Ireki menu nagusia

Iñaki Perurena

harri-jasotzaile, aktore, harakin leitzarra

Iñaki Perurena Gartziarena (Leitza, 1956ko irailaren 23a) nafar harri-jasotzailea da, historiako handienetakoa.[1] Horrezaz gainera, aktore, olerkari, bertsolari, eskultore eta historiazalea ere da.

Iñaki Perurena
Inaki Perurena Leioan.jpg
Bizitza
Izen osoa Iñaki Perurena Gartziarena
Jaiotza Leitza1956ko irailaren 23a (63 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak harri-jasotzailea, aktorea, poeta, museo zuzendaria eta eskultorea
Genero artistikoa olerkigintza
IMDb nm1294249

BizitzaAldatu

Martin Garziarena aizkolariaren iloba da.[2] Haurtzarotik harri-jasotzeko zaletasuna zuen arren, etxean ez zuten nahi, eta hasieran ezkutuka ibiltzen zen.[3] Aizkoran ere hasi zen, eta 16 urterekin gazte mailako txapela irabazi zuen.[1] Hogei urte inguru zituela, harri-jasotze apustuak alde batera utzi zituen, "kirola apustua baino nahiago zuelako". Handik aurrera, harri handiekin markak egiten jardun zuen.[4]

Erakustaldiak ere, ugari egin ditu, bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo (Japonian eta Estatu Batuetan, esate baterako). Hizlari aparta izanik, lan handia egin du harriaren mundua ezagutarazten. Asmo horrekin, 2009an Leitzako Gorrittenea baserrian, Peru Harri museoa, harriari, herri kirolari eta Euskal Herriko kultura eta historiari eskainitako museoa ireki zuen.[5][6]

1999an Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina eman zion. 2011n Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak emandako Manuel Irujo saria jaso zuen.[7]

Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Inaxio semea ere harri-jasotzailea da.

Harri-jasotze markakAldatu

  • Bi eskuekin kilo gehien jaso dituen bigarren harri-jasotzailea da, Mieltxo Saralegiren ondotik: 320 kilo. Marka hori 1994ko otsailaren 5ean lortu zuen, Euskadiko Sei Orduen barnean, harria 17 segundutan bizkarreratuz.
  • Esku batekin berea da markarik onena, 267 kilorekin.[8]
  • Harri esferikoa dagokionez, 211 kilokoa jasoa du.[8]
  • 100 kiloko harri esferikoari 34 itzuli eman zizkion lepoaren inguruan minutu batean.[8]
  • 2001eko martxoaren 24an, Leitzan, 100 kiloko zilindrikoa 1313 aldiz jaso zuen. Horretarako 6 ordu, 22 minutu eta 49 segunduko denbora behar izan zuen.[9] 2003ko otsailaren 8an, Euskadiko Sei Orduetan, 1700 altxaldi eman zizkion harri horri.[10]

TelebistanAldatu

 
Inaxio semearekin 2008an.

Telebistan ere aritu da, aktore eta aurkezle, baina batez ere Goenkalen Imanolen papera egiteagatik da ezaguna. Ondorengo saio hauetan parte hartu du:

ErreferentziakAldatu

  1. a b Iñaki Perurena Garciarena Auñamendi Entziklopedia
  2. http://www.fonoteka.com/eu/bildumak/1098/5367
  3. Ritxi LIZARTZA: Iñaki Perurena: "Harria izan da Euskal Herria ezagutzeko modu bat" hABE, 315. alea (2001eko ekaina)
  4. Iñaki Perurena: "Jendeak Seguru Bezala Jotzen Dik 300koa; Hori Txarra Da" Josu Landaren elkarrizketa. Argia, 1135. alea (1987-01-25)
  5. Gurutze PIKABEA: Peru-harri: harriak ere mintzo diren tokia Ttipi ttapa (2010-06-22). Ttipi.net
  6. Erkuden RUIZ: Harriak mito bihurtu dira Berria (26-08-2009). Berria.info
  7. Iñaki Perurenak Manuel Irujo saria jaso du Udalbide.net
  8. a b c Elkarrizketa Elkarri.org (2003-03-01)
  9. Leitza se rinde al poder de Perurena Mundo deportivo (2001-03-25)
  10. Kerman ROMEO: Los Perurena, en 55 minutos Elpais.com

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iñaki Perurena