Urkixa Torre
Pizkundeko jauregia Ispasterren
Urkixa Torre (Urkitza[1] edo Urkiaga[2] izenekin ere aipatzen dena) Ispasterren dagoen landa-jauregia da.
Urkixa Torre | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Ispaster |
Koordenatuak | 43°21′37″N 2°31′15″W / 43.36037859°N 2.52093721°W |
![]() | |
Kontaktua | |
Helbidea | Artika auzoa, 6 |
Kokapena
aldatuUrkixa Torre Artika auzoan dago, baina Kurtziaga auzora sartzeko bidearen hasieran; errepide nagusitik ikus daiteke.
Historia
aldatu1704an jabea Clara Barroeta zen, eta etxea enkantera atera zen. 1746, 1796, 1814 eta 1823 urteetan Untzetatarrak agertzen ziren jabe legez. 1987an jabea Ignacio Ruiz de la Prada zen, eta Carmen eta Antonio Atxabalek zuten errentan hartua.[2]
Ezaugarriak
aldatuOro har Pizkundeko jauregien itxurarekin egina dago. Nabarmentzekoak dira punta zorrozdun sarrera, leiho eskartzano txikia eta garai bateko arma-patiorako sarbidea (ipar aldetik). Armarri bat ere badu fatxada nagusian.[1]