Gallete (herri hizkeran Gallate[1]) Ispasterko auzoa da. Udalerriaren hegoaldean dago eta interes handiko baserriak daude bertan.

Gallete
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaIspaster
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°21′05″N 2°32′38″W / 43.35139°N 2.54389°W / 43.35139; -2.54389
Garaiera187 metro
Demografia

Toponimia aldatu

Izenaren esanahitzat "Txilar, giñar toki edota larre edo lardia" hartzen da.[1]

Geografia aldatu

Solarte auzoaren ondoan dago, eta bertako biztanleek oraindik Gallete eta Solarte auzoetako baserriak bereizteko gai diren arren, Ispasterko udal agirietan bi auzuneak "Gallete-Solarte" izendatu ohi dira[1]. Euskaltzaindiaren EODAn Solarte-Gallete ageri da[2]

"Gallete kofradia" izeneko egituraren parte diren etxeak: Aranegi, Aranegitxu, Eguen Goikoa, Barrengoa, Sertutxa, Goenengoa, Galletegoitia, Gallete Erdikoa, Galletebeitia, Atxa, Atxa Aurrekoa, Etxetxu, Laka, Oranegi[1]

 
Beitxi edo Galletebeitia baserria, zabaldutako deitura baten jatorria.

Demografia eta biztanleria aldatu

Solarte-Galleteko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
106 104 104 105 105 95 91 86 83

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  2. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.