman eta egoera larrian ospitaleratu zuten Zaintza Berezien Unitatean.[30] Aipatzekoa da gaixo honek ez zuela inolako aurretiazko patologia jakinik eta beraz, harritzekoa izan zen gaitzak hain era gogorrean erasan izana.[30] Gaixoa Belgikan egona zen azken egunetan, baina garai hartan herrialde horrek ez zuen kutsatu kopuru aipagarririk.[30] Bizkaiko lehen kasua 2020ko martxoaren 3an baieztatu zen, jada Euskal Herrian hamabost kasu egiaztaturik zeudela.[31] Ipar Euskal Herrian aldiz, lehen kasua Lapurdiko hiriburuan atzeman zen, Baionan, martxoaren 4an, baina egun batzuk berantago positibo faltsutzat jo zen[32]. Baionarra hogeita hamalau urteko gaztea zen, duela gutxi Italian egona.[33]

COVID-19 gaitzak Euskal Herrian hildako lehen pertsona 82 urteko bizkaitar bat izan zen, zehazki, herrialde hartan kutsatutako lehen gizona.[34] Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera, gaixoak gaixotasun kronikoak pairatzen zituen eta beraz, arrisku-taldearen barnean zegoen.[34] 2020ko martxoaren 4an zendu zen aipatutako gizona, Basurtoko ospitalean ingresatuta zegoelarik.[34] Gaitz honek Euskal Herrian eragindako bigarren hildakoa 90 urteko arabar bat izan zen, Gasteizko Txagorritxu ospitalean ingresaturik zegoena.[35] Martxoaren 7an zendu zen eta agintarien arabera, lehenagotik beste hainbat patologia zituen, hortaz, gizon hau ere arrisku-taldearen barnean zegoen. Martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko manifestazio feministak ez ziren bertan behera geratu eta, igandea izanik, kaleak feministez bete ziren[36] Geroago, batzuek kritikatu zuten manifestazio horiek egin izana, kutsatzeko arriskua gutxietsi zela eta.[37] Martxoaren 9rako, Euskal Herrian COVID-19 gaitzak hildako pertsonak sei ziren, horietatik hiru arabarrak, bi bizkaitarrak eta azkena gipuzkoarra.[38]

Arabako fokuaAldatu

Martxoaren lehen astetik aurrera Araban kutsapenak beste euskal herrialdeetan baino azkarrago gertatzen hasi ziren, horren adibide martxoaren 9rako ehun kasuen langa gainditu zuen Arabak, Euskal Herriko kasuen hiru laurden edukita. Martxoaren 7an Errioxako zenbait herri berrogeialdian jarri ziren, egun batzuk lehenago Gasteizko hileta batean egon ziren errioxar ugarik gaitz berria hartu baitzuten.[39] Herritar horiek Haro eta Nafarruri (Casalarreina) herrietako biztanleak ziren.[40] Egun hartarako, Errioxan 38 kasu identifikatu ziren eta Araban 25. Dirudienez, hileta horrek eragin zuen hurrengo egunetan Arabako kutsatu kopuruaren areagotze nabarmena; martxoaren 9rako ia 100 kasu berri atzeman ziren.[40] Hileta hau ijito sendi batekoa izan zenez, zenbait komunikabidek ijitoei leporatu zien foko honen zabalkundea [41][42] eta zenbait ijitok arrazakeria zantzua ikusi zuten komunikabide batzuetan.[43][44] Ekitaldi horrek foku bizi bihurtu zituen Gasteiz, Errioxa eta Arabako Errioxako zenbait herri; izan ere, bertan kutsapena tokian tokikoa izateaz gain, iturri ezjakinetakoa izaten hasi zen.[45] 2020ko martxoaren 11an Araban berrehun kutsatutik gora erregistratu ziren, aurreko egunarekin alderatuta, berrogeita hamar kasu berri zeuden. Alabaina, hildakoen kopurua ez zen handitu.[46]

Kasuen ugaritzeaAldatu

 
Koronabirusa - etxean bakarturik egoteko neurriak

2020ko martxoaren 9an Eusko Jaurlaritzak hainbat aparteko neurri hartu zituen, Araban etengabe handitzen zihoan erien kopurua murrizte aldera. 2020ko martxoaren 9rako Arabak 100 kasuak gainditu zituen eta handik bi egunera, martxoaren 11an, 200 kasuak. Espainiako Gobernuak Araba, eta bereziki Gasteiz, estatuko foku nagusienetarikotzat hartu zuen, Madril eta Errioxarekin batera. Bestalde, beste euskal probintzietan ere kasu kopurua handitzen hasi zen, erritmo motelagoan bazen ere, martxoaren 6rako Bizkaiak hamar kutsatu baino ez zituen, handik bost egunera, martxoaren 11an, berrogeita hamar kutsatuen langa gainditua zuen.[46] Hori zela eta, Eusko Jaurlaritza egun batzuk lehenago Araban hartutako aparteko neurriak Bizkaira eramatea hausnartzen hasi zen.[47] Oso aipagarria izan zen Nafarroan izan zen kasuen areagotzea; martxoaren 9an sei kutsatu baino ez zituen, handik bi egunera berrogeita sei.[48] Nafarroako Gobernuko Osasun aholkulariak adierazi zuenaren arabera, kasu horiek aurrez kutsatutakoen senide edo gertukoak ziren eta areagotzea iragarpenen barnean zegoen.[48]

Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian ez zen kutsatuen kopuruaren areagotze nabarmenik antzeman martxoaren 11an; Gipuzkoan kasu berri bat baino ez zen atzeman.[49] Haatik, gipuzkoar bat hil zen egun hartan bertan COVID-19 gaitzaren erruz eta horrek Euskal Herrian hildakoen kopurua zazpira igo zuen, Gipuzkoan hildakoena bira.[49] Ipar Euskal Herrian lehen egiaztatutako kasua 2020ko martxoaren 11ean atzeman zen, Lapurdin hain zuzen, eta berehala ospitaleratua izan zen.[49]

2020ko martxoaren 11an, Euskal Herrian aurrez esandako egoeran geundela, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) COVID-19 gaitzaren mundu mailako agerraldia "pandemia" izendatu zuen.[50][51] Egunaren amaierarako, beste bi pertsona hil zituen gaitzak, bat gasteiztarra eta bestea bizkaitarra.[52] Gasteiztarra 89 urteko gizon bat zen eta bizkaitarra 94 urtekoa; honek bederatzira igo zuen COVID-19 gaitzak Euskadin hildakoen kopurua.[52]

2020ko martxoaren 12an, Euskal Herrian 439 kutsatu atzeman ziren, aurreko egunean baino ehundik gora gehiago.[53][54] Aldaketa nabarmenenak Nafarroan atzeman ziren, bertan 92 kutsatu baitziren egunaren amaierarako. Araban 259 kasu atzeman ziren, Bizkaian 71 eta Gipuzkoan 16.[55] Bestalde, Ipar Euskal Herrian ez ziren kasu berririk atzeman.[53] Bestalde, egunak COVID-19 gaitzak hildakoen kopurua hamaikara igo zuen Euskal Herrian eta gainera, hamabi adingabekori gaitza atzeman zitzaien.[53]

BerrogeialdiaAldatu

2020ko martxoaren 14an, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak konfinamendu agindua ezarri zuen estatu osorako, hau da, biztanleria guztiari etxetik ateratzea debekatu zitzaion, betiere, zehaztutako zenbait ekintza egin behar ez bazituzten.[6] Egun hartan Euskal Autonomia Erkidegoan 521 egiaztatutako kasu atzeman ziren, zeinetan 104 (%19,96) kasu berriak ziren.[56] Probintziaz probintzia, Arabak jarraitzen zuen fokurik handiena izaten, 360 kasurekin eta horietatik 50 (%13,89) kasu berriak zirela; Bizkaian 115 kasu atzeman ziren orotara eta 32 (%27,83) berriak ziren; Gipuzkoan aldiz, 46 kasu baino ez ziren atzeman, baina horien artetik 22 (%47,83) berriak ziren. Bestalde, aipatu beharra dago Euskal Herrian beste herrialde edo lurraldetan baino ospitaleratu gehiago izan zirela, egun honetako datuak begiratuz gero, Araban 153 (%42.5) ospitaleratuak zeuden, Bizkaian 53 (%46,09) eta Gipuzkoan 16 (%34,78).[56]



Hildako gehienak Araban erregistratu ziren, hamasei, Bizkaian eta Gipuzkoan aldiz, hiruna. Hortaz, egun hartako heriotza-tasa %4,22koa zen, Txinakoa (%4) eta Hego Koreakoa (%1,06) baino altuagoa, baina Italikoa (%8,34) edo Espainiakoa (%4,32) baino baxuagoa.[57] Nafarroan aldiz, 183 kasu atzeman ziren aipatutako egunerako eta horien artean 53 (%28,96) berriak ziren.[58] Ospitaleratuak 34 (%18,58) ziren, eta hildakoak bat, egun hartan bertan hil zen 87 urteko gizon bat, hain zuzen.[59] Ipar Euskal Herrian bestalde, sei kutsatu atzeman ziren egun hartara arte, denak ere Lapurdin.[60] Ipar Euskal Herrira, konfinamendua martxoaren 17an heldu zen, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hala aginduta.[7]

2020ko martxoaren 19rako (eguerdiko datuak) Euskal Herrian kutsatuen kopurua asko handitu zen, 1679 kutsatu atzeman ziren egun hartarako,[61][62] aurreko egunean baina 313 gehiago.[63][62] Kutsatuen egoerari zegokionean, 594 pertsona ospitalean zeuden eta 58 hil egin ziren; gainera, Nafarroako Osasunbideak euskal herrialde hartan ospitaleratuak izan ziren gaixoen artetik 11 Zaintza Berezien Unitatean zeudela jakinarazi zuen.[61] Areagotze-tasei erreparatuz gero, aurreko eguneko datuak aintzat hartuta, %22,91ko areagotzea izan zen martxoaren 19an, ospitaleratuen tasa %35,38koa zen eta gaitzaren heriotza-tasa %3,45ekoa, aurreko egunetakoa baino baxuagoa. Bestalde, Osakidetzak jakinarazi zuen hemezortzi pertsonari sendagiria eman ziela.[62] Egun hartan bertan lehen erizaina hil zen, 52 urteko emakume bat, astebete ospitalean egon eta gero.[64]

2020ko martxoaren 19an, atzeman zen COVID-19 gaitzak kutsatutako lehen zuberotarra, zehazki Atharratzeko gizon bat, Paueko erietxera eraman zena.[65] Hurrengo egunean hil zen.[66]

2020ko martxoaren 25ean, asteazkena, COVID-19 gaitzak Euskal Herrian kutsatutakoak 4.468 ziren, aurreko asteazkeneko datuekin alderatuta %227,09ko areagotzea jazo zen astebetean, hau da, kutsatu kopurua hirukoiztu baino gehiago egin zen.[67] Egun hartan bertan, Fernando Simon Espainiako Gobernuko Larrialdietako Zuzendariak adierazi zuen kutsatu kopuruen maximora heltzear zegoela Espainia, nahiz eta bertan zazpi mila kasu berritik gora atzeman ziren egun hartan.[68][69] Euskal herrialdez-herrialde, Bizkaian izan zen kutsatu kopuruaren areagotzerik esanguratsuena arestian aipatutako aste hartan; herrialde hartan, 1501 kutsatu atzeman ziren martxoaren 25erako. COVID-19 gaitzak martxoaren 23ra arte gehien kolpatutako euskal lurraldea Araba izan zen, baina egun hartan Bizkaia gailendu zitzaion, eta hurrengo egunean, martxoaren 24an, Nafarroak ere Arabak baino kutsatu gehiago erregistratu zituen. Izan ere, arabar udalerrietan kutsatu kopurua jaisten hasi zen martxoaren 23-24tik aurrera. Goia jotzean Arabak 1.086 kasu atzeman zituen, hirurehun biztanleko kasu bat, gutxi gorabehera. Bestalde, Bizkaiko kasuen areagotzea nabarmena izan zen martxoaren 18tik 25era bitarteko astean, zehazki, %505,39ko hazkundea eduki zuen, hau da, kasu kopurua boskoiztu baino gehiago egin zen. Nafarroan ere hazkunde aipagarria nabaritu zen, %308,3koa, kutsatu kopurua hirukoiztu egin zen. Gipuzkoa martxoaren 25erako ez zen bostehun kutsatura iritsi, nahiz eta %353,43ko hazkundea izan zuen aipatutako denbora-tartean; Lapurdin hamar kutsatu erregistratu ziren eta Zuberoan pertsona bakarrak zirauen kutsaturik.[67] Martxoaren 28an iragarri zen, Frantziako lurralde osoan apirilaren 15 arte luzatuko zela konfinamendua.[70]

Ospitaleratuen kopuruari zegokionean, 1646 pertsona zeuden ospitaleratuak Euskal Herrian martxoaren 25ean, hurrenkera honetan: Bizkaia (674), Nafarroa (506), Araba (310) eta Gipuzkoa (166). Ipar Euskal Herrian ez ziren datu zehatzik eskaini.[67] Hildako kopuruak 188ra egin zuen gora eta 489 pertsonak gaixotasuna gainditzea lortu zuten.[67]

Kasu kopuruaAldatu

 
COVID-19 gaitzak Euskal Herrian hil zituen pertsonak, egunez egun.

Martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuen protokoloa aldatuko zuela, eta osasun arloko eta funtzio publikoko langileei eta ospitaletan dauden gaixoei soilik egingo ziela koronabirusaren proba. Martxoaren 17an Osakidetzak SARS-CoV-2 birusa detektatzeko probak egiteari utzi zion sintoma arinak zituzten pertsonen kasuan.[71] Bi aldaketa horiek Munduko Osasun Erakundearen irizpideen kontra egin ziren, OMEk eskatu baitzuen edozein kasu susmagarriren aurrean egiteko testa, hori baitzen kutsatze katea eteteko modu bakarra.

 
 
Kasu egiaztatuak Euskal Herrian[72]
Data Kutsatuak/Hildakoak
2020-02-28
2/0 +2
2020-02-29
4/0 +2
2020-03-01
10/0 +6
2020-03-02
12/0 +2
2020-03-03
18/0 +6
2020-03-04
23/1 +5
2020-03-05
30/1 +7
2020-03-06
48/1 +18
2020-03-07
73/2 +25
2020-03-08
108/5 +35
2020-03-09
161/6 +53
2020-03-10
227/6 +66
2020-03-11
323/8 +96
2020-03-12
439/11 +116
2020-03-13
553/14 +114
2020-03-14
710/20 +157
2020-03-15
832/23 +122
2020-03-16
1.007/38 +175
2020-03-17
1.121/39 +114
2020-03-18
1.366/44 +245
2020-03-19
1.680/58 +314
2020-03-20
2.058/81 +378
2020-03-21
2.397/96 +339
2020-03-22
2.899/112 +502
2020-03-23
3.310/145 +411
2020-03-24
3.753/165 +443
2020-03-25
4.479/188 +726
2020-03-26
5.374/230 +895
2020-03-27
6.263/266 +889
2020-03-28
6.987/312 +724
2020-03-29
7.773/312 +786
2020-03-30
8.225/400 +452
2020-03-31
8.647/400 +422
2020-04-01
9.358/400 +711
Martxoaren 15ean Osasunbideak eta martxoaren 17an Osakidetzak SARS-CoV-2 birusa detektatzeko zenbait proba egiteari utzi zioten. Datu hau ez da, beraz, gaixo egon daitezkeen guztien batuketa. ██ Hildakoak██ Sendatuak██ Kutsatuak
Hildakoak Euskal Herrian
Eguna Hildakoak
2020-02-28
0
2020-02-29
0
2020-03-01
0
2020-03-02
0
2020-03-03
0
2020-03-04
1
2020-03-05
1
2020-03-06
1
2020-03-07
2
2020-03-08
5
2020-03-09
6
2020-03-10
6
2020-03-11
8
2020-03-12
11
2020-03-13
14
2020-03-14
20
2020-03-15
23
2020-03-16
38
2020-03-17
39
2020-03-18
44
2020-03-19
58
2020-03-20
81
2020-03-21
96
2020-03-22
112
2020-03-23
145
2020-03-24
165
2020-03-25
188
2020-03-26
230
2020-03-27
266
2020-03-28
312
2020-03-29
350
2020-03-30
401
2020-03-31
440
2020-04-01
501
Heriotzak 1.000.000 biztanleko, herrialdeka
Herrialdea Heriotzak/biztanle
Araba
383
Nafarroa
129
Bizkaia
101
Gipuzkoa
47
Lombardia (Italia)
600
Italia
166
Hubei (Txina)
54
Txina
3
2020ko martxoaren 29ra arteko datuak
 
Euskal Herriko gaixo kopuruak izandako bilakaera, 2020ko otsailaren 28tik aurrera.

OndorioakAldatu

EkonomiaAldatu

Jaurlaritza ekonomia suspertzeko neurriak prestatzen ari da koronabirusa dela eta.[73] 2020ko martxoaren 11ean Euskadi Irratian Beatriz Plaza EHUko Ekonomia irakasleak eta Adrian Zelaia EKAI CENTER-eko presidente exekutiboak adierazi zuten COVID-19 gaitzaren agerraldiak hiru hilabetetan zehar eragin esanguratsua egingo balu, krisialdia etorriko litzatekeela munduko eskualde ugaritara.[74] Ekonomiako adituak eta enpresariak kezkatzen hasiak ziren jada egun horietarako, izan ere Txinako hornitzaileen ekoizpena urtarrilean gelditu zen.[74]

KirolakAldatu

Partidak ateak itxita jokatuko dira. Txapelketa batzuk bertan behera geratu edo eta atzeratu dira. Lehiaketekin antzeko neurriak hartu dituzte.[75]

HezkuntzaAldatu

2020ko martxoaren 8ra arte Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak edo Iparraldeko erakundeek ez zuten COVID-19 gaitzari aurre egiteko neurri esanguratsurik hartu, gomendioak ematera eta prebentzio planak martxan jartzera mugatu ziren. Alabaina, martxoaren 7tik aurrera Araban izandako kutsatuen kopuruaren areagotzea ikusirik, ezohiko neurriak hartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak, martxoaren 9an, goizaldean, Bastida eta Guardiako ikastetxeetan ikastorduak bertan behera uzteko agindu baitzuen[76] eta eguerdi alderako, neurri hori Gasteizera zabaldu zuen.[77][78] Hala, martxoaren 9rako Gasteiz, Bastida eta Guardiako ikastetxe guztietan (haur-eskoletatik hasi eta EHUko campusetaraino) klaseak bertan behera geratu ziren, hamabost egunez.[77] Egun hartan bertan, lehendakariak sailarteko bilera deitu zuen arratsalderako, COVID-19 gaitzari modu koordinatuan erantzuteko asmoarekin.[79]

2020ko martxoaren 11an Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako ikastetxe guztietako eskola jarduera eteteko agindu zuen.[80][81] Etenaldi hau martxoaren 12an sartu zen indarrean eta martxoaren 23ra arte iraungo du, aldaketarik ez bada, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren arabera.[80] Erabaki honek bi mila ikasle ingururi eragin zien eta helburutzat COVID-19 gaitzaren hedapena murriztea zuen.[80] Bestalde, martxoaren 11an bertan Gaztela eta Leongo Juntak Trebiñuko konderriko ikastetxe guztietan eskola-jarduera bertan behera uzteko agindu zuen martxoaren 25a arte, Euste Sendotuko Gune izendatu baitzen.[82] Egun hartan bertan, Nekane Murga Osasun sailburuak Eusko Jaurlaritzak Arabako ikastetxe guztietan hurrengo egunetik aurrera klaseak etengo zituela adierazi zuen, Balmasedako (Bizkaia) ikastetxeetan bezala.[83][84] Neurriak hamalau egun irautea espero zen hasiera batean, 68.000 ikasleri eragin zien. Balmasedako ikastetxeak itxi izanaren arrazoia ikastetxe horretako ikasle batek COVID-19 gaitzaren proban positibo eman zuela izan zen.[84]

2020ko martxoaren 12an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailburu Cristina Uriarte eta Nekane Murgak, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola guztietan aurrez aurreko ikastorduak eteteko agindua eman zuten, COVID-19 gaitzak egun hartarako izan zuen hedapena ikusita.[85][86] Neurri honek hirurehun mila ikasletik gorari eragin zien. Egun berean, arratsaldez, Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivitek erabaki berdina hartu zuen Nafarroako ikastetxe guztietan. Ipar Euskal Herrian ikastetxe guztietan jarduna etengo zela adierazi zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak.[85] Alabaina, EAEn erabakia biharamunean bertan jarri zen martxan, baina Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian martxoaren 16an, astelehena, abiarazi zen. Neurriek, orotara, seiehun mila ikasletik gorari eragin zien.[86]

2020ko martxoaren 18an Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikastetxe guztiak epemuga zehatzik gabe ixtea erabaki zuen, Gasteizko eskoletan laster hasi beharko zirelako eskolak aurretik indarrean zegoen neurria jarraituz gero, zeinak bi astetarako itxi zituen eskolak.[87][88][89] Egun hartan bertan Espainiako Hezkuntza sailburu guztiak batzartu ziren 2020. urteko unibertsitatera sartzeko azterketarekin zer egin erabakitzeko, bertan egon ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Cristina Uriarte hezkuntza sailburua eta Nafarroako Foru Erkidegoko Carlos Gimeno hezkuntza kontseilaria. Bertan erabaki zuten azterketa atzeratzea, baina data zehatzik jarri gabe; hala ere, autonomia erkidego bakoitzari dagokio azterketa horrekin zer egin erabakitzea.[90][91]

GizarteaAldatu

Euskal erakundeen kudeaketaAldatu

2020ko martxoaren 9ko ikastetxeen itxierarekin batera, Eusko Jaurlaritzak ondorengo neurriak hartu zituen gaitzaren agerraldiari aurre egiteko.[92] Eskolara edo osasun-zentroetara joan aurretik umeei tenperatura hartzea agindu eta 37º baino gehiago edukiko balituzte, etxean geratzeko agindu zuen.[93] Adineko pertsonei zahar-egoitzetan ahalik eta bisita gutxien egitea eskatu eta bertara joanez gero, protokoloa jarraitzeko agindu zuen.[92] Gainera, Osakidetzak gomendio-zerrenda bat argitaratu eta handik aurrera uneoro eguneratzen hasi zen, gaitzari aurreko egiteko beharrezko informazioa zabaltzeko asmoarekin.[92]

2020ko martxoaren 10ean Zallako Hizkuntza Eskola itxi zuten bertan COVID-19 gaitza zuten bi pertsonek positiboa eman eta gero.[94] 2020ko martxoaren 11n jakinarazi zen EAEko zahar etxe eta ospitaleetako erabiltzaileek eguneko bisita bakar bat baino ezingo zutela jaso. Mila pertsonatik gorako ekitaldiak debekatu zituzten Gasteizen, Bastidan eta Iparraldean.[95]

2020ko martxoaren 11n Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak bertan behera utzi zuen Iruña Rock COVID-19 gaitzarengatik.[96] Gasteizen, 2020ko martxoaren 9an Eusko Jaurlaritzak emandako agindua jarraituz, kiroldegiak, gizarte-etxeak eta udal-bulegoak itxi ziren.[92]

2020ko martxoaren 13an Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk agerraldi berezia egin zuen, egun hartan bertan Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak eginiko ezohiko bileran adostutakoa azaltzeko.[97] Lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan osasun larrialdiko egoera ezarri zuela adierazi zuen, egoera larria zela eta okerrena etortzeke zegoela argudiatuz.[9][97][98] Osasun larrialdi egoeraren ezarpenak lehendakariari aparteko eskumenak eman zizkion, hala nola, arazoaren gidaritzarako ardura eta babes zibilerako erantzukizuna.[97][99] Erantzukizun berri hauekin Eusko Jaurlaritzaren eskuduntzak indartu eta zenbait askatasun murriztu ziren, behin-behinean, hala, Jaurlaritzak herri edo eskualdeak bakantzeko edo bertako biztanleria ebakuatzeko ahalmena, zerbitzu publiko zein pribatuen erabileran mugak edo baldintzak ezartzeko gaitasuna eta prebentzio neurriak betetzera derrigortzeko ahalmena eskuratu zituen, besteak beste.[100][101] Azken finean, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zuen larrialdiari aurre egiteko zuzendaritza bakarra eta Larrialdiak Kudeatzeko Legearen zortzigarren artikuluan oinarritu zen hartarako.[100] Aipatutako egoeraren ezarpenaren ondoren, Euskal Herriko hainbat udalek beraien kabuz hainbat erabaki hartu zituzten haien herrietan, egoera berrira moldatzeko; adibidez, Amasa-Villabonako udalak liburutegiak, kiroldegiak eta haur parke publiko guztiak itxi zituen, besteak beste.[102]

Bestalde, martxoaren 13tik aurrera hainbat enpresatan eta erakundetan neurri bereziak hartzen hasi ziren egoera berriaren ezarpenera egokitzeko, adibidez, Berria egunkariak bere egoitzako kazetari kopurua murriztuko zuela adierazi zuen eta etxeko lana sustatuko zuela.[103] Egun berean, Bilboko herritarren arretarako funtzionarioek lan egiteko baldintza egokiak ez zituztela salatu eta lan egiteari uko egin zioten, gutxieneko babes-neurriak jaso arte.[104] Donostiako Tabakalera museoa eta Bilboko Azkuna Zentroa ere itxi egin zituzten aldi baterako, gaitzaren hedapena murrizteko asmoarekin.[105] Gainera, Donostia Kulturak eta Kursaal Eszenak bertan behera utzi zituzten martxoko ekitaldi guztiak.[105]

Alarma egoeraren ezarpenaAldatu

Martxoaren 13an iragarri[106] eta martxoaren 14an, Espainiako Gobernuak Alarma-egoera ezarri zuen Espainiako estatuan, Dekretu baten bidez. Dekretuan, besteak beste, Autonomia guztietako Barne Sailak eta Osasun Sailak Espainiako Gobernuaren agindupean zentralizatu egiten ziren. Alarma egoera Espainiako Konstituzioko 116.2 artikuluan dago jasota[107]. Neurri honek harridura eta haserrea ekarri zituen Kataluniara eta Euskal Herrira, Iñigo Urkullu eta Quim Torra Jaurlaritzako eta Generalitateko lehendakariek gehiegizkotzat eta okertzat hartu baitzuten erabakia.[108][109] Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, neurria "ulergaitza" izan zen, haren esanetan, Ertzaintzaren eta Osasun Sistemaren kontrola zentralizatzeko beharrik ez zegoelako; "laguntza eta lankidetza ez dira inposatzen" ere gaineratu zuen.[108] Alabaina, estatuarekin batera lankidetzan jarraituko zuela adierazi zuen.[108] Kataluniako Generalitateko presidente Quim Torrak are gogorrago kritikatu zuen estatuaren neurria, hark estatuari eskatu zion Katalunia "autokonfinatzeko".[109] Urkulluk, aurreko egunean (alarma-egoeraren ezarpenaren iragarpena egin aurretik) egin zitzaizkion galderetan, adierazi zuen ez zuela uste egoeraren ezarpena egingo zenik, eta beraz Euskal Herriko eskumenetan esku-sartzerik gauzatuko zenik.[110]

2020ko martxoaren 22an Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoera beste hamabost egunez luzatuko zuela adierazi zuen,[111] eta martxoaren 26an onartu zen luzapena Diputatuen Kongresuan, 321 aldeko botoekin.[112] EH Bildu, ERC, CUP, BNG eta JxCAT abstenitu egin ziren, neurriak ez zuelako ezinbestekoak ez ziren lan-jarduera ororen geraldia agintzen.[112]

Alarma egoeraren lehen luzapenaAldatu

2019ko martxoaren 29an Espainiako Gobernuak ezinbestekoak ez ziren ekoizpen-kate eta enpresa guztiak ixteko agindua eman zuen, behin-behinean, hala, berrogeialdia gogortuz eta kutsatu kopuruen gorakada handia moteltzeko asmoarekin.[113] Neurri hori euskal eta nazioarteko zenbait zientzialari-batzordek aurretiaz eskatua zegoen.[114] Egun hartan bertan, Autonomia Erkidego guztietako presidenteak batzartu egin ziren telematikoki Espainiako presidentearekin, neurri berriaz mintzatzeko.[115] Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaitzetsi egin zuen neurria eta salatu zuen aurreko egunean, martxoaren 28an, jada Ministroen Kontseiluak erabakia zuela hartuko zuen neurria, autonomia erkidegoetako presidenteen iritzia kontsultatu gabe.[115] Bestalde, lehendakariak egun hartan idatzitako gutunean argi islatu zuen neurriaren berri hedabideetatik izan zuela.[116] Esan beharra dago, lehendakaria ez zegoela neurri hori hartzearen alde, ekonomian kalte handiegia egin zezakeela irizten baitzuen. EAJk eta Eusko Jaurlaritzak "errespetu falta eta aldebakartasuna" eta "inposizioa" leporatu zioten Espainiako Gobernuari,[117][115] Euskal Herriko bigarren indar politikoko lehendakari Arnaldo Otegik (EH Bildu) eta ELA eta LAB sindikatuek neurria ontzat eman zuten bitartean.[118][119] Neurri hau kartsuki gaitzetsi zuen ConfeBask Euskal Enpresen Konfederakuntzak, zeinaren presidentearen ustez, neurriak soilik krisi latzago bat eragingo zuen pandemiaren ostean.[120]

PolitikaAldatu

Martxoaren 15ean eta 22an, Ipar Euskal Herrian egitekoak ziren udal hauteskundeetarako higiene neurri bereziak hartu zirenː eskuak garbitzeko jela banatzea, boto kutxak maiz garbitzea eta nortasun agiriak eskuetan hartu gabe konprobatzea, besteak beste.[121]

Martxoaren 11n Iñigo Urkullu lehendakariak Jaurlaritza hauteskundeei eutsi edo ez legalki aztertzen ari zela adierazi zuen. Hala ere, erabakia Hauteskunde Batzorde Zentralaren esku egongo litzateke.[122][123] 2020ko martxoaren 16an, Iñigo Urkulluk eta EAEn ordezkaritza duten alderdiek erabaki zuten apirilaren 5ean egitekoak ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak atzeratzea.[124]

IngurumenaAldatu

Ekologistak Martxan erakunde ekologistak egindako azterketaren arabera, % 46 jaitsi zen aire kutsadura Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan martxoko bigarren hamabostaldian. Horretarako, nitrogeno dioxidoaren (NO2) adierazleei erreparatu diete; batez ere ibilgailuen trafiko handiko lekuetan nabaritu dute hori. Izan ere, gas hori ibilgailuek isurtzen dute neurri handienean. Hiriburuka, honelakoa izan da jaitsiera: Bilbon % 40, Donostian % 41, Gasteizen % 54 eta Iruñean % 49.[125]

ErreferentziakAldatu

  1. «Osakidetzak ez du "alertarako arrazoirik" ikusten koronabirusaren bilakaeran» Euskal Irrati Telebista 2020-01-24 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  2. «Infekzio Gaixotasun Berrien Aholku Batzordeak lasaitasuna eskatu du» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  3. Lau koronabirus kasu baieztatu dituzte Euskal Herrian. Berria 2020-01-27 . Noiz kontsultatua: 2020-03-01.
  4. Koronabirusa eta pneumonia zituen 82 urteko gizon bat hil da Bizkaian. Berria 2020-01-27 . Noiz kontsultatua: 2020-03-05.
  5. Gasteizko hezkuntza zentro guztiak ixtea erabaki du Jaurlaritzak. Berria 2020-03-09 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  6. a b «Espainiar Estatuak agintea hartu eta konfinamendua ezarri du • ZUZEU» ZUZEU 2020-03-14 . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  7. a b Berria. «Frantziak ere konfinamendua agindu du» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  8. «Nafarroako Gobernuak ikastetxe guztiak ixteko agindua eman du» www.eitb.eus 2020-03-12 . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  9. a b «Osasun larrialdi egoera deklaratu du Eusko Jaurlaritzak» Uztarria.com 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  10. «Health Advisory Regarding 2019 Novel Coronavirus (2019-nCoV) | Columbia Health» health.columbia.edu . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  11. (Ingelesez) «China coronavirus: ‘family cluster’ in Vietnam fuels concerns over human transmission» South China Morning Post 2020-01-29 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  12. (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Germany confirms human transmission of coronavirus | DW | 28.01.2020» DW.COM . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  13. ARGIA. (2020-01-23). «Koronabirusa lehen aldiz atzemana izan den Wuhan hiria berrogeialdian jarri dute» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  14. (Ingelesez) Hui, Jane Li, Mary. «China has locked down Wuhan, the epicenter of the coronavirus outbreak» Quartz . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  15. GAUR, GUREAN. (2020-01-27). «Txinak koarentenan jarri ditu 56 milioi lagun, koronabirusa geldiarazteko ahaleginean» hamaika.naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  16. a b «Operations Dashboard for ArcGIS» gisanddata.maps.arcgis.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  17. ARGIA. (2020-03-09). «Italiako iparraldea isolatuta koronabirusagatik» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  18. ARGIA. (2020-02-24). «Koronabirusa: 229 kutsatu eta 7 hildako Italian» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  19. (Gaztelaniaz) «Italia extiende las restricciones de la Lombardía por el coronavirus a todo el país» La Vanguardia 2020-03-10 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  20. Egilegor, Arantxa Elizegi. «Italia, koronabirusagatik ateak itxi dituen Europako lehen estatua» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  21. (Gaztelaniaz) Infografía, Departamento de. (2020-03-10). «Casos confirmados en España y en el mundo y claves para entender el coronavirus de Wuhan» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  22. (Gaztelaniaz) Pires, Luis Sevillano; Andrino, Borja; Llaneras, Kiko; Grasso, Daniele. (2020-03-09). «El mapa del coronavirus: así crecen los casos día a día y país por país» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  23. a b «Bi koronabirus kasu baieztatu dituzte Araban eta Gipuzkoan» Euskal Irrati Telebista 2020-02-28 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  24. Iraola, Arantxa. «Gasteizko hezkuntza zentro guztiak ixtea erabaki du Jaurlaritzak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  25. «Bastidako bi ikastetxeak itxi dituzte, koronabirusa geldiarazteko - Araba» Alea.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  26. «197 koronabirus kasu Euskadin, beste 49 positibo gehiago atzemanda» Euskal Irrati Telebista 2020-03-10 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  27. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-02-28). «Confirmados los dos primeros contagios de coronavirus en País Vasco: viajaron a Italia y Andalucía» www.20minutos.es - Últimas Noticias . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  28. «Aretxabaletarra da Gipuzkoan konfirmatutako lehenengo koronabirus kasua - Debagoiena» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  29. a b (Gaztelaniaz) «Primeros contagios de coronavirus dentro de la CAV» Noticias de Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  30. a b c «Lau dira jada Euskal Herrian baieztatutako koronabirus kasuak; bat larri dago» Euskal Irrati Telebista 2020-02-29 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  31. ARGIA. (2020-03-03). «Lehen koronabirus kasua Bizkaian» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  32. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2020-03-06). «Baionako inguruetako kasuan koronabirus azterketek emaitza negatiboa eman dute» Kazeta.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  33. «Lehen koronabirus kasua atzeman dute Ipar Euskal Herrian» Euskal Irrati Telebista 2020-03-04 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  34. a b c elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2020-03-05). «Koronabirus epidemiagatik lehen pertsona hil da Euskal Herrian» Kazeta.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  35. «90 urteko gizon bat Txagorritxun, bigarren hildakoa Euskal Herrian» Euskal Irrati Telebista 2020-03-07 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  36. Asensio Lozano, Maite. (2020). «Aldarri feministak kaleak bete ditu berriro» (htm) Berria.
  37. (Gaztelaniaz) EuropaPress. (2020). (html) El Gobierno justifica la celebración de marchas el 8M: "La situación del coronavirus cambió el domingo al anochecer". .
  38. «Koronabirusagatik hildakoak sei dira, Gipuzkoan 69 urteko emakume bat zendu ostean» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  39. «Koarentena Errioxako hainbat zonatan, Gasteizko hileta batean kutsatu ostean» Euskal Irrati Telebista 2020-03-07 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  40. a b «Koarentena Errioxako hainbat zonatan, Gasteizko hileta batean kutsatu ostean» Euskal Irrati Telebista 2020-03-07 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  41. https://gasteizberri.com/2020/03/el-audio-que-cuenta-que-personas-de-etnia-gitana-se-han-dedicado-a-escupir-todas-las-salas-es-falso/
  42. https://navarra.elespanol.com/articulo/sociedad/investigan-foco-vitoria-funeral-navarra-entrado-coronavirus-padre-hijo-ingresado-positivos/20200309183353315571.html
  43. http://noticiasdelarioja.com/29-casos-coronavirus-la-rioja/
  44. https://www.heraldo.es/noticias/nacional/2020/03/09/enfado-vecinos-haro-bulos-difundidos-coronavirus-1362989.html
  45. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-03-07). «Un funeral en Vitoria es el mayor foco de coronavirus de España, con decenas de contagiados» www.20minutos.es - Últimas Noticias . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  46. a b (Gaztelaniaz) «Euskadi registra el séptimo fallecido y los casos se elevan a 261» Deia . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  47. (Gaztelaniaz) «El auge de casos en Bizkaia lleva a Lakua a valorar las mismas medidas que en Vitoria» El Diario Vasco 2020-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  48. a b (Gaztelaniaz) «Suben a 46 los casos de coronavirus en Navarra, el doble en 24 horas» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  49. a b c Berria. «Gipuzkoan pertsona bat hil da birusarekin, Euskal Herriko zazpigarrena» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  50. ARGIA. (2020-03-11). «Koronabirusa pandemia izendatu du Osasunaren Munduko Erakundeak» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  51. (Ingelesez) «WHO Director-General's opening remarks at the media briefing on COVID-19 - 11 March 2020» www.who.int . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  52. a b «EAEn bederatzi hildako izan dira, eta kasuak 261 dira, horietatik 64 berriak» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  53. a b c «Euskal Herri osoko hezkuntza zentroak itxiko dituzte astelehenean» Berria 2020-03-12 . Noiz kontsultatua: 2020-03-12.
  54. https://www.lavanguardia.com/local/navarra/20200312/474102372277/navarra-tiene-registrados-92-casos-de-coronavirus-cuatro-de-ellos-profesionales-sanitarios.html
  55. https://www.rtve.es/noticias/20200312/mapa-del-coronavirus-espana/2004681.shtml
  56. a b «Datuen eguneraketa - koronabirusa Euskadin (Martxoak 14)» www.osakidetza.euskadi.eus 2020-03-16 . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  57. (Gaztelaniaz) «La exitosa estrategia de Corea del Sur para salvar vidas en medio de la pandemia del coronavirus» BBC News Mundo 2020-03-12 . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  58. (Gaztelaniaz) «Ascienden a 183 los casos de coronavirus en Navarra» www.noticiasdenavarra.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  59. (Gaztelaniaz) «Fallece la primera persona contagiada por coronavirus Covid-19 en Navarra» Nafarroa.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  60. «657 koronabirus kasu daude Euskal Herrian, eta hemeretzi dira hildakoak - Azkoitia» Maxixatzen.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  61. a b «Hasiera - coronavirus - navarra.es» www.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  62. a b c Irekia. «Irekia - Osakidetzako erizain bat hil da koronabirusaz kutsatuta» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  63. (Gaztelaniaz) «Cuarta persona fallecida en Navarra por coronavirus y 386 casos positivos» www.noticiasdenavarra.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  64. ARGIA. (2020-03-19). «Osakidetzako erizain bat hil da, koronabirusak hildako lehen osasun langilea Euskal Herrian» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  65. Berria. «Lapurditik kanpoko lehen kasua Ipar Euskal Herrian» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  66. Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  67. a b c d Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  68. (Gaztelaniaz) «Fernando Simón: «Posiblemente ya estemos en el pico o yendo hacia abajo»» La Voz de Galicia 2020-03-25 . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  69. «Espainian Txinan baina pertsona gehiago hil dira koronabirusarekin» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  70. Lete, Irati Urdalleta. «Konfinamendua apirilaren 15era arte luzatuko dute Ipar Euskal Herrian» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-28.
  71. Osakidetzak koronabirus testa egiteari utzi dio kasu arinetan. EITB 2020-03-15 . Noiz kontsultatua: 2020-03-17.
  72. «Koronabirusaren azken datuak» Berria 2020-03-24 . Noiz kontsultatua: 2020-03-24.
  73. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7090985/jaurlaritza-ekonomia-suspertzeko-neurriak-prestatzen-ari-da-koronabirusagatik/
  74. a b «Koronabirusarenak 3 hilabete baino gehiago irauten badu, krisian sartuko gara» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  75. https://www.eitb.eus/eu/kirolak/beste-kirolak/osoa/7055531/koronabirusaren-ondorioak-kirolaren-munduan/
  76. «Bertan behera utzi dituzte Gasteiz, Bastida eta Guardiako ikastetxeetako eskolak - Araba» Alea.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  77. a b «Gasteizko eskola eta hezkuntza zentro guztiak itxi dituzte, martxoaren 23ra arte» Euskal Irrati Telebista 2020-03-09 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  78. Berria. «Gasteizen 53.000 ikasle etxean egongo dira hamabost egunez» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  79. «Koronabirusari modu koordinatuan erantzuteko sailarteko bilera berria» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  80. a b c «Arabako Errioxako ikastetxe guztiak itxi dituzte, kutsatzeak saihesteko - Arabako errioxa» Alea.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  81. Berria. «Arabako Errioxako hezkuntza zentro guztiak, itxita» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  82. (Gaztelaniaz) «Los centros escolares de Miranda, Treviño y Pancobro suspenden sus clases por el coronavirus» BURGOSconecta 2020-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  83. «Araba osoko eskolak bertan behera utzi ditu Jaurlaritzak - Debagoiena» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  84. a b «Balmasedako (Bizkaia) eta Arabako Errioxako ikastetxeak, itxita» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  85. a b «Euskal Herriko hezkuntza zentro guztien itxiera agindu dute» Euskal Irrati Telebista 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-12.
  86. a b «Eskola jarduera ororen etenaldia Euskal Herri osora zabaldu dute» Berria 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  87. Berria. «Birusak goia jo ez, eta 'sine die' itxi ditu eskolak Jaurlaritzak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  88. «"Beste abisu bat eman arte" ikastetxeak itxita mantenduko ditu Eusko Jaurlaritzak - Durangaldea» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  89. «barren.eus - Agindu berria eman arte eskolak itxita egongo dira» barren.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  90. Berria. «Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratu egingo dute» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  91. «Selektibitatea atzeratuko dute, baina oraindik ez dago datarik» www.eitb.eus 2020-03-17 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  92. a b c d «Kontsultatu hemen koronabirusari aurre egiteko indarrean dauden neurri nagusiak» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  93. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  94. https://www.deia.eus/actualidad/sociedad/2020/03/10/zalla-cierra-escuela-idiomas-casos/1023751.html
  95. https://www.berria.eus/paperekoa/1924/002/001/2020-03-11/muturreko-neurriak-salbuespen-egoeran.htm
  96. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7090818/iruna-rock-2020-geratu-da-la-pollaren-kontzertua-navarra-arenan/
  97. a b c «Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdiko egoera ezarri du» Berria 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  98. «Osasun larrialdi egoera ezarri du Eusko Jaurlaritzak» Alea.eus 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  99. «Osasun larrialdi egoera ezarri du Eusko Jaurlaritzak» Aiaraldea.eus 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  100. a b «Zer da osasun larrialdi egoera eta Eusko Jaurlaritzari ematen dizkion tresnak» Euskal Irrati Telebista 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  101. «Osasun larrialdi egoera deklaratu ostean, lehendakariak "eskumen bereziak" hartu ditu» Goiena.eus 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  102. «COVID-19aren osasun larrialdi egoera dela eta, Amasa-Villabonako Udalak hartu dituen erabakiak» Tolosaldeko Ataria 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  103. «Ezohiko egoera BERRIAn, koronabirusa dela eta» Berria 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  104. «Bilboko herritarren arretarako funtzionarioek uko egin diote lan egiteari» Berria 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  105. a b «Donostiako Tabakalera eta Bilboko Azkuna Zentroa itxi dituzte» Berria 2020-03-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  106. «Pedro Sanchezek alarma egoera ezarriko du koronabirusa geldiarazteko» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-15.
  107. Berria. «Alarma egoera ezarri du Espainiako Gobernuak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-15.
  108. a b c «Urkullu: "Ez zen beharrezkoa Estatuak Ertzaintza eta Osakidetzaren agintea hartzea"» www.eitb.eus 2020-03-15 . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  109. a b (Gaztelaniaz) «Torra rechaza el decreto del Gobierno y pide un “autoconfinamiento” a los catalanes» La Vanguardia 2020-03-15 . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  110. Berria. «Frantziak ere konfinamendua agindu du» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  111. Imaz, Andoni. «Sanchezek hamabost egunez luzatuko du alarma egoera» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  112. a b «Alarma egoera apirilaren 12ra arte luzatzea onartu dute Kongresuan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-03-26 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  113. Garmendia, Jon Ordoñez. «EAJk harridura agertu du, eta EH Bildurentzat berandu dator erabakia» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  114. «Zientzialariek erabateko konfinamendua agintzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari» www.eitb.eus 2020-03-22 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  115. a b c «Urkullu dice que adaptará el cese de actividades a Euskadi y critica la "imposición"» www.deia.eus (Deia) . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  116. Berria. «Urkulluren gutuna, Pedro Sanchezi» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  117. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-29). «EAJ "harrituta" agertu da Gobernuaren erabakiarekin, eta errespetu falta salatu du» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  118. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-29). «Otegi, jarduera ekonomikoen eteteaz: "Gauzak gaizki eta berandu egiten ari gara"» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  119. «ELA eta LAB: Oinarrizkoa ez den jarduera etetea berandu dator, baina beharrezkoa da» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  120. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-29). «Lan-jarduna eteteko erabakia "oso arduragabea" dela esan du Confebaskek» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  121. Dolosor, Franck. (2020). «Higiene neurri bereziak hartuko dituzte Ipar Euskal Herriko udal-hauteskundeetan» Euskal Irrati Telebista - eitb.eus.
  122. «Osasun eta hezkuntza sistema sendotzeko 300 milioi ari da prestatzen Jaurlaritza» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  123. «Hauteskundeak mantenduko diren ala ez aztertzen ari da legalki Eusko Jaurlaritzak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-11.
  124. Esnaola, Enekoitz. «Koronabirusaren krisia dela-eta Eusko Legebiltzarrerako bozak atzeratzea adostu dute Urkulluk eta alderdiek» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-16.
  125. Imaz, Andoni. «Hegoaldeko hiriburuetako airearen kutsadura %46 jaitsi da martxoko bigarren hamabostaldian» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu